Errezel orokor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Autoritate kontrola jartzea
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Amanita_muscaria1.jpg|thumb|200px|''[[Kuleto faltsu|Amanita muscaria]]'' jaio berria, errezel orokorrarekin inguratua.]]
'''Errezel orokorra''', [[mikologia]]n, orriak dauzkaten zenbait [[perretxiko]] guztiz edo partzialki inguratzen dituen egitura bat da. Gazteak direnean perretxiko batzuk osorik errezel orokorraren barruan sarturik daude. Esaterako, ''[[Agaricus bisporus]]'' gazteak astaputz baten itxura izan dezake gaztetan, arrautza-formako egitura honen babesean. Perretxikoa hazten den neurrian errezela urratu egiten da, ondoren zatietan txikitzen da eta azkenik desagertzera irits daiteke. Gehienetan ordea, hondarrak uzten ditu, bai oinean, [[bolba]] eran, bai [[pileo|txapelaren]] gainean adabaki-formak eratuz. Ezaugarri makroskopiko honek berebiziko garrantzia dauka perretxikoak identifikatzerakoan, oso erraz ikusten baita eta esangura [[taxonomia|taxonomikoa]] baitauka. Gehienetan errezel orokorraren hondarrak dituen perretxiko bat aurkitzen bada, [[Amanitaceae]] taldeko ale bat izango da.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Onddoen morfologia eta anatomia]]