Larruazal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{beste erabilpenak|gizakien eta beste zenbait animalien azalari|gizakiaren azala|Giza azal}}
 
[[File:Larruazalaren atalak.jpg|thumb|Larruazalaren diagrama.]]
'''Azala''' edo '''larruazala''' gizakien eta beste [[ornodun]]<nowiki/>en gorputza estaltzen duen kanpoko geruza da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Schiffman, Harvey Richard, 1934-|izenburua=La percepción sensorial|argitaletxea=Limusa|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/49768137|edizioa=2. ed|isbn=968-18-5307-5|pmc=49768137|sartze-data=2019-12-12}}</ref> Organismoaren organorik handiena da, batez beste 4.1 kg pisatzera hel baitaiteke. Hiru funtzio nagusi betetzen ditu: babesa, erregulazioa eta sentsazioen harrera.
5 ⟶ 7 lerroa:
Bestelako animalien kanpoko geruzek, [[artropodo]]<nowiki/>en exoeskeletoa kasu, garapenaren jatorria, osaera kimikoa eta egitura desberdina dute. Ugaztunetan, larruazala tegumentu-sistemaren organo bat da, [[ektodermo]]<nowiki/>ko ehunaren hainbat geruzaz osatuta dagoena. Organismoaren tegumentua osatzeaz gain, muskuluak, hezurrak, [[Lotailu (anatomia)|lotailu]]<nowiki/>ak eta barne-organoak babesten ditu. Ugaztun guztiek dute ilea larruazalean, baleek, izurdeek eta [[Phocoenidae|fozenido]]<nowiki/>ek izan ezik. Larruazala ingurumenarekiko ukipenean dagoen organoa izanik, kanpo-faktoreen aurreko defentsarako lehen hesia da. Adibidez, patogenoen aurkako babesean, larruazalaren eginkizuna ezinbestekoa da, baita uraren galera ekiditeko ere. Bestelako funtzio batzuk dira isolamendua, tenperaturaren erregulazioa eta D bitaminaren ekoizpena. Larruazalaren lodiera organismoan duen kokapenaren araberakoa da. Gizakietan esate baterako, begien azpikoa eta betazaletakoa gorputz osoko larruazalik finena da, 0.5 mm-ko lodiera duelarik, eta horregatik, adinaren seinaleak agerian uzten dituzten lehen gorputz-atalak dira begiak inguratzen dituzten azal horiek. Organismo osoko larruazal lodiak aldiz, eskuen barnealdekoa eta oinazpikoa dira, 4 mm-ko lodiera izanik. Gainera, larruazal-egitura sekundario izeneko zenbait egitura larruazaletik eratorritakoak dira: [[Ile|ileak]], [[azazkal]]<nowiki/>ak, gantz- eta izerdi-[[guruin]]<nowiki/>ak.​ Larruazaleko gaixotasunak aztertzeaz eta tratatzeaz arduratzen den medikuntzaren alorra [[dermatologia]] da.
 
==<big>Larruazala gizakietan eta bestelako ugaztunetan</big>==
Oro har, ugaztunen larruazala bi geruzaz osatuta dago: epidermia eta dermia, zeinak hurrenez hurren ektodermotik eta mesodermotik eratorriak diren. Epidermiak gorputzaren azala estaltzen du; eta beraz, kanpo-ingurunearekiko kontaktuan dago. Dermia aldiz, epidermiaren azpian kokaturiko geruza da. Dermiaren azpian hipodermia izeneko geruza dago. Aipaturiko geruzetako bakoitzak funtzio eta osaera ezberdinak ditu.
 
69 ⟶ 71 lerroa:
* Lesio traumatikoak, [[erredura]]<nowiki/>k esaterako.
 
===<big>Garapena</big>===
Enbriogenesian zehar epidermia bi geruzatan banatzen da: peridermia eta xafla basala. Xafla basala gainerako geruzen aurrekari moduan mantentzen da bizitza osoan zehar, eta zelula berriak sortzen ditu. Egoera hori dermiak ekoizten dituen seinale autokrino (eraldaketarako β hazkunde-faktorea) bati eta seinale parakrino (keratinozitoen hazkuntza faktorea) bati esker mantentzen da. Saguetan adibidez, hazkunde-faktoreen gehiegizko adierazpenak azalaren ezohiko lodiera eragiten du.
 
111 ⟶ 113 lerroa:
Hegazti eta narrastien epidermia ugaztunenaren antzekoa da: kanpo-azalean zelula hil keratinodunen geruza dute uraren galera sahiesteko. Antzeko egiturak aurkitu dira lehortarragoak diren anfibioetan: igeletan besteak beste. Hala eta guztiz ere, ez dago epidermiaren geruza ezberdinen diferentziaziorik animalia horietan guztietan: zelula moten aldaketa graduala da. Bestalde, ilea ugaztunen ezaugarri bereizgarria da eta, hegaztietan, aldiz, lumak dira elementu bereizgarria. Hegaztiek eta narrastiek azaleko guruin gutxi edukitzen dituzte. Hala ere, funtzio espezifikoetarako egitura batzuk dituzte: zelula feromona-sekretatzaileak narrasti batzuetan, edo guruin uropigeoak hegazti guztietan.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
<references />
 
== Bibliografia ==
 
* A.L. Kierszenbaum. ''Histology and Cell Biology''. St.Louis: Mosby, Elsevier, 2nd Edition, 2006.
121 ⟶ 123 lerroa:
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
 
[[Kategoria:Organoak]]