Unitate astronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
t Autoritate kontrola jartzea
16. lerroa:
== Lurraren egiazko orbitaren eta unitate astronomikoaren arteko ezberdintasuna ==
[[Isaac Newton|Newtonek]] [[Keplerren legeak|Keplerren hirugarren legea]] birformulatu zuen. m [[Masa|masako]] [[planeta]] batek, M masa duen [[Eguzkia|Eguzkiaren]] inguruan orbitatzean, a [[Ardatzerdi handi|ardatzerdi handiko]] [[elipse]] bat osatuz eta T [[Orbita-periodo|orbita-periodoarekin]], ondorengo ekuazioa betetzen du:<blockquote><math>k^2 (m + M) T^2 = 4 {\pi}^2 a^3 \,\!</math></blockquote>[[Carl Friedrich Gauss]] (1777-1855) [[alemaniar]] [[Matematikari|matematikariak]] eguzki-sistemaren [[Dinamika|dinamikaren]] kalkuluak egitean, masa-unitate gisa [[Eguzki masa]] baliatu zuen, [[denbora]]-unitate gisa [[egun]] erdia eta [[distantzia]]-unitate gisa [[Lurra|Lurraren]] orbitaren ardatzerdi handia. Unitate hauek erabiliz, aurreko ekuazioa honela idazten da:<blockquote><math> k^2 (1 + M) T^2 = 4 {\pi}^2 a^3</math></blockquote>Non ''k'' hizkiak Gaussen grabitazio-konstante izena jasotzen duen. Gaussek bere garaian zituzten hurbilketak eta gutxi gorabeherako balioak erabili zituen:<blockquote><math>T = 365,2563835 \mbox{ egun}</math></blockquote><blockquote><math>M = 365 710 \mbox{ lurtar masa}</math></blockquote>Definizio honek arazo bat zuen eta Gauss horretaz jabetu zen: orbita-urtea edo periodoa eta Eguzkiaren masa zehazten joan ahala, ''k''-ren balioa aldatuz joango zen. 1938an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (NAE) Gaussen grabitazio-konstantearen balioa (eta hortaz, unitate astronomikoa) astronomiako definiziotzat hartu zuen. Haatik, gaur egungo neurketen zehaztasunaren ondorioz, jakin badakigu urte bat Gaussen garaian uste zena baino 56 segundo motzagoa dela, eta Lurraren egiazko orbitaren ardatzerdi handia unitate astronomikoa baino 17 kilometro txikiagoa dela.
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
2012ko abuztuan [[Pekin|Pekinen]] Nazioarteko Astronomia Elkarteak egin zuen biltzar orokorrean, Gaussen definizioa bertan behera uztea ebatzi zen eta horren ordez, unitate astronomikoari egun duen 149 597 870 700 metroko balioa ematea. {{Luzera unitate aurkibidea}}