Mangiennesko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Mangiennesko gudua''' 1914ko abuztuaren 10ean gertatutako gatazka bat izan zen, Mangiennesen, Lehen Mundu Gerraren lehen astean gertatu ze...»
(Ez dago alderik)

15:41, 26 abendua 2019ko berrikusketa

Mangiennesko gudua 1914ko abuztuaren 10ean gertatutako gatazka bat izan zen, Mangiennesen, Lehen Mundu Gerraren lehen astean gertatu zena. Borroka hau Mugen guduaren parte izan zen, Mendebaldeko Fronteari hasiera eman zion alemaniar erasoa. Gudua Frantziar garaipena izan zen.

Aurrekariak

Gerra hasi baino lehen frantziar Estatu Nagusiak Alemaniaren kontrako taktikak eta estrategiak prestatu egin zituen eta amaieran akordatutako eginbeharrari "XVII Plana" izena eman zioten. Plan honen puntu nagusia Alsazia-Lorrenako lurraldeen errekuperaketa zen, 1871an galduak Frantzia-Prusia gerraren ondorioz. XVII Plana aurrera eramateko 5 armada eta armada-gorputz bat bidali ziren alemaniar mugara: Lehenengo Armadak, Épinalen kokatuta, Sarrebourgerantz aurrera egin beharko zuen. Bigarren Armadak, Nancy-Charmes artean kokatuta, Metzeko ekialdeko egalerantz aurrera egin beharko zuen. Hirugarren Armadak, Saint-Mihieletik hurbil kokatuta, Thionvillerantz aurrera egin beharko zuen. Laugarren Armadak, Verdungo atzean kokatuta, Luxemburgoko hegoalderantz aurrera egin beharko zuen eta, azkenik, Bosgarren Armadak, Sedanen kokatuta, Luxemburgo osoa gurutzatu beharko zuen alemaniar erasoa gelditzeko.

Frantziar jeneralek beldur ziren bere armadak mobilizatzen ari ziren bitartean alemaniar unitateak eraso egingo zuten eta honen ondorioz frantziar soldaduen barrakoi lokalak frontearen babesa ziurtatzeko beharra zeukaten. Hauetako barrakoi bat Mangiennesko herrian kokatuta zegoen. Mangiennesko barrakoia frantziar Hirugarren Armadaren parte zen eta Hirugarren eta Laugarren armaden elkartze puntuan kokatuta zegoen; Samogneux-Damvillers-Mangiennes defentsa lerroan.[1] Frantziar jeneralek aurreikusi izan zuten bezala, alemaniarrek eraso egin zuten.

Gudua

 
François Laffargue koronela.

Abuztuaren 10eko goizeko 4etan, Wallerand De Hautecloque Koronelak, Hussarren 14. erregimentuaren agintaria, batailloi bat bidali zuen Mangiennesera eta beste bat Billy-sous-Mangiennesera alemaniar aurrerapenaren berri izan zuenean. Hala ere, bere armadaren zati nagusiak Mangiennes bera gurutzatu eta gero Pillonerantz aurreratu ziren. Pillonera iritsi gabe, De Hautecloquek bidalitako errekonozimendu patrulla batek alemaniar armadaren kolumna bat Châtillon-sur-Othainerantz zihoana ikusi zuen. Informazioa jaso eta gero De Hautecloquek defentsak prestatzeko agintzen du eta lehen ametrailadore tiroak egiten dira. Tiroak jasota ere, alemaniar kolumna Pillonen sartzea lortzen du.[1]

Mangiennes bertan, Laffargue koronelaren 130. Infanteria erregimenduak eta 91. erregimenduak defentsarako posizioak hartzen dute. Goizeko 9etan De Hautecloquek armadaren zati nagusiarekin itzultzea erabakitzen du eta Laffargueri Pillonen erorketaren berria ematen dio.[2] Konfrontazioa jada saihestezina da. Izututa, Laffarguek Fadat Batailloiaren laguntza eskatzen du, Mangiennesko hegoaldea babes dezan.

Alemaniar tropen agintariak, von Etzel jenerala, 267 muinoan igota egonda, Mangiennesen kokatutako lubakiak eta defentsak ikusten ditu eta erasoa segituan egitea erabakitzen du.[1] Handik gutxira, goizeko 9ak eta laurdenetan, lehenengo bonbardaketa gertatzen da Laffargue komandantearen posizioaren 500 metrotara. Goizeko 11etan De Lartigue jeneralak, Moivrey-n kokatuta, Mangiennesko erasoaren berriak jasotzen ditu eta zaldizko artilleria erregimendu bat bidaltzen du laguntzera. Mangiennestik hurbil kokatutako hainbat muinoetan De Séreville jeneralaren soldaduak tiroka ari ziren baina alemaniar Dragoi karga batek handik alde egitera behartu zituen. [1] Goizeko 11ː30etan bonbardaketa amaitzen da baina mugimendu hau tranpa bat da eta hiru alemaniar bateriek frantziar posizioak bonbardatzen dituzte berriro ordu batzuk geroago; harridura ikaragarria da.[1][2]

Pugens Lotinante-Koronelaren hitzek gertaera deskribatzen duteː[2]

« ... Unitateak bere posizioetara itzultzean, artilleriaren bonbardaketa berri bat gertatu zen... Alemaniarrek frantziar konpainiak suntsitu zituzten; Ezustea erraldoia da... 130. dibisioaren soldaduak panikoz jota geldi geratzen dira komandantea frontearantz mugitzeko agindua eman arte. Borroka latza da. Raymond Michel, 2. mailako lotinantea, lurra jo zuen heriotza eraginez. 8. konpainian Sandaucourt kapitaina eta Bedel lotinantea joak izan ziren. »

Alemaniarrek hiru bateria zituzten baina arratsaldeko ordu bietan bi jada suntsituta zeuden baina frantziarrek ezin zuten hirugarrena kokatu. Momentu honetan alemaniar eraso nagusia hasi zen ipar-ekialdean.[1] Laffargue koronelak zuzendutako 130. erregimenduak tiroka hasi zen eta hainbat alemaniar ametrailadore posizio segadan harrapatzea lortu zuen. Beste ametrailadore posizio batzuek, alboetako muinoetan kokatuta, hildako asko egin zituzten eta honen ondorio Laffarguek hego-mendebaldera ihes egin zuen. Arratsaldeko lauretan frantziar artilleria errefortzuak iristen dira eta alemaniar zalditeria ihes egitera behartzen dute. Alemaniar erasoa ahultzen ari da.

Erasoarekin amaitzeko Cordonnier jeneralaren 120. erregimendua, Othainetik etorria, Mangiennesko iparraldean karga bat egin zuen alemaniar posizioen kontra, azken hauek Pillonera ihestaraziz. Hegoaldean, berriz, 130. erregimendua beste karga bat egin zuen baina artilleriaren laguntza ez zuenez emaitzak txarragoak izan ziren. Azken karga honekin Mangiennesko erasoa amaitu zen.

Ondorioak

Egun bakarreko borroka honen ondorioz 130. erregimenduak 154 hildako eta 512 zauritu jaso zituen.[2] Alemaniarrek 450 gizon baino gehiago galdu zituzten.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g «2. Combat de Mangiennes (10 août 1914)» www.sambre-marne-yser.be (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  2. a b c d (Frantsesez) «Mangiennes 1914» poilusdelamayenne.blog4ever.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).