Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
233. lerroa:
Aldiz, Ameriketarako kontratazio etxea Sevilla eta Cadizera aldatzeak eta erregeen gerrarako deiek (bertan behera uzten zituzten arrantza kanpainak, eta itsasontziak konfiskatzen), handiena [[Itsas Armada Garaiezina]] (1588), kinka batean jarri zuten euskal itsas jarduera Bidasoaz mendebaldera; koroak, gainera, zerga berriak ezarri zituen.<ref>{{Cite book|izena=José Antonio|abizena=Azpiazu|urtea=2015|izenburua=Y los vascos se echaron al mar|argitaletxea=Ttarttalo|orrialdea=|orrialdeak=110-136|ISBN=978-84-9843-649-5|hizkuntza=es}}</ref>
 
Lehia handia zen euskal portuen artean, [[Baiona]], [[Donostiako historia|Donostia]] eta [[Bilboko historia|Bilbo]] bereziki, Gaztela eta Nafarroako (eta gutxiago Aragoiko) [[artile]] eta beste ondasun batzuen trafikoa itsasoratzeko. Donostiako Udalak bere diru kutxa hutsak