Parisko Ituna (1763): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
4. lerroa:
Menperatutako lurralde gehienak guda aurreko jabeei itzuli zitzaizkien arren, britainiarrek itsasoz bestaldeko etekin handiak atera zituzten Frantziaren lepotik, eta hein txiki batean, Espainiaren bizkar. Frantziak Kanada eta Mississippi ibaiko ekialdean erreklamatu zituen lurralde guziak eman zizkion Britainiari. Espainiak Britainiari Florida eman zion, baina, geroago, New Orleans eta frantziar Lousiana eskuratu zuen Frantziatik eta Manila eta Kuba itzuli zitzaizkion. Frantziak Saint Pierre eta Miqueloni eutsi zien eta Guadeloupe, Martinique eta Saint Lucia berreskuratu zituen, Dominica, Grenada, Saint Viccent eta Grenadines eta Tobago uharteen truke. [[India|Indian]], frantziarrek merkataritza postuak berreskuratu zituzten baina Sumatra itzuli behar zuten, Bengalan ezin izango zuten troparik ezarri eta britainiarren menpeko gobernuei sostengua eman behar izango zien. Europara borroka zabaldu zenean frantziarrek hartu zuten Menorcako gotorlekua britainiarren eskuetara itzuli zen.
 
Britainiarrek frantziarrei Goreé uharteko esklaboen postua itzuli zieten, baina Senegal ibaia eta haren postuak lortu zituzten. Britainiak Honduraseko haren gotorlekuak eraitsi behar izan zituen, baina espainiarrek hantxe egurginen kolonia bat mantentzeko baimena eman zieten. Hala ere, britainiarrek itunean haien hiritar berriei katolikoak izateko eskubidea onartu behar izan zieten; ordainean, britainiar errege Hannovertarrari Erromatar-Germaniar Inperio SakratukoSainduko hautagaia izateko eskubidea aitortu zioten.
 
Batzuetan, itun horretan britainiar errege George III.ak Frantziako koroari uko egin ziola aldarrikatu da. Hala ere, hori mito hutsa da. Uko hori ez da inon agertzen itunaren testuan eta George III.ak “Frantziako erregea” titulua eta fleurs-de-lis erabiltzen jarraitu zuen haren armarrian,1801. urtera arte. Urte hartan Britainiako eta Irlandako erresumek bat egin zuten eta aldarrikapena anakronikotzat hartu zuten.