«Lankide:XabierFontecha/Proba orria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Enpresa arloan, '''ekoizpen-prozesua''' [[Input (argipena)|input]] fisikoak eta teknologikoak zein [[Ekoizpen-faktore|ekoizpen-faktoreak]] erabiliz, [[Produktu (argipena)|produktuak]] eta [[Zerbitzu (ekonomia)|zerbitzuak]] eskaini ahal izateko egindako eragiketaeragiketen edo faseen multzoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Procesos productivos industriales|hizkuntza=es|data=2019-09-04|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Procesos_productivos_industriales&oldid=118927479|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> Modu antolatu eta planifikatu batean eraldatuko dira lehengaiak edota produktu erdilanduak, lortutako produktu zein zerbitzuetan [[Balio erantsi|balio erantsia]] sortuz edo handituz. Eskariaren asebetetzea da prozesu hauen helburu nagusia, produkzio -kosteen kantitatea ahal den neurrian minimizatuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sistema de producción|hizkuntza=es|data=2019-11-22|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Sistema_de_producci%C3%B3n&oldid=121490861|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>
 
Informazioari eta teknologiari esker ekoizpen-prozesuan beharrezkoak diren baliabideak modu eraginkorragoan erabil daitezke, produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetuz, baita produktibitatea handituz ere, honen ondorioz prezio leihakorragoa eskuratzen da. Lortu nahi den produktuaren zein honen kantitatearen arabera, ekoizpen-prozesu eta antolakuntza mota komenigarria zein den erabakiko da. Ekoizpen-prozesuak diseinatu, garatu eta kudeatzen dituen ingeniaritzaren arloari [[Prozesu ingeniaritza|prozesu-ingeniaritza]] deritzo.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proceso de fabricación|hizkuntza=es|data=2019-10-29|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Proceso_de_fabricaci%C3%B3n&oldid=120844256|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Produkzio-sistema|hizkuntza=eu|data=2019-03-19|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Produkzio-sistema&oldid=6777829|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>
Ekoizpen-prozesu orotan hiru fase edo etapa nagusi bereiz daitezke. Hauetariko bakoitzak era erabakigarri batean esku hartzen du helburu finalaren lorpenean, hau da, kontsumitzaileen nahien eta eskariaren asebetetzean.
 
'''Bilketa etapa edo etapa analitikoa:''' Produkzioaren lehenengo etapa da, bertan lehengaiak batzen dira, geroago fabrikazioan erabiliak izango direnak. [[Enpresa]] baten helburu nagusia ekoizpen-prozesuaren fase honetan lehengaien bilketa prezio txikienean lortzea da. Etapa honetan produkzio-zuzendariak produkzioaren helburua zein den adieraziko du, lehengaien zein beste edozein materialen bilketa egiterakoan helburua kontuan izatea ezinbestekoa izango baita produkzioa egokia izan dadin. Ekoizpenaren fase honetan garraio-kostuak eta biltegi-kostuak kontuan izan behar dira ere.[[Fitxategi:Simplified Fuel Fabrication Process (36801709915).jpg|thumb|327x327px533x533px|Erregaien produkzio etapa]]'''Produkzio etapa edo sintesi etapa:''' Fase honetan, bilketa etapan lortutako lehengaiak enpresak ekoizten dituen produktu errealetan eraldatzen dira. Etapa honetan funtsezkoa da kalitate baldintzei buruz erreparatzea eta hauen betetzea kontrolatzea. Fase hau espero den moduan gauzatu ahal izateko, inguruaren behatzea beharrezkoa da. Horrela, aldaketei buruz aurretiaz konturatu eta behar izatekotan beste plan ezberdin batzuk erabil daitezke enpresak dituen helburuak lortzeko. Inguruaren behapena produkzioan sortutako zenbait arazo ekiditzeko baliagarria da ere.
 
'''Prozesaketa etapa edo egokitzapen etapa:''' Fase hau produktu edo zerbitzuen merkaturatzearekin dago estu lotuta. Bezeroen beharrizanei egokitzapena edota produktuaren moldaketa helburu berri batera bideratzea dira ekoizpen-fase honen jomugak. Garraioa, biltegiratzea eta eskariari lotutako elementu ukiezinak dira kontsideratu beharreko hiru aldagai printzipalak etapa honetan. Behin produktua/zerbitzua entregatua izan, entregatutakoa eskatutako helburuak eta kalitate baldintzak betetzen dituen edo ez jakiteko, kontrol-atazak gauzatu beharra dago.