Immunologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Immunologia''' [[immunitate-sistema]] aztertzen duen [[biologia]]ren adarra da, kanpoko elementuak ezagutzeko ahalmena duten ornodunen [[Organo (biologia)|organo]]ak, [[ehun (biologia)|ehun]]ak eta [[zelula]]k aztertuz.
 
Halaber, [[espezialitate mediko]]a da.
 
== Babes mekanismoak ==
 
Organismoak infekzioen aurkako mekanismoa martxan jartzen du, immunitate egoera ezarriz. Mikrobioen aurkako bi mekanismo handi daude: Kanpokoak (berezkoak) eta barnekoak (infekzio agenteen estimuluen eraginez jarduten dutenak).
 
Espezifikoak ez diren mekanismoek, patogenoei ez diete organismoan sartzen uzten:
 
*Hesi azala: Mikrobio gehienentzat iragazgaitza, zauririk ez badago. Azalean zenbait azido daude eta mikrobio gehienek ez dute azalean asko irauten.
 
* Organismoaren barrunbeak estaltzen dituzten muki mintzek, mukusa jariatu eta mikrobioak bertan geratzen dira harrapaturik eta kanporatuak izaten dira.
 
* Txistu, malko eta gernua: honelako likido askok bakterizidak dituzte ([[lisozima]], esaterako)
 
Hauek guztiak, onddoak eta bakterio patogenoak inhibitzen dituzte, substantzia bakterizidak askatuz edo funtsezko elikagaien lehiaren eraginez. Batzuetan, flora mikrobiar natural berezi bat eduki ohi dugu non inhibitzaile bezala jokatzen duen.
 
Defentsarako mekanismo espezifikoak, hauek modu espezifikoan erantzuten diete erasotzaileei, erantzun humoral eta zelularreko erreakzio immunitarioen bidez.
 
== Sistema immunologikoa ==
 
Organismoek germen patogenoen inbasioen aurka duten erresistentzia da. Sistema konplexuena da (nerbio sistemarekin batera). Organo eta jario baskular nahiz interstizial guztietan sakabanatuta dago (burmuinean izan ezik); organo espezializatuetan biltzen da: [[hezur muin]]a, [[bare]]a, [[timo]] guruina, [[gongoil linfatiko]]ak...
Behin eta berriro berritzen da eta immunitatea ematearen arduraduna da. Sistema honek osagai zelularrak ditu ([[linfozito]]ak), baita molekula disolbagarriak ere ([[antigorputz]] edo immunoglobinak), modu koordinatu eta osagarrian lan egiten dutenak. Zelula linfoide eta antigorputz hauek gorputzeko ehunetara odol jarioen bitartez iristen dira, sistema linfatikoetan ibili eta berriro odol sistemara itzultzen gero.
 
Sistema immunea martxan jartzen duten molekulak [[antigeno]]ak dira. Erantzun immunea fenomeno multzoa da eta horien bidez antigeno batek linfozitoen aktibazioa edo antigorputzen sorrera eragiten du. Erreakzio immunea ordea, aurreko erantzunean sortutako zelulak sortutako erreakzioak dira.
 
Bi [[linfozito]] mota daudela frogatu da; horiek erantzun immunitario mota bietatik bakoitza kontrolatzen zuten: zelulen bidezko immunitatean linfozito mota batek hartzen du parte, T linfozitoak. Immunitate humorala B linfozitoen jardueraren ondorioz gertatzen da (''ikusi:'' [[linfozito]]).
 
==Antigenoak ==
{{sakontzeko|antigeno}}
 
 
“Bere aurkakoa sortzen duena”, definitu daiteke. Sistema immunea martxan jartzen duten molekulak eta antigorputz eta T linfozitoekin erreakzionatzen duten molekulak dira. [[Antigeno]] bakoitzak bere [[antigorputz]]aren sorrera eragiten du, eta biak batzen diren lekua epitoto edo derminante antigeniko esaten zaio.
 
