Urho Kekkonen Parke Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa:
 
Parke nazionalean dauden hegaztien %70 hegazti migratzaileak dira; udaran parkera iristen direnen artean daude [[birigarro hegal gorri|birigarro txikiak]], martxo hasieran bueltatzen diren [[ipar-gailupa]]k, [[Laponiako kaskabeltz]]ak, [[negu-txonta]]k, [[negu-txirta]]k, [[okil hiruhatz]]ak, [[Perisoreus infaustus|siberiar eskinosoak]], [[txio hori]]ak eta [[txoka txiki]]ak. Hegazti asko zingira eta zohikaztegien inguruetan bizi eta bertako intsektuez elikatzen dira; hauen artean ditugu [[borrokalari (hegaztia)|borrokalariak]], [[istingor arrunt|istingorrak]] eta [[kuliska pikart]]ak. Azkenik, mendi gainetan bizirautea lortu dutenen artean, aipatzekoak dira [[txirri lepokodun]]ak eta [[urre-txirri arrunt|urre-txirriak]]<ref>[https://www.nationalparks.fi/urhokekkonennp/nature "Urho Kekkonen National Park"]. ''Luontoon''. 2019.12.25</ref>.
 
Harraparien eta beste ugaztun batzuen zerrenda ere luzea da, guztira, hogeita bat ugaztun espezie ikusi dituzte parke nazionalean. [[Hartz arre]]ak dira harrapari nagusiak, [[jatun]]ekin, [[otso]]ekin eta [[ipar-katamotz]]ekin batera. Dena den, ibiltariek oso gutxitan ikus ditzakete animalia horiek. Ikuserrazenak direnen artean, berriz, [[elur-orein]]ak, [[erbi (animalia)|erbiak]], [[altze]]ak eta [[azeri arrunt]] eta [[azeri artiko|artikoak]] daude. Aipatzekoak dira ere [[satitsu]]ak, [[sator arrunt|satorrak]], [[lepahori]]ak eta [[erbinude arrunt]] eta [[erbinude zuri|zuri]]ak. [[Igaraba|Igaraben]] arrastoak ere aurki izan dituzte naturazaleek.
 
[[Perla-muskuilu]]ak eta [[amuarrain arrunt|amuarrainak]] ere ohikoak dira bertako ibai eta aintziretan. Herrialde osoko suge pozoitsu bakarra, [[europar sugegorri]]a [[Sompioko Natura Erreserba Hertsia]]n aurki daiteke.
 
=== Landaredia ===
[[Fitxategi:Paratiisikuru waterfall.JPG|250px|eskuinera|thumb|[[Paratiisikuru ur-jauzia|Paratiisikuru]] ur-jauzia.]]
Harraparien eta beste ugaztun batzuen zerrenda ere luzea, guztira, hogeita bat espezie desberdin ikusi dituzte parke nazionalean; [[azeri arrunt|azeri gorri]] eta [[azeri artiko|zuriak]], [[hartz arre]]ak, [[ipar-katamotz]]ak, [[jatun]]ak eta [[otso]]ak dira harrapari ezagunenak. Hala ere, bisitariek gutxitan ikusten dituzte harrapari hauek, eta ohikoagoa da [[altze]]ak, [[elur-orein]]ak eta [[erbi (animalia)|erbiak]] ikustea. [[Erbinude|Erbinude arrunt]] eta [[erbinude zuri|zuriak]], [[igaraba arrunt|igarabak]], [[lepahori]]ak, [[sator]]rak eta [[Soricidae|sorizidoak]] ere, bertan aurkitu daitezkeen animaliak dira. [[Margaritifera margaritifera|Ur gezatako perla-ostrak]] eta [[amuarrain arrunt|amuarrainak]] ere ohikoak dira bertako ibai eta aintziretan.
 
[[Taiga]] edo [[taiga|baso boreala]] da nagusi eta zuhaizti ohikoenak [[picea|izeidiak]], [[pinu]]diak eta [[urki]]diak dira. Mendien tontorretan aldiz, [[tundra]] eremuak nagusitzen dira; tontorrera iristi baino lehenago, [[tundra]] eta [[koniferoen baso epel]]ak banatzen dituen [[urki]]di gerriko bat egon ohi da. Parke nazionalean aurki daitezkeen fruitu eta landareen artean [[Vaccinium vitis-idaea|ahabia gorri]] eta [[Vaccinium corymbosum|urdinak]], [[Arctostaphylos uva-ursi|azeri-mahatsak]], [[Geranium sylvaticum|baso geranioak]], [[goroldio]]a eta [[ainar arrunt|txilarrak]] daude <ref>[http://www.luontoon.fi/page.asp?Section=5393&Item=13069 Havumetsistä paljakalle]</ref>.