Anbrosia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Greziar mitologian, anbrosia, batzuetan jainkoen janari, eta, besteetan, hauen edaria zen. Hitz hau, ohi, "hilezkorren janari edo edari" zentzuarekin erabili izan da. Baina [[Ar...
 
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Anbrosia''' [[Greziar mitologia]]n, anbrosia, batzuetan jainkoen janari, eta, besteetan, hauen edaria zen. Hitz hau, ohi, "hilezkorren janari edo edari" zentzuarekin erabili izan da. Baina [[Arthur Wollgar Verrall]] ikertzaile klasikoak ezeztatu egin zuen ambrosios hitzak, ezinbestean, "hilezkor" esan nahi izatea, eta nahiago izan zuen "usaitsu" bezala azaltzea, beti egokia den zentzu bat. Honela izanez gero, ''MBR'' semiterako hitzetik etorriko litzateke ("[[anbar]]" alderatu [[anbar gris]]arekin). Ekialdeko nazioek, mirarizko ezaugarriak zituela zioten. [[Europa]]n, ezti koloreko anbarra, askotan bere jatorritik urrun, [[Neolito aroa]]n jada, bazen hil eskaingai bat, eta [[VII. mende]]an, [[druida]] [[frisiar]]rrek oraindik erabiltzen zuten, [[San Eligio]]k, "emakume bakar batek ere ez luke anbarra lepotik zintzilik eramateaz harrotu behar" esaten zuen arren. [[W. H. Roscher]]rek, [[nektar]]ra zein anbrosia, ezti motak zirela uste du, eta, kasu hontan, hilezkortasuna emateko bere boterea, bere sendatzeko eta garbitzeko boterean oinarrituta egongo litzateke, eta, gatzitutako eztia (ezti-ura) ardoaren aurrekari izan zelako [[Egeo itsaso]] aldean, [[enteogeno]] gisa. [[Kreta]]ko Jainkosa Handiak, [[zigilu]] [[minoiko]] batzuetan, [[erle]] aurpegia zuen: alderatu [[Merope]] eta [[Melisa (mitologia)]]rekin.
 
Pindaroren arabera, [[Tantalo (mitologia)]]k egin zuen ezbeharretako bat, hilezkorren anbrosia bere gonbidatuei eskeintzea izan zen, [[Prometeo]]k egin zuen lapurretaren oso antzerakoa, [[Karl Kerenyi]]k ''Greziarren heroiak'' izeneko bere liburuan adierazi zuen bezala. [[Zirze]]k, [[Odiseo]]ri, [[uso]] talde batek anbrosia [[Olinpo]]ra zeramala esan zion.