Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Artikulu nabarmendua}}{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
{{Gehiago jakiteko|Foruen_amaiera_Ipar_Euskal_Herrian#Konbentzioaren Gerra|l1=Ipar Euskal Herriko foruen amaiera eta Konbentzioaren Gerra}}
[[Fitxategi:Konbentzioaren Gerra EHn (1793-1795).png|thumb|410px|Konbentzioaren Gerraren bilakaera orokorra Euskal Herrian]]
'''[[Konbentzioaren Gerra]]''' [[1793]]-[[1795]] bitarteko gatazka militarra izan zen, '''Euskal Herrian''' oso eragin handia izan zuena; gerraren beste gunea [[Kataluniako Herrialdea|Katalunia]] izan zen, Pirinioen inguruan. Espainietako Koroa eta [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Errepublika]] elkarren kontra jarri zituen gerra hori [[Lehen Koalizioko Gerra]] zabalagoan kokatu zen, eta bere ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian, [[Foru|bertako gobernu, lege eta ohituren]] gaineko tentsioak eta jarrera desberdinak tarteko. Gerrarekin, itzulbiderik gabe galdu ([[Foruen galera ipar euskal herrian|Ipar Euskal Herrian]]) edo koloka batean gelditu (Hego Euskal Herrian) ziren foruak.
[[Fitxategi:Konbentzioaren Gerra EHn (1793-1795).png|thumb|410px|Konbentzioaren Gerraren bilakaera orokorra Euskal Herrian]]
 
Ipar Euskal Herrian, [[Izu Garaia|Izua]] eta errepresio gogorra ekarri zituen [[Lapurdi]]ko herritarren eta euskaltasunaren kontra eta, [[Bidasoa]]z hegoaldera, Frantses Errepublikaren aldeko zein kontrako mugimenduak eragin zituen, [[Gipuzkoako Errepublika]]ren aldarrikapenean eta [[Arrasateko gerra diputazioa (1794)|Arrasateko gerra diputazioan]] gorpuztuak ([[1794]]). 1795eko udaberriko erasoaren ondorioz, Euskal Herri ia osoa frantses armadaren eskuetan geratu zen, [[Pancorbo]]ren atarian. Ataka horretan, [[Manuel Godoy]] Espainiako ministro ahalguztidunak [[Basileako Bakea]] hitzartzea erabaki zuen, Frantziari [[Haiti|Hispaniolako mendebaldea]] emanez Euskal Herriko lurraldeen trukean.