Lankide:Aitziber Ardanza/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
 
=== Telebista estazio ===
Telebista estazio bat, eremu konkretuzehatz batean [[telebista]] hartzaile bati [[Audio|audioa]] eta [[Bideo|bideoa]] transmititzen dion lurreko estazio mota bat da. Tradizionalki, telebista estazioek airetik irrati seinale bereziki kodetuak bidaliz egiten zituzten beraien transmisioak. Hauei lurreko telebista deitzen zitzaien. Telebista estazio indibidualak normalean gobernuko agentzia batek emandako [[Lizentzia (argipena)|lizentziak]] dira. Lizentzia hauen bitartez, [[Maiztasun-banda|irrati espektroaren]] atal bat ([[Kanal (komunikazioa)|kanal]] bat) erabiltzeko baimenduta egongo dira eta bertatik beraien seinaleak bidaliko dituzte. Estazio batzuek [[LPTV]] irrati-difusio itzultzaileak erabiltzen dituzte urrunago dauden eremuetan [[Hedagailu|birtransmititzeko]].
 
Gaur egun, telebista estazio asko lurreko transimisio [[Seinale analogiko|analogikotik]] ([[NTSC]], [[PAL]] edo [[SECAM]]) [[Lurreko Telebista Digital|lurreko transmisio digitalera]] ([[ATSC broadcas|ATSC broadcast]], [[DVB]] edo [[ISDB]]) aldatzeko prozesuan daude.
24. lerroa:
Eskualde batzuetan lurreko telebista seinaleak jasotzeko zailtasunak direla eta, (bereziki inguru [[Mendi|menditsuetan]]) ''direct-to-home'' satelite eta kable telebista bezalako banaketa alternatiboak sartu dira. Kable edo satelite gainean lan egiteko bereziki sortutako telebista kanalek telebista estazio eta telebista sarearen arteko linea lausotzen dute. Gertakari honek kable bidezko lehenengo kanalek haien buruak [[superestazio]] bezala definitzea ekarri zuen.
 
Satelite eta kableek aldaketak sortu dituzte. Eskualde bateko programazio telebista estazio lokalak kable bidez garraiatzeko errekerituakeskatuak izan daitezke, baina [[TLC]] bezalako eduki hornitzaileak aldiz ez. Azken hauek ez daude estazio bat izango balira bezala transmisio ekipamendua martxan edukitzeko lizentziatuta eta, aldi berean, ez dituzte lizentziadun transmisoreak erregularki edukiz hornitzen. Era berean, TNT bezalako banatzaile bat bere programazio propioa sortzen has daiteke edota ordainpeko telebistan soilik ikus daitezkeen ikuskizunak lurreko estazioetara sindikatuak izan daitezke. Nazio mailako kanal bat sortzeko kostua gutxitu egin da eta ondorioz, kanal hauen kopurua nabarmen hazi da, gehienak talde txiki batekoak izanik.
 
Nazio mailako kable edo satelite kanalei erreferentzia egiteko aurretik aipatutako definizioetatik "sare" edo "estazio" terminoen erabilera teknikoki okerra da. Hala ere, hau enpresa batetik bestera aldatzen den bereizketa arbitrario eta garrantzirik gabekoa da. Hain zuzen, "[[kable sare]]" terminoa Estatu Batuetan kanal horiei erreferentzia egiteko ohiko termino gisa ezarri da. Estatu Batuetan ordainpeko telebista kanalen arteko banaketa geografiko bat ere badago. Izan bedi programazioan (esaterako, [[Fox Sport]] taldearen eskualdeko kirol kanalak) edo kable bidezko konpainia lokalak eskualdearen arabera sartutako publizitatean.