Joan Kalbino: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 88.12.9.98 wikilariaren aldaketak ezabatuz, XXBlackburnXx wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Joan
== Bizitza ==
▲Joan Kalbin (frantsesez: Jean Calvin; Noyon, Pikardia, 1509ko uztailaren 10a – Geneva, 1564ko maiatzaren 27a) frantziar teologo protestante eta idazlea izan zen. Erreforma Protestantearen garaian paper garrantzitsua jokatu zuen, kalbinismo izeneko teologia erreformatzailea garatu zuelako. Genevan finkaturik, Aita Santuen nagusitasuna errefuxatu zuen, eta bere teologian oinarritutako gobernu-sistema berria eratu zuen.Índice
[[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoarekin]] lotura zuen familia batean jaio zen; haren aita [[elizbarruti]]ko [[apezpiku]]aren idazkaria zen. Oso hezkuntza gogorra izan zuen, eta izaera goibel uzkurra zuen. [[1524]]-[[1527]] bitartean, [[Paris]]ko Montaigu ikastetxean egin zituen ikasketak, eta han ezagutu zuen [[humanismo]]a; nominalismoa ere aztertu zuen, eta [[Eskolastika|kultura eskolastiko]] handia beretu zuen. [[Orléans]]en egin zuen Zuzenbideko doktoretza, eta [[Bourges]]en teologia ikasi zuen Melchior Wolmar [[Luteranismo|luterotarraren]] gidaritzapean; hark eman zion [[Erreforma protestantea|Erreformaren]] berri.
Parisera itzuli zen eta Erreformaren inguruko taldeetan mugitzen hasi zen. [[1533]]an, esetsaldien beldurrez, Paris utzi eta [[Basilea]]ra joan zen; han [[Zwingli]]ren dotrina ezagutu zuen. Basilean argitaratu zuen [[1536]]ean bere dotrinaren berri ematen duen oinarrizko obra: ''Institutio religionis christianæ''. [[Italia]]n egonaldi labur bat egin ondoren, [[Geneva]]ko eliza eraberrituaren zuzendari izatera deitu zuten. Hiri horretan azken ondorioetaraino aplikatu zuen Zwingliren dotrina: antolamendu politikoa eta erlijozkoa bultzatu zuen, eta bizitza publikoak oso-osorik [[Ebanjelio]]aren legeen mende egon behar zuen. Hala, epaile publikoek ezarri behar zituzten zigorrak predikariek ezartzen zituzten.
[[Teokrazia]] horren gogorkeriak [[1538]]an burgesiaren matxinada ekarri zuen, eta Kalbino [[Estrasburgo]]ra aldatu zen; han [[Lieja]]ko [[Anabaptismo|anabaptista]] baten alargunarekin (Idelette de Bure) ezkondu zen. [[1541]]ean berriz deitu zioten Genebako batzordetik, eta hil arte tirano baten gisa gobernatu zuen hiria, hilarazi edo erbesteratu egiten baitzuen bere dotrina politikoen edo erlijiozkoen kontra agertzen zena. Beste askoren artean, [[Miguel Servet]] mediku nafarra hil zuten Kalbinoren aginduz.
==== Joan Kalbinoren adierazpena Miguel Serveten aurka ====
{{esaera2|[[Heresia|Heretikoak]] barkatzea nahi dutenek asko balioesten dute [[erruki]]a, baina hori krudelkeria da; izan ere, [[otso]]ak salbatzeagatik, [[arkume|bildotsa]] gaixoak babesgabe uzten dituzte. Mesedez eskatzen dizuet erantzuteko: Arrazoizkoa al da, batetik, heretikoek arimak larri iraintzeak [[doktrina (argipena)|doktrina]] faltsuz pozoituz, eta bestetik, [[Jainko]]ak ordenaturiko ezpatari heretikoen gorputzak ukitzea galaraztea? Arrazoizkoa al da, [[Kristo|Jesu Kristoren]] gorputz osoa urratzea, gorputz-adar ustel baten kiratsak gorputz horretan jarrai dezan?|Geneva, 1554}}
{{ lur | data=2014/11/28}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}
{{bizialdia|1509ko|1564ko|Kalbino, Joan}}
[[Kategoria:Kalbinismoa]]
|