Lankide:XabierFontecha/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
Enpresa arloan, '''ekoizpen-prozesua''' [[Input (argipena)|input]] fisikoak eta teknologikoak zein [[Ekoizpen-faktore|ekoizpen-faktoreak]] erabiliz, [[Produktu (argipena)|produktuak]] eta [[Zerbitzu (ekonomia)|zerbitzuak]] eskaini ahal izateko egindako eragiketa edo faseen multzoa da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Procesos productivos industriales|hizkuntza=es|data=2019-09-04|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Procesos_productivos_industriales&oldid=118927479|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> Modu antolatu eta planifikatu batean eraldatuko dira lehengaiak edota produktu erdilanduak, lortutako produktu zein zerbitzuetan [[Balio erantsi|balio erantsia]] sortuz edo handituz. Eskariaren asebetetzea da prozesu hauen helburu nagusia, produkzio kosteen kantitatea ahal den neurrian minimizatuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sistema de producción|hizkuntza=es|data=2019-11-22|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Sistema_de_producci%C3%B3n&oldid=121490861|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Patricia|abizena=Nuño|izenburua=Proceso productivo de una empresa {{!}} Etapas del proceso productivo|data=2017-11-15|url=https://www.emprendepyme.net/proceso-productivo.html|aldizkaria=Emprende Pyme|sartze-data=2019-12-01}}</ref>
 
Informazioari eta teknologiari esker ekoizpen-prozesuan beharrezkoak diren baliabideak modu eraginkorragoan erabil daitezke, produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetuz, baita produktibitatea handituz ere, honen ondorioz prezio leihakorragoa eskuratzen da. Lortu nahi den produktuaren zein honen kantitatearen arabera, ekoizpen-prozesu eta antolakuntza mota komenigarria zein den erabakiko da. Ekoizpen-prozesuak diseinatu, garatu eta kudeatzen dituen ingeniaritzaren arloari [[Prozesu ingeniaritza|prozesu-ingeniaritza]] deritzo.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proceso de fabricación|hizkuntza=es|data=2019-10-29|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Proceso_de_fabricaci%C3%B3n&oldid=120844256|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proceso productivo {{!}} Aula Empresarial - Mass|url=http://aula.mass.pe/manual/proceso-productivo|aldizkaria=aula.mass.pe|sartze-data=2019-12-01}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Produkzio-sistema|hizkuntza=eu|data=2019-03-19|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Produkzio-sistema&oldid=6777829|sartze-data=2019-12-01|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>
 
== Historia ==
14. lerroa:
XIX.mendearen bukaeran eta XX.mende hasieran ekoizpen-prozesuen produktibitatea eta efizientzia areagotzearen bilatzearen ondorioz, langileak fabriketan jarraitu beharreko aginduak oso zorrotzak ziren. [[Taylorismo|'''Taylorismoa''']] eta '''[[Fordismo|Fordismoa]]''' izan ziren aldaketa nabermenenak eragin zuten teoriak. Kate-produkzioaren oinarri dira hain zuzen ere.
 
Bigarren industria iraultzaren ondorioz, garraio eta komunikabideen aurrerapen handia eman zen, globalizazioari sarrera emanez. Garapen teknologikoa eta nazioarteko hitzarmenak izan dira [[Globalizazio|globalizazioa]] eta automatizazioa ezartzen ahalbidetu duten ekintzak. Globalizazioarekin batera [[Lehiakortasun|lehiakortasuna]] ugaritu da eta hori dela eta, enpresak produktiboak izateaz gain, lehiakorrak izan behar dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=octavio BRAVO|abizena=Monografias.com|izenburua=Evolución de los Procesos Productivos - Monografias.com|hizkuntza=es|url=https://www.monografias.com/trabajos89/evolucion-procesos/evolucion-procesos.shtml|aldizkaria=www.monografias.com|sartze-data=2019-12-22}}</ref>
 
== Etapak ==
Ekoizpen-prozesu orotan hiru fase edo etapa nagusi bereiz daitezke. Hauetariko bakoitzak era erabakigarri batean esku hartzen du helburu finalaren lorpenean, hau da, kontsumitzaileen nahien eta eskariaren asebetetzean. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proceso de producción: qué es y cómo se desarrolla {{!}} EAE|hizkuntza=es|url=https://retos-operaciones-logistica.eae.es/proceso-de-produccion-en-que-consiste-y-como-se-desarrolla/|sartze-data=2019-12-01}}</ref>
 
'''Bilketa etapa edo etapa analitikoa:''' Produkzioaren lehenengo etapa da, bertan lehengaiak batzen dira, geroago fabrikazioan erabiliak izango direnak. [[Enpresa]] baten helburu nagusia ekoizpen-prozesuaren fase honetan lehengaien bilketa prezio txikienean lortzea da. Etapa honetan produkzio-zuzendariak produkzioaren helburua zein den adieraziko du, lehengaien zein beste edozein materialen bilketa egiterakoan helburua kontuan izatea ezinbestekoa izango baita produkzioa egokia izan dadin. Ekoizpenaren fase honetan garraio-kostuak eta biltegi-kostuak kontuan izan behar dira ere.[[Fitxategi:Simplified Fuel Fabrication Process (36801709915).jpg|thumb|327x327px|Erregaien produkzio etapa]]'''Produkzio etapa edo sintesi etapa:''' Fase honetan, bilketa etapan lortutako lehengaiak enpresak ekoizten dituen produktu errealetan eraldatzen dira. Etapa honetan funtsezkoa da kalitate baldintzei buruz erreparatzea eta hauen betetzea kontrolatzea. Fase hau espero den moduan gauzatu ahal izateko, inguruaren behatzea beharrezkoa da. Horrela, aldaketei buruz aurretiaz konturatu eta behar izatekotan beste plan ezberdin batzuk erabil daitezke enpresak dituen helburuak lortzeko. Inguruaren behapena produkzioan sortutako zenbait arazo ekiditzeko baliagarria da ere.
25. lerroa:
== Motak ==
 
=== Produktuak ekoizteko moduaren arabera: <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proceso de Producción: Concepto, Tipos y Etapas|url=https://concepto.de/proceso-de-produccion/|aldizkaria=concepto.de|sartze-data=2019-12-01}}</ref> ===
'''Ekoizpena eskaerapean:''' Ekoizpenaren modalitate honetan produktu edo zerbitzu bakarra ekoizten da soilik eta guztiak dira desberdinak. Hori dela eta, eskulan intentsiboko prozesua kontsideratzen da. Produktuak eskuz eginak izan daitezke edota eskuz eta zenbait makinen interakzioen arteko emaitza.
 
58. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
[https://www.emprendepyme.net/proceso-productivo.html<nowiki>]</nowiki>
 
https://aula.mass.pe/manual/proceso-productivo
65. lerroa:
 
https://retos-operaciones-logistica.eae.es/proceso-de-produccion-en-que-consiste-y-como-se-desarrolla/
 
https://concepto.de/proceso-de-produccion/
 
<br />