Antigenoek eta antigorputzek osagarritasun espazialaren bidez elkarreragiten dute, eta lotura ahulen bitartez lotuta daude (hidrofobikoak edo hidrogenozkoak). Sistema immunearentzat, gehienetan ez dira arrotzak izaten organismoko molekula determinante antigenikoak. Norberarena eta inorena bereizteko propietate hori auto-tolerantzia da.
 
== Erantzun humorala: antigorputzak ==
{{sakontzeko|antigorputz}}
 
 
Molekula proteiko globular handiak dira. Euren antigenoak diren molekula espezifiko batzuk bakarrik ezagutzen dituzte eta horietara bakarrik lotu daitezke. Von Behringek eta S. Kitasatok aurkitu zituzten 1890ean.
 
Hauen funtzioa, [[birus]] eta [[bakterio]]ak zuzenean detektatzea eta neutralizatzea da, estali eta bildu egiten dituzte gero [[makrofago]]ek fagozita ditzaten. Biltzea antigeno-antigorputz multzoa sortzean eratzen diren antigeno elkartuak pilatzea da. Antigorputz bakoitzak bi antigeno elkar ditzake eta hauek determinante pila duenez, beste antigorputzetara elkar daitezke. Honela, antigeno molekularren eta elkarloturiko gorputzen nahastea sortzen da. Hauen egitura geneetan kodifikatua dago.
 
Ugaztunok milioika antigorputz sortzen ditugu. Zelulek euren gene segmentuen konbinazioa aukeratzen dute, milioi bat baino gehiagoren artean. Antigeno arrotza organismoan sartzean, berari dagokion antigorputza sortzen da. B [[linfozito]]ak arduratzen dira antigorputzak sintetizatu eta zirkulaziora esportatzeaz. B linfozito batek antigorputz bat bakarrik sintetizatzen du.
 
Antigorputzen egitura, lau polipeptidoz dago osaturik, disulfurozko bi zubiren bidez elkarturik daude. Bi handiak edo astunak dira (H kateak / heavy) eta besteak arinak (L kateak / Light). L-H-H-L multzoak Y itxura dauka
 
Gizakiok 5 antigorputz mota ditugu eta immunoglobinak deritzaie:
 
* Ig G: guztien %80. Gorputz likidoetan, hau da gehien dagoena eta mikroorganismoetara eta toxinak neutralizatzera lehenengo iristen dena. Plazenta zeharkatzeko ahalmena dauka eta enbrioiaren lehenengo etapetan bera arduratzen da babesteaz. Gerora ere amaren esnetik umearen hesteetara igaroko da eta gorputzera zabaldu.
 
* Ig A:%13 adierazten du. Plasman eta seromukietan dago.Gorputzaren kanpoko azaleko defentsaz arduratzen da. Bertan bakterioen ugalketa kontrolatzen du.
 
* Ig M:%6 adierazten du. Infekzio erantzunetan agertu ohi da. Basoen barrualdean dago. Bakterioen aurkako lehen defentsa lerro indartsua da, zelulak banatu eta suntsitzeko ahalmena du.
 
* Ig D:%0-1 adierazten du.Linfozitoen azalean daude eta antigeno hartzailearen lana egiten du (antigenoak aktibatu eta ezabatu)
 
* Ig E:sueroan eta kanpo sekrezioetan dago eta %0.002 adierazten du. Organismoaren kanpo azalak babesten ditu eraso patogenoetatik. Baldintza alergikoetan handitu egiten da. Parasito batzuk ere estaltzen ditu eta leukozitoek errazago suntsitu.
 
