Diula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: eo:Ĝula lingvo, it:Lingua dioula
t Robota: Testua aldaketa automatikoa: (-hitzegi +hitz egi)
1. lerroa:
'''Dioula''' frantsesez, Jula, Jula hizkuntzan, Mandiga taldeko hizkuntza bat da. Mandinga hizkuntzak elkar ulertzen diren manden hizkuntzek osatzen duten multzoa da. Manden hizkuntzak Afrikako mendebaldeko herrialde askotan hitzegitenhitz egiten dira. Mandinga hizkuntza garrantzitsuenak hauek dira: Bambara ([[Mali]]n gehien hitz egiten den hizkuntza), Mandenko edo Mandinga ([[Gambia]]n gehien hitz egiten den hizkuntza eta [[Ginea-Bissau]]n), Maninka edo Malinke ([[Ginea]]n asko erabiltzen den hizkuntza), Kasonka ([[Senegal]]eko hegoaldean], Mende ([[Sierra Leona]]n erabiltzen dana), Jula ([[Boli Kosta]] eta [[Burkina Faso]]n) , Mandingo eta Yakuba [[Liberia]]n eta azkenez Ligby [[Ghana]]n. Honez gain, dialekto asko daude herrialde bakoitzean. Hizkuntza guzti hauetan mitzatzen direnak elkar ulertzeko gai dira.
 
Jula hitzak, merkataria esan nahi du. Hizkuntza honen zabaltasunen ondorioz, Afrikako mendebaldeko merkataritzarako beharrezko hizkuntza bihurtu da, Hau dela eta, [[Boli Kosta]]n, Mandinga hizkuntzetan hitzegitenhitz egiten zutenei, Jula deitzen zioten, eta Jula hitza gelditu da, alde honetako Mandinga hizkuntza honi deitzeko.
 
Jula eta Bambararen arteko ezberdintasunak oso txikiak dira, adibidez Julakeraz plurala egiteko "lu" atzizkia erabiltzen da, bambaran "u", horrela gizonak esateko Julakeraz "txe lu" esaten da , eta Bamanakeraz "txe u". Zenbait ezberdintasin badaude ere, aditzen laguntzaileekin eta eguneroko hitz batzukin ere bai.