«Peter Lorre»: berrikuspenen arteko aldeak

1.498 bytes added ,  Duela 12 urte
ez dago edizio laburpenik
{{Aktore biografia infotaula
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Peter Lorre
| irudia = PeterLorre.jpg|right|200px
| izen osoa = László Löwenstein
| ezizena = Peter Lorre
| jaiotza data = [[1904]]ko [[ekainaren 26]]a
| jaiotza hiria = [[Rosenberg]]
| heriotza hiria = [[Hollywood]], [[Los Angeles]]
| heriotza herrialdea = [[Kalifornia]] [[Ameriketako Estatu Batu]]ak
| datu gehigarriak =
| lanak = ''[[M (1931ko filma)|M]]'' (1931), ''[[The maltese falcon]]'' (1941), ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' (1942)
| sariak =
| webgunea =
| imdb = 0000048
}}
 
Alemaneraz hezi zuten eta txikia zela familiak [[Viena]]ra jo zuen. Aitak aginduta-edo bankari izateko ikasi zuen, eta horretan jardun sasoi batean, lanetik bota zuten arte. Antzerkiari ekingo dio, inprobisazioaren bidetiko eskola batean izena emanaz; [[psikoanalisia]]ren gaineko interesa ere garai horretan ernatu zitzaion, bizitza osoan kezka izango duen disziplina. Zuzendu zuen film bakarra horren adierazgarri da: "Der Verlorene".
 
Bizpahiru urtean hainbat antzokitan ibiliko da aktore, [[Breslau]], [[Zurich]] edo Vienan; 1929an [[Bertolt Bretch]]ek ''Mann ist Mann'' lanerako [[Berlin]]era ekarri zuen. [[Georg Büchner]] eta [[Frank Wedekind]] idazleen lanak ere taularatu zituen edota Brecht eta [[Kurt Weill]] musikagileak elkar batera sortutako ''Happy End'' lana. [[Fritz Lang]] zinema zuzendariak antzokian ikusi zuen eta '''''[[M''' (1931ko filma)|M]]'' ([[1931]]) filmerako hautatu.
 
[[Nazi]]ek [[1933]]an [[Alemania]]n boterea eskuratutakoan, erbestera bidea egin zuen Lorrek, aurrena [[Paris]]era eta hurrena [[Londres]]era. Han [[Alfred Hitchcock]]ek aukera eman zion gaiztoarena egiteko ''The Man Who Knew Too Much'', 1934ko filmean.
 
Aldi baterako [[Hollywood]]era jo zuen eta eskainitako pertsonaiak molde jakinekoak ziren, atzerritar zein bilau gaiztoak. Horra 1935ean filmatutako ''Mad Love'', edota pertsonaia baten gainean eginiko seriea, ''Mr. Moto'', [[John P. Marquand]] idazleak sorturiko detektibe japoniarraren gainekoa. Arrakasta nahikoa izan zuen ekoizpen honek, eta Lorre ezagun bihurtu zuen. Gaixotasunak jota ezin ekin izan zion 1939an ''Son of Frankenstein'' filmari eta bete behar zuen lana [[Basil Rathbone]]k osatu zuen. Hurrengo urtean, [[Bela Lugosi]] eta [[Boris Karloff]] aktoreekin batera ''You'll Find Out'' pelikulan hartu zuen parte. Arian-arian Lorre, [[Warner Bros.]] produkzio-etxeko lanetan agertzeari esker, gero eta famatuagoa zen. Jarraiko bi urteetan oso film ezagunetan ikusiko dugu: ''[[The maltese falcon (filma)|The maltese falcon]]'' (1941) eta ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' (1942) dira lan horiek. 1941ean Amerikako Estatu Batuetako hiritartasuna bere egin zuen.
 
 
 
=== Filmografia hautatua ===
*''[[M (1931ko filma)|M]]'' (1931)
*''The man who knew too much'' (1934)
*''Crack up'' (1936)
*''Stranger on the third floor'' (1940)
*''You'll find out'' (1940)
*''[[The maltese falcon (filma)|The maltese falcon]]'' (1941)
*''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' (1942)
*''Passage to Marseille'' (1944)
1.051

edits