== Sistema immuneko zelulak: zelulen erantzuna ==
{{sakontzeko|makrofago}}{{sakontzeko|linfozito}}
 
 
Zelula hauek ez dute ehunik osatzen eta ez daude finkaturik, banaka banatuta baizik. Zelula amek sistema immunologikoko zelulak sortzen dituzte:
*[[Makrofago]]ak: Ahalmen fagozitikoa duten zelula handiak dira eta ehun guztietan daude, baina gehienbat ehun konjuntiboan. [[Monozito]]etatik sortzen dira: hauek zain eta kapilarrak zeharkatzen dituzten leukozitoak dira (hezur muinetan sortuak) eta gero, ehun konjuntiboetan sartu eta makrofago itxura hartzen dute.
 
Erantzun immunearen bi fasetan parte hartzen dute: aktibaturiko linfozitoen seinaleei erantzuten dieten zelula legez eta linfozitoen aktibazioa erregulatzen duten zelula bezala. Linfozitoak eta makrofagoak loturik doaz. Erantzun immunearen hasieran ere parte hartzen dute. Garbiketa lanak egiten dituzte: zelula hilak, partikula bizigabeak fagozitatzen…
 
Azkenik, sistema immuneko beste zelula batzuen jarduera murriztu ahal dute, horrek erantzun immunearen erregulazio negatiboa sortzen du
 
*T eta B [[linfozito]]ak sistema immunearen elementu espezifikoak dira, funtzio eta inbaditzaileak aurkitzeko eran desberdintzen dira.
**T Linfozitoak: timora iristen dira, bertan heltzeko. Parasito edo agente intrazelularrak ezabatzea da haien eginkizuna. [[Linfokina]]k ere askatzen dituzte makrofagoak aktibatzeko. Hiru azpitalde daude:
***T Linfozito laguntzaileak: Prozesaturiko zatiak ezagutzen dituzte eta makrofagoen mintzean daude. Horrek linfokin asko sortzen ditu eta T eta B zelulen zatiketa nahiz aktibazioa bizkortzen dute.
***T Linfozito hiltzaileak: Diana zeluletara itsasteko gaitasuna dute, euren mintza liseriketa entzimekin eta entzima zitotoxikoekin zulatuz. Zelulak hil egiten dira eta infekzioa ez da zabaltzen.
***T linfozito ezabatzaileak: Erreakzioa geldiarazten dute.
 
**B Linfozitoak: organo linfoidetan egon ohi dira. Molekula arrotzetara batuko diren antigorputzak sortzea da haien eginkizuna. Geldirik oso txikiak dira baina aktibatzean milioika antigorputz sortzen dituzte.
 
 
T linfozitoek B linfozitoen sintesia sustatzen dute, linfokinak askatzean. Sintesi hori blokeatu ere egin dezakete, linfokin inhibitzaileak askatzen badituzte.
 
 
 
== Berezko immunitatea eta immunitate egokitzailea ==
 
Substantzia arrotzak bi modutara identifikatzen dira:
 
* Berezko immunitatearen bidez: Amagandik jasotako immunitatea da . Agente patogeno asko lehen kontaktuan suntsitzen ditu. [[Konplementu]] izeneko proteina da garrantzitsuena: antigorputzei laguntzen die. Konplementuaren proteina mota bat proteina antigeniko batera batzen da. Horrek konplementuaren beste molekula batzuk suspertzen ditu eta horiek zelula fagozitoak erakartzen ditu. Zelula ameboide horiek, azkenik, konplementuko molekula geruza batekin estalita dauden patogenoak irentsi eta liseritzen dituzte.
Makrofagoek mintz hartzaileak dituzte; hartzaileak bakterioetan finkatu eta horiei esker bakterioak irentsi egin ahal dira.
 
* Immunitate egokitzailea: Bizitza osoan eskuraturiko mekanismoetan oinarritzen da. Mikroorganismoak ezagutu eta suntsitzen dituzte. T linfozito batzuek (NK->natural killer) ez dute hartzaile antigenikorik, eta infekzioak suntsitzen dituzte. B linfozitoak agente arrotza detektatzean ugaritu egiten dira eta gero klonatu egiten dira. B linfozitoen hartzaileen gene arduradunak hipermutazioak dituztenean, antigorputz pila sortzen dira.
 
