Albert Einstein: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
POPO
212.55.4.16 (eztabaida) wikilariaren 7294570 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Albert Einstein''' ([[Ulm]], [[Baden-Württemberg]], [[Alemania]], [[1879]]ko [[martxoaren 14]]a - [[Princeton]], [[New Jersey]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1955]]eko [[apirilaren 18]]a) alemaniar-suitzar-estatubatuar [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eta [[matematikari]] nabaria izan zen, inoizko [[zientzia]]lari handienetariko bat. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du: alde batetik, Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen.
ERA UN VIEJOLOCO QUE NO TENIA NI IDEA DE MATEMATICAS{{bizialdia|1879ko|1955eko|Einstein, Albert}}
 
[[1905]]ean [[erlatibitate berezi|erlatibitatearen teoria berezia]] argitaratu zuen eta [[1915|1915ean,]] [[erlatibitatearen teoria orokorra]]. Bi teoriek fisikan berebiziko iraultza ekarri zuten, newtondar mekanika hautsi baitzuten; Einsteinek ordu arteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. [[1921]]. urtean, [[Fisikako Nobel Saria]] jaso zuen, baina ez haren ekarpen nagusiagatik, [[efektu fotoelektriko]]a esplikatzeagatik baizik.
 
== Bizitza ==
Einsteinen aita ingeniaria zen eta, negozioetan arazoak zituelarik, familiak sarritan mugitu behar izan zuen herri batetik bestera. Matematiketan larri zebilela-eta, behar baino beranduago, 17 urterekin Züricheko Teknologia Institutu Federalean sartu zen; graduatu zenean, [[Suitza]]ko hiritar bihurtu zen, eta lan bila hasi zen unibertsitatean, eta baita eskoletan ere. Aurkitu ezinda, Suitzako Patente Bulegoan hasi zen lanean, [[Berna]]n. Ondo atera zitzaion: patente aztertzaile ona zen, eta aski denbora libre geratzen zitzaion bere ikerketak egiteko. 1903an, lankide Mileva Maric fisikariarekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten, eta bi seme gero. 1919an, ordea, dibortziatu egin ziren, eta Einstein lehengusu Elsarekin ezkondu zen; Elsak bi haur zituen bere aurreko senarrarengandik. Patente bulegoan zela, 1905ean, hiru artikulu argitaratu zituen, oso garrantzitsuak hirurak: [[browndar higidura|mugimendu browndarra]], [[efektu fotoelektriko]]a eta [[erlatibitate berezi]]a lantzen zituzten, hurrenez hurren.
 
Unibertsitateko aurreneko postua 1909an hartu zuen, [[Zürich]]eko Unibertsitateko irakasle laguntzaile gisa; ondoren, irakasle osoa izan zen [[Praga]]n (1910) eta Zurichen (1912). 1913an, [[Berlin]]en, Fisikako Institutuko Zuzendari izendatu zuten, [[Gilen Kaiser]] Institutuan. [[Lehen Mundu Gerra]]ren urteetan osatu zuen [[erlatibitatearen teoria orokorra]], eta argitaratu zuenean (1915), [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel saria]] eman zioten (1921), 1905ean egindako lanagatik.
 
Mundu guztian hitzaldiak ematen hasi zen, eta [[Kalifornia]]n zen Hitler agintera iritsi zenean, 1933an. Judua zenez, ez zen Alemaniara itzuli; Berlinen dimisioa eman ondoren, [[Princeton]]en hasi zen lanean. Einstein gogor saiatu zen [[grabitazio]] indarra eta indar [[elektromagnetismo|elektromagnetikoa]] eta nuklearra [[ekuazio]] sail batean bateratzen, baina ez zuen lortu. Garai hartan, politikan ere aritu zen, lehen [[bonba nuklear|bonba atomikoa]] prestatzen lagundu baitzien aliatuei ([[Manhattan Proiektua|Manhattan proiektua]]) eta, 1939an, [[Franklin Delano Roosevelt|Roosevelt]] presidenteari jakinarazi zion, gutun baten bidez, horretan ari zirela alemaniarrak.
 
1952an [[Israel]]go lehendakaritza eskaini zioten, baina ez zuen onartu. Fisikan politikan baino ekarpen handiagoak ekar zitzakeela erantzun zuen. [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ko leherketen ondoren, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Bizimodu soila egiten zuen, eta arrantza eta musika zituen lanaz kanpoko zaletasun nagusiak.
 
== Ekinbide zientifikoa ==
 
[[Fitxategi:1919 eclipse positive.jpg|thumb|300px|Besteak beste, argiaren ibilbidean [[grabitazio]]ak duen efektua aztertu zuen Einsteinek.]]
 
1905eko lehen artikuluan, [[partikula (argipena)|partikula]] txiki eskegien zorizko mugimendua aztertu zuen (Brownen higidura, 1828an aurkitua). [[Jariakari]] batean dagoen partikula txiki-txiki bat [[molekula]] inguratzaileez bonbardatzen baldin bada, norabide gabe mugitzen hasten da, eta Einsteinen kalkuluek molekulen existentziaren froga zuzenak eman zituen, [[Jean Perrin]]ek [[saiakuntza|esperimentu]] bidez baieztatu zuenean (1908).
 
Einsteinen hurrengo artikuluak efektu fotoelektrikoa lantzen zuen, irradiazio fotoelektrikoa aztertuz, [[Maxwellen ekuazioak|Maxwellen ekuazioen]] arabera normalean [[uhin]] gisara ulertzen zena. Einsteinen aburuz, argiaren energia sortetan bakarrik igor daiteke, alegia, Planckek erabilitako quantum direlakoetan.
 
Einstein orduan gai izan zen [[Lenarden teoria]] (1902) esplikatzeko: haren arabera, gainalde metaliko batetik egotzitako [[elektroi]]en energia, hura jotzen duen argiaren uhin luzeraren araberakoa da, baina ez intentsitatearen araberakoa. Horren emaitza [[teoria kuantiko]]aren oinarriak jartzea izan zen, eta [[Max Planck]]en quantumak fisikako interpretazio batez osatzea.
 
Azkenik, erlatibitatearen teoria berezia osatu zuen Einsteinek (elkarri buruz [[abiadura]] uniformez mugitzen diren gorputzetara mugatua), hirugarren artikuluan. Maxwellen uhin elektromagnetikoaren [[argi]]aren teoriak adierazten zuen argi uhin baten abiadura ez dela iturburuaren edo behatzailearen lastertasunaren araberakoa eta, era horretan, kontra egiten zion [[mekanika klasiko]]ari. Lorentz, Fitzgerald eta Poincarék transformazio bat aurkitu zuten Maxwellen ekuazioko [[mugimendu uniforme]]ko parte batean, zeinak argiaren abiadura bere horretan uzten baitzuen, espazioaren eta behatzailearen lastertasun erlatiboak aldatu gabe alegia (Lorentz transformazioa).
 
Einsteinek proposatu zuen, zuzen proposatu ere, [[argiaren abiadura]] berbera dela elkarri buruz mugitzen diren parametro guztietan; berak jakin gabe, [[Michelson-Morley esperimentua]]k agertu zuen hori (1881, 1887); erlatibitatearen printzipioa aurreratu zuen, hau da, lege fisiko guztiak berdinak direla elkarri buruz mugimendu uniformea duten parametro guztietan. Einsteinek ateratako beste ondorio bat hau da: gorputz baten energia E kopuru batez aldatzen baldin bada, orduan haren masak E/c2 aldatu behar du (''c'' argiaren lastertasuna da).
 
1907tik aurrera, erlatibitatearen teoria elkarri buruz azeleratzen ari diren [[parametro]]etara zabaltzen saiatu zen Einstein. Grabitazio [[azelerazio]]a eta mugimendutik datorrena, azeleratzen ari den parametro batean behatuz gero, guztiz baliokide direla zen hastapen nagusia (baliokidetasunaren hastapena). Hortik, iragarri zuen grabitazio erakarpenak argi izpiak makurraraziko zituela. 1911n iragarpen zehatz bat egin zuen: [[Eguzkia]] doi-doi ukitzen duen izar baten argiak arkuko 1,7<nowiki>''</nowiki> desbideratu behar du. 1919. urtean eguzki eklipse oso bat izan zenean, Eddingtonek neurtu zuen fenomeno hori Afrika Mendebalean, Principén, eta aurkitu zuen arkuko 1,6<nowiki>''</nowiki>; zela. Froga ikusgarri horrek berehala famatu zuen Einstein mundu osoan, eta argi utzi zuen fisikaren oinarriak mugiarazi zituela.
 
1915ean osorik argitaratu zuen erlatibitatearen teoria, [[Riemannen geometria]] eta matematikako beste ideia batzuk erabiliz, hala [[Hermann Minkowski]] (1864-1909) (1907an), Riemann (1854) eta C. Riccirenak (1853-1925) (1887an). Masa hartu zuen [[espazio]]-[[denbora]]ren ‘lautasuna’ itxuraldatzeko, eta espazioan elkarri buruzko bide makurretan zehar mugitzen diren gorputzak sorrarazteko. Hortik sortzen den ‘grabitazio’ erakarmena Newtonen legeak iragarritakoaren oso antzekoa bada ere, badira zuzenketa txiki batzuk. Einsteinek eta [[Marcel Grossmann]]ek (1878-1936) egindako kalkuluen arabera, [[Merkurio]]k Eguzkiaren inguruan egindako elipseak arkuko 43" errotazio handiagoa behar zuen izan gizaldiko, Newtonen teoriak zioena baino. Hala esan zuen orduan Einsteinek: ''Nire onetatik aterea nengoen, estasiaren estasiz, garai hartan''.
 
Erlatibitate orokorrak beste iragarpen harrigarri asko ekarri zituen, hala adibidez grabitazio eremu batetik bestera igarotzen den argiak aldaketa bat izango zuela bere uhin luzeran. Ortzian, 1925an aztertu zen hori, eta Lurrean, [[Robert Pound]] eta [[Glen Rebka]]k ikusi zuten, 23 metroko dorre batekin, [[Mossbauer efektua]] erabiliz, 1959an. Uhin luzera handiagoa zutela aurkitu zen dorreko behealdetik goraino mugitzen ziren [[gamma izpi]]ek.
 
Era berean, munduaren eredu kosmologikoak erabat aldatu zituen erlatibitate orokorrak; hala, Friedmannek (1922), espantsioan ari den [[unibertso]] bat irudikatzen duen eredu bat proposatu zuen, Einsteinen ekuazioen araberakoa.
 
1920 eta 1930 ondoko hamarraldietan, [[teoria kuantiko]]ari buruzko eztabaidetan jardun zuen Einsteinek, Bornen probabilitatearen kontzeptuari uko eginez (''Jainkoa izan daiteke burutsua, baina maltzurra ez da''). Grabitazio eta elektromagnetismo alorretako legeak eskema geometriko bakar batera bil zitzakeen teoria sortzen saiatu zen: ahalegin honetan erabat asmatu ez bazuen ere, gerora erabili diren matematika lan handiak egin zituen. Garai hartan, [[Otto Hahn]] eta [[Fritz Strassmann]] alemaniar kimikariek egin zituzten [[uranio]]aren fisioaz berak proposatutako teoriak (1939), eta [[Enrico Fermi]] italiar fisikariak metal honen deuseztatze etengabearen ondoko erreakzioek sortarazten duten energia kopuru gaitzaren erabileraren balizko ondorioak utzi zituen agerian. Hala esan zuen 1921ean: ''Munta handiko aurkikuntzak gazteen gauza dira… eta, hortaz, horiek iraganeko kontuak dira niretzat''.
 
== Lanak ==
 
''[[Annalen der Physik]]'' aldizkarian egin zituen argitalpenez aparte, beste lan batzuk argitara eman zituen: ''Mugitzen diren gorputzen elektrodinamikaz'' (1925), ''Erlatibitate berezi eta orokorrari buruzko teoriaren oinarriak'' (1916), ''Eterra eta erlatibitatearen teoria'' (1921), ''Lau hitzaldi erlatibitatearen teoriaz'' (1921), ''Ideien garapena fisikan ''(1938) eta bi saiakera: ''Nola ikusten dudan mundua'' (1934) eta, Sigmund Freudekin batera, ''Zergatik gerra'' (1933).
 
== Einsteinen esanak ==
 
«Bi modutara bizi zaitezke: miraria ezertxo ere ez dela pentsatuz edota den-dena miraritzat hartuz.»
 
«Bi gauza bakarrik dira infinituak: unibertsoa eta giza ergelkeria. Lehenengoaren inguruan, zalantzak ditut; baina bigarrenari buruz, ziurtasun osoa dut zer-nolako gogoa dagoen jendea gerretan hiltzeko, boterea lortzearren.»
 
== Ikus, gainera ==
* [[Erlatibitatearen teoria]]
* [[E=mc²]]
 
== Kanpo estekak ==
{{Commonskat}}
{{wikiesanak}}
* {{en}} [http://www.alberteinstein.info/ Albert Einstein agiritegia]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011-12-26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{Fisikako Nobel Saridunak}}
ERA UN VIEJOLOCO QUE NO TENIA NI IDEA DE MATEMATICAS{{bizialdia|1879ko|1955eko|Einstein, Albert}}
 
[[Kategoria:Bavariarrak]]