«Enpresa»: berrikuspenen arteko aldeak

124 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
 
=== Ingurune soziopolitikoa ===
[[Fitxategi:EffectOfTariff.svg|alt=Produktuen eskaria eta eskaintza|thumb|Produktuen eskariaren eta eskaintzaren eraginak ]]
 
Oinarrian, enpresari [[sistema ekonomiko]] eta soziopolitikoak eragiten dio. Kapitalismoa edo merkatu-ekonomia, alde batetik, enpresa eta bertako ekoizpen-baliabideen jabego pribatuan eta enpresak sortu eta jarduteko askatasun-printzipioetan oinarritzen da. Horrela, gizabanakoaren ekimen askeak gizartearen aberastasuna eta ongizatea ekarriko dituztela esaten da, enpresa guztietan era optimoan zenbat ekoiztu eta zer [[prezio]]tan saldu behar den finkatuko duen [[merkatu]] orekatzaileari esker. Kapitalismoaren baitan, ordea, aldaera zenbait ere badago. Alde batetik badira [[estatu]]aren esku sartzea aldezten dutenak, enpresen jarduera askeak erregulatu eta kontrolatu nahian eta enpresa pribatuek ekoizten ez dituzten ondasunak eta zerbitzuak modu eraginkorrago batez eskaintzeko, gizartearen ongizatearen mesedetan. [[Liberalismo ekonomiko]]aren muturreko ikuspuntu baten arabera, berriz, estatuak ez du enpresen jardueren arlo ekonomikoan <ref>Orokorrean onartzen da, noski, estatuak enpresek eskaintzen dituzten produktuen eta euren jardueren segurtasuna erregulatu eta kontrolatu behar dela.</ref> inongo parte hartzerik izan behar.
 
Anonymous user