=== Immunitate artifiziala ===
 
[[Txerto]]en bidez patogenoen inbasioa kontrolatu edo suntsitu egiten da. Konplementuak eta antigorputzek kanpoko bakterioei eraso,T linfozitoek berriz, kanpoko zein zelula barrukoei.
 
Bi immunitate mota artifizial dago:
 
* PASIBOA: Antigorputz espezifikoak dituen sueroa injektatzean lortzen da. Ez da iraunkorra.
 
* AKTIBOA: Txertoak jarriz burutzen da. Immunizazio aktibo zientifikoa E.Jenner sendagile ingelesarekin hasi zen. [[Baztanga]] edo nafarreriaren aurkako immunizazioa artifizialaren metodoa argitaratu eta ''vaccination'' izena eman zitzaion, gaixotasuna behiarena zelako. Jenner-ek behien nafarreriaren birusa inokulatu zien giza nafarreriaren aurka immunizatu zituen. Horrenbestez, lehenengo txertoa sortu zuen eta, horrekin hasieran eman zioan gur egungo immunologiari.
 
=== Txertaketa ===
 
Antigenoaren eta antigorputzaren artean egon daitekeen espezifikotasunean eta oroimen inmunologikoan oinarritzen da.
 
Motak:
 
*Mikrooganismo patogenoaren forma ez arriskutsuak edo motelduak:
 
Baztangaren birusa kenduta, txertoetan erabilitako gainerako patogenoen anduiak laborategian prestatu behar dira. Patogenoak moteltzeko modua Pasteur-ek aurkitu zuen. Gaixotasun birikoen kontrako txerto gehienak laborategietan luzaro hazitako anduietatik lortzen dira. Badirudi patogenoaren ugaritze jarraietan gertatzen diren mutazioek eragiten dutela moteltze hori.
 
*Konposatu kimikoen bidez hildako mikroorganismoak:
 
Gaixotasun birikoen aurka erabiltzen diren txertoak hauek dira: Salk polioaren aurkakoa, A motako gripearena edo amorruarena. Bakterianoen artean, sukar tifoidearena eta kukutxeztularena.
 
*Era kimikoan aldaturiko toxina bakterianoak edo toxoideak:
 
Gaixotasun bakteriar batzuekiko immunitatea, bakterioek sortzen dituzten toxinak neutralizatzean datza. Egoera immunea sortzeko toxoideak erabiltzen dira. [[Toxoide]]ak toxina bakterianoaren forma inaktibatoa edo toxikoa ez dena da; baina antigorputz batzuen produkzioa suspertzeko ahalmena dauka eta horiek gaixotasuna sortzen duen forma aktiboa neutralizatzen dute.
 
*Antigeno garbituak:
 
Estalpe birikoaren proteina batek edo determinante antigenetikoak dituzten peptido batzuek erantzun inmunea sor dezakete.
 
=== Txertoak eta bioteknologia ===
 
1.Proteina garbituetan oinarritutako txertoak;beharrezkoa da antigeno garbituak isolatzea, antigeno horiek sortzeko geneak klonatzea eta antigorputz monoklonalak erabiltzeak.
 
2.Peptido sintetikoen bidez eginiko txertoak. Teknika immunokimikoak eta ordenagailuz lagunduriko ekipo automatizatuekin egindako ikerketak erabiltzen dira.
 
3. Peptido sintetiko aktiboekin eginiko txertoak ahotik hartzekoak.
 
== Gaixotasun autoimmuneak ==
 
Organismoak bere zelulek dituzten antigenoak ezagutzen ez dituenean, eta arrotzez jotzen dituenean, eraso egiten die. Gaixotasun autoimmunearen oinarria, beraz, berezko antigenoak eta kanpoko antigenoen arteko desberdintasuna ez ezagutzean datza.
 
