Parisko Ituna (1763): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
1763ko itunaren VII. artikuluak dio:
 
VII.''-Bakea oinarri sendo eta iraunkorretan ezartzeko, eta Ameriketako britainiar eta frantziar lurraldeen arteko mugen gaineko eztabaidak betirako konpontzeko; etorkizunerako, hauxe erabakitzen da: britainiar Maiestate Gorenaren eta Kristau Maiestate Txit Gorenaren agindupeko lurren arteko muga Mississippi ibai erdian zeharreko lerro batean ezarriko da, iturrietatik Iberville ibairaino; hortik, eta ibai horretan eta Maurepas eta Pontchartain aintziren barrena itsasoraino. Hori horrela izateko, Errege Kristau Txit Gorenak eskubide eta berme guziarekin Mobileko portu eta ibaia ematen dizkio britainiar Maiestate Gorenari, eta hauekin batera, Mississippi ibaiko ezkerrean daukan guzia edo eduki behar izango zuen guzia; New Orleanseko hiri eta uhartea salbu,hauek Frantziarrak izaten jarraituko dute, Mississippi ibaiko nabigazioa aske izateko baldintzarekin, bai frantziarrentzat, bai britainiarrentzat, haren luzera eta zabalera osoan; iturrietatik itsasoraino eta batez ere, New Orleanseko uharteko aipatutako zatian eta ibai horren eskumako barran, eta baita horren ahoaren goranzko eta beheranzko pasabidean ere. Are gehiago ezarri nahi dugu; inork ezin izango ditu herrialde bion ontziak gelditu, bisitatu, edo haiei zergarik ipini. IV. artikuluko Kanadako biztanleen aldeko erabakiak artikulu honetan aipatzen diren herrialdekoei ere ezarriko zaizkie. ''
 
==Quebeceko auzia==