Rochdaleko Aitzindariak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
Aitzindariek 1844an eratu zuten taldean 28 bazkide zeuden. Erdiak inguru Rochdaleko [[Ehule (lanbidea)|ehule]]<nowiki/>ak ziren, eta Industria Iraultzaren mekanizazioak gero eta langile trebeagoak pobreziara behartzen zituenez, beraien artean elkartzea erabaki zuten. Janaria erosteko diruz larri ibiltzen zirenez, premiak eraginda denda bat irekitzea pentsatu  zuten.<ref>{{Cite book|izena=George Jakob|abizena=Holyoake|urtea=1973|izenburua=Historia de los pioneros de Rochdale|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=132|ISBN=978-84-500-5946-5|hizkuntza=Er}}</ref>
 
Aldez aurretik lankidetzan egindako huts egitearen ikasgaiak kontuan hartuta, Rochdaleko Printzipioak ospetsuak adostu zituzten, eta lau hilabetetan pertsona bakoitzeko £ 1 biltzeko ahalegina egin zuten, guztira 28 librako  kapitala lortuz.<ref>{{Cite web|url=http://news.bbc.co.uk/local/manchester/hi/people_and_places/history/newsid_8838000/8838778.stm|izenburua=How Rochdale Pioneers changed commerce forever|sartze-data=2010|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref> 1844ko abenduaren 21ean ireki zuten denda apal bat, gurina, azukrea, irina, oloa eta kandela batzuk eskainiz.
 
Hiru hilabeteko epean, aukeraketa zabaldu egin zuten tea eta tabakoa gehituz, eta laster bilakatu ziren ezagun kalitate handiko produktuak saltzen zituztelako.