«Bihotz»: berrikuspenen arteko aldeak

2.551 bytes added ,  Duela 2 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
==== Odol-analisiak ====
Odol-analisiek eginkizun garrantzitsua dute gaixotasun kardiobaskular askoren diagnostikoan eta tratamenduan.
 
[[Troponina]] [[biomarkatzaile]] sentikorra da odol hornidura eskasa duen bihotz batentzat. Lesioa izan eta 4-6 ordura askatzen da, eta, oro har, 12-24 ordu artean iristen da bere puntu gorena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Oh's intensive care manual|url=https://www.worldcat.org/oclc/868019515|edizioa=Seventh edition|isbn=978-1-4557-5013-9|pmc=868019515|sartze-data=2019-12-19}}</ref>. Askotan, bi troponina-proba egiten dira: bata hasierako aurkezpen-unean eta bestea 3-6 orduren barruan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Acute Coronary Syndrome Workup: Approach Considerations, Electrocardiography, Measurement of CK-MB Levels|url=https://emedicine.medscape.com/article/1910735-workup|aldizkaria=emedicine.medscape.com|sartze-data=2019-12-19}}</ref>. Diagnostikoa maila altua edo igoera esanguratsua da. [[Garuneko peptido natriuretiko]]aren (BNP, ingelesezko siglengatik) proba bat erabil daiteke bihotz-gutxiegitasunaren presentzia ebaluatzeko, igo egiten delako ezkerreko bentrikuluan eskari handiagoa dagoenean. Proba horiek biomarkatzailetzat jotzen dira, bihotzeko gaixotasunarentzat oso espezifikoak direlako. [[Zinasa]] [[kreatina]]ren [[CPK-MB proba|MB formaren probak]] bihotzari odola emateari buruzko informazioa ematen du, baina gutxiagotan erabiltzen da, hain espezifikoa eta sentikorra ez delako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Harrison's principles of internal medicine.|argitaletxea=McGraw-Hill|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/288932926|edizioa=18th ed.|isbn=978-0-07-174889-6|pmc=288932926|sartze-data=2019-12-19}}</ref>.
 
Sarritan beste odol analisi batzuk egiten dira, pertsona baten osasun orokorra eta bihotzeko gaixotasunean lagun dezaketen arrisku faktoreak ulertzen laguntzeko. Hauek, [[anemia]] ikertzeko odol zenbaketa oso bat izaten dute, baita [[elektrolito]]en edozein aldaketa aditzera eman dezakeen oinarrizko analisi metaboliko bat ere. Askotan [[koagulazio]]-azterketa bat behar izaten da, antikoagulazio-maila egokia ematen dela ziurtatzeko. [[Lipido]]ak baraurik eta [[glukosa]] odolean baraurik (edo [[HbA1c]] maila bat), sarritan, pertsona baten [[kolesterol]]a eta [[diabetes ]]egoera ebaluatzeko ordenatzen dira, hurrenez hurren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Davidson's principles and practice of medicine.|argitaletxea=Churchill Livingstone/Elsevier|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/455157186|edizioa=21st ed.|isbn=978-0-7020-3085-7|pmc=455157186|sartze-data=2019-12-19}}</ref>.
 
==== Elektrokardiografia ====