Fernando Urain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Fernando Urain''' 1972ko apirilaren 4an Gipuzkoako [http://eu.wikipedia.org/wiki/Deba_%28udalerria%29 Deba] herrian jaiotako musikaria da. Gaur egun musika ikastaroak emateaz gai...
(Ez dago alderik)

09:25, 1 ekaina 2008ko berrikusketa

Fernando Urain 1972ko apirilaren 4an Gipuzkoako Deba herrian jaiotako musikaria da. Gaur egun musika ikastaroak emateaz gain, Debako Musika Bandako zuzendaria da eta herri bereko Aitzuri Abesbatzan karga bera dauka.


Musikaren gaineko ikasketak

Tronpetako goi mailako ikasketak. Musikari buruzko ikastaro ugari: Toledon, Elxen, Bilbon edo Txekian, besteak beste.


Debako Musika Banda

Urteak daramatza musika taldean, 11 urte zituelarik bertan sartuaz tronpeta jole moduan. Urteek aurrera egin ahala, 1991n hasi zen Debako Musika Banda zuzentzen Euskadi mailako hiru musika banda txapelketa irabaziz (Zalla: 1994, 1996 eta 1997).


Aitzuri Abesbatza

Azken boladan Debako Aitzuri Abesbatza zuzentzen ari da ere. Zumaiako Banda zuzentzen ari zenean deitu zioten abesbatza zuzentzeko (gaur egun, Zumaiako Banda Marixi Sesmak zuzentzen du). Hori 2000n izan zen, eta orduz geroztik jarraitu du lan honekin.