Gobernuz kanpoko erakunde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
azpiatalburu hau gehitu: GKE motak
10. lerroa:
 
Lehenengo Gobernuz Kanpoko Erakundeak XIX. mendekoak dira: 1840an, adibidez, Esklabotasunaren Aurkako Munduko Hitzarmena bildu zen, eta esklabotasuna ezabatzeko mobilizazioak eragin zituen nazioartean. Gaur egun izugarri hedatzen ari den fenomenoa bihurtu da GKEen fenomenoa: 1909an 200 inguru zeuden erregistraturik, eta 1992an 5.000 baino gehiago. Helburu eta kausa humanitario ugari izaten dituzte, baina oro har iparraldeko herrialde garatuen eta hegoaldean garapen bidean daudenean arteko aldea txikitzen laguntzekoa izaten da, batez ere baliabideen banaketari, komunikazioari eta hezkuntzari dagozkien gaietan. Adibide ezagunetako batzuk [[Amnistia Internazionala|Amnesty International]], [[Gurutze Gorria]] edo [[Mugarik Gabeko Medikuak|Mugarik Gabeko Medikuena]] dira. Teorian estatuekiko independenteak diren arren, finantza arazoak direla-eta kezkagarria ari da bihurtzen gobernuekiko hartzen ari diren mendekotasuna, gobernu askok beren helburu politikoen zerbitzurako erabili nahi izaten baitituzte. Horregatik, erakunde hauen helburua da finantzaketa beren bazkideen edo herrialde garatuetako hiritarren diru laguntzen bidez lortzea.
 
<br />
 
=== GKE motak ===
GKE mota desberdinak daude, hainbat jarduera desberdinetara eskaini ahal baitira. Burutzen dituzten jarduerak kontuan hartuta, bereizketa hau egin dezakegu:
 
* 
'''Garapenerako GKE (ONGD)''': Nazioarteko garapenerako lankidetzaren printzipioekin eta helburuekin lotutako jarduerak egitea da bere helburua. GKE mota honen adibidea Oxfam intermon da, munduko hainbat herrialdetan garapen programak egiten dituena.
 
* 
'''Gizarte Ekintza GKE:''' bere ekimenak gizarte zerbitzuekin lotutako alderdiei zuzenduta daude: ONCE, bere helburua ezgaitasunak dituzten pertsonen Gizarteratzea da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Medikuen|abizena=Ahotsa|izenburua=Gobernuz kanpoko erakundeen beharra|hizkuntza=es|url=http://medikuenahotsa.com/articulo/89/gobernuz-kanpoko-erakundeen-beharra|aldizkaria=medikuenahotsa.com|sartze-data=2019-11-28}}</ref>
 
* 
'''Giza Eskubideen GKE (eta Bakea)''': Ekintzak Giza Eskubideen defentsan edo egindako urraketen berri ematera bideratuta daude. Amnesty International edo Save the Children dira GKE mota honen adibide nagusiak.
 
* 
'''Ingurumenaren GKE''': ingurumenaren eta garapen iraunkorraren aldeko sentsibilizazio jarduerak garatzen dituzte. [https://es.greenpeace.org/es/ Greenpeace] adibide ona da.
 
== GKE ospetsu batzuk ==