Pertseo Mazedoniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Perseus_of_Macedon.jpg|thumb|350px|Perseo erregearen irudia antzinako txanpon batean]]
'''Pertseo''' (K.a. 212 - K.a 165), [[mazedonia (antzinako erresuma)|antzinako Mazedoniako]] azken erregea izan zen, eta baita Antigonatarren dinastiako azkena ere. K.a. 179 urtean hasi zuen erregealdia, bere aita [[Filipo V.a Mazedoniakoa|Filipo V.]]a hil zenean.
 
Pertseo hasieratik saiatu zen [[Erroma]]k Mazedoniaren gain zuen botere eta jabetza desagerrarazten, eta erreinua berriz independentea eta burujabea izan zedin saiatu zen. Horretarako [[Pergamo]]ko [[Eumenes II.a]]arenren kontrako konplot bat antolatu zuen, hau erromatarren aliatu lehiala izaki. Bere asmoak agerian geratu ziren, ordea, eta Erromak gerra deklaratu zion Pertseori. Legio erromatarrek mazedoniar falangeak garaitu zituzten [[Pidna]]ko gudan (K.a 167 urtean), eta honek mazedoniaren okupazio eta zatiketa ekarri zuen. Erreinua lau lurraldetan banatua izan zen, hauetariko bakoitza Erromari menpeko zelarik, eta beraien arteko harremanak debekatuak izan zitzaizkielarik.
 
Bere porrotaren ondoren, Pertseo [[Kabiros]]go santutegira erretiratu zen, Samotrazian, eta azkenik erromaren aurrean errenditu zen. K.a. 178 urtean Laodizearekin, Siriako [[Seleuko IV.a Filopator|Seleuko IV.a]]ren alabarekin, ezkondu zen.
 
Pertseoren seme Filiporen lekua hartuz, [[Andrisko]] (Pseudo-Filipo ere deitua) erromaren aurka altxatu zen. K.a. 148 urtean [[Kinto Zezilio Metelo]] militar erromatarrak garaitu zuen.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{bizialdia|K.a. III. mendeko|K.a. II. mendeko|}}
[[Kategoria:Greziako historia]]