Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
150. lerroa:
 
==== Arkitektura ====
[[Fitxategi:Mycenae lion gate dsc06382.jpg|thumb|320px|[[Lehoien Atea]], [[Mizenas]]]]
Jauregiarena izan zen brontze aroko Greziako arkitekturaren eraikuntza adierazgarriena. [[Kultura minoiko]]an jauregiek ez zituzten harresiak babesteko, solairu bat baino gehiago izaten zuten, eta haien oina labirintoaren tankerakoa zen, erdian lauki zuzenaren itxurako patioa zutela. Sabaian zulo batzuk izaten zituzten argia sartzeko eta egurasteko. Eraikuntzari eusteko zutabeak eta euskarriak erabiltzen ziren, hasieran zurezkoak eta harrizkoak gero. Zutabearen gerriak alderantziz jarritako konoaren tankera zuten eta gorriz pintatuta egoten ziren; kapitelak, berriz, beltzak eta abako itxurakoak ziren. Gelak horma irudiz apainduta egon ohi ziren.