Euskadi Literatura Sariak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
'''Euskadi Literatura Sariak''' [[Eusko Jaurlaritza]]ko Kultura Sailak [[1997]]az geroztik urtero antolatzen dituen [[literatura]] sariak dira. Hamaika urtez lau kategoriatan eman dira: [[Euskadi saria - Euskarazko literatura|Euskal Literatura]], Itzulpengintza, [[Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura|Euskarazko Haur eta Gazte Literatura]] eta [[Euskadi saria - Gaztelaniazko literatura|Gaztelaniazko Literatura]]. 2009an [[Euskadi saria - Literatura lanaren ilustrazioa|Ilustrazioen Saria]] gehitu zitzaien; eta 2010ean, berriz, Saiakera, euskaraz zein gaztelaniaz.
 
== Ezaugarriak ==
Helburuei dagokionez, saritutako lanak zabaltzea eta egileak eurak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea dira, liburugintzaren eta literaturaren alorrean oihartzun egokia emateko asmoz.
Parte hartzeko, deialdiaren aurreko urtean argitaratuak behar dute izan lanek. Argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanei zuzenduta daude sariak.
Modalitate bakoitzeko epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sari modalitate bakoitzeko hautagaiak, proposamen arrazoitu bidez.
 
== Irabazleak ==