Adibideak: Anemia hemolitikoa, [[Miastenia gravis]], Gazteen [[diabete]] mellitus, [[Artritis erreumatoide]]a, [[Lupus]] eritematoso sistemikoa eta [[Esklerosi anizkoitz]]a.
 
 
'''HIPERSENTIBERATASUNA: ALERGIAK'''
 
Antigeno batekiko bigarren kontatutik aurrera, neurriz kanpoko erantzun bat sortzen da, [[alergia]]. Hori sortzen duen antigenoa alergenoa da.
 
Erreakzio alergikoan 3 fase daude:
 
1.Sentiberatasuna(alogeno baten eta indibiduo baten sistema inmunearen arteko lehenengo kontaktuan ez dira gaixotasun sintomak agertzen).
 
2.Mastozitoen aktibazioa(Organismoen eta alergenoaren artean gero izango diren kontaktuetan, azken horren molekulak Ig E antigorputzetara lotzen dira, mastozitoen azalean. Bitartekari alergiko izenekoak alergien sintoma askoren eragileak dira).
 
3.Beranduko erreakzioa edo jarduera immunitario luzea(Alergenoaren diana ehunetan askaturiko susbtantziek leukozitoak erakartzen dituzte toki horretarantz; gainera, beste zelula inmunitario batzuk ere erakartzen dituzte eta horiek, odol korronteak garraiatuak, basoak uzten dituzte alde horretan).
 
 
'''ALERGIEN SINTOMAK'''
 
Sentiberatasuna duen indibiduo batek gaixotasun alergikoaren sintomatologia agertzen du. Alergenoarekin egondako kontaktu motaren arabera sintomak desberdinak izango dira:
 
*azaleko kontaktua: urtikaria, ekzema...
*arnas bidetiko kontaktua: [[asma]], [[rinitis]], doministikuak...
*aho bidetiko kontaktua: sabeleko mina, beherakoak, gorakoak...
 
Pertsona askok alergia diote elikagaiei (esnea, arrautza…). Organismoan sartu eta berehala garatzen dituzte aho bidetiko kontaktuaren ondorioz sortutako sintomak.
 
 
 
== '''Sistema immunea eta [[HIES]]a''' ==
 
 
* [[GIB]]-ak ehun askoren zelulak infektatzen ditu.
 
* GIBa ziklo zelularraren une zehatz batean bakarrik erreplika daiteke.
 
* T linfozitoak suntsitzen ditu birus horrek; T linfozitorik gabe sistema immunea guztiz ahulduta geratzen da.
 
* GIBaren ahalmen patogenoa larriagotzen duen faktore bat birusaren aldagai piloa sortzeko arriskua da.
 
 
'''ZELULAK SUNTSITZEKO MEKANISMOAK'''
 
GIB-aren azaleko antigenoak T linfozitoen azaleko hartzaile proteikoekin akoplatzen dira. Atxikidura gauzatu ondoren, birusaren material genetikoa T linfozitoren barrualdera sartzen da, infekzioa osatuz.
 
GIB-ak gehien erasotzen dituen zelulak Th linfozitoak dira (linfozito laguntzaileak). Dena den, makrofagoak eta timoren eta burmuinaren zelulak ere kaltetu ditzake. Gongoil linfatikoetan pilatzen dira birus patogenoak, eta bertatik sistema immunearen hondamena antolatzen dute.
 
 
 
== Immunitatea eta minbizia ==
 
Sistema immuneak parte hartzen du minbiziaren prebentzioan. Minbiziaren aurka 3 immunoterapia bereiz daitezke:
 
* Pasiboa: tumore zelulen antigorputz espezifikoen erabileran oinarritzen da.
 
* Aktiboa: txerto antitumoralak ematean datza.
 
* Egokituak: T linfozitoak aktibatzen dira laborategian, gero linfozito aktibatu horiek -minbizidun zelulei eraso egingo dietenak- gaixoari injektatzen dira.