Juan Antonio San Epifanio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
69. lerroa:
==Erretiroa==
 
Bere erretiroa 1994-95 denboraldian izan zen. Bere azken partida ofiziala FC Barcelonak irabazi zuen playoffean izan zen, Unicajaren aurka, 1995eko maiatzaren 25ean. 73-64 irabazi zuen Barcelonak eta Epi txapeldun bihurtu zen berriro. Epik azken 26 segundoak jokatu zituen bakarrik eta sartu zituen saskiratzeak bi jaurtiketa libre izan ziren: Palau Blaugrana zutik jarri zen bi jaurtiketetan. Partida amaitzean, EpikEpi bere taldekideen sorbalda gainean jarri eta pistatik eraman zuten garaile moduan. Orduan, mikrofonoa hartu eta bere azken partida profesionala izan zela esan zuen. Gainera, Unicajako entrenatzaileaentrenatzaileak, bere penak alde batera utzi zituen porrotarengatik eta hitz ederrak izan zituen Epirentzat: "Eskerrak eman behar dizkiogu saskibaloiarengatik egin duen guztiagatik". Egun batzuk geroxeago, Kataluniako Generalitateak Kirol Merituaren Domina eman zion.
 
1995eko abenduaren 26an, Palau Blaugranan, Epik omenaldi itzela jaso zuen. Partidan FC Barcelonak Europako Selekzioa izan zuen arerio. Barcelonak bere kamiseta erretiratu zuen eta COIko Juan Antonio Samaranch presidenteak Meritu Olinpikoaren Ordena ezarri zion.
75. lerroa:
Gironan 1995. urtean ospatu zen Izarren Partidan, egundoko omenaldia jaso zuen ACBren partez. Kirol elkarteak izar baten eskubideak erosi zituela esan zuen partidan Epi izena jartzeko.
 
Kirol mundua utzi ondoren saskibaloiari lotuta jarraitzen du telebistan partida mintzalari moduan.
 
 
==Banakako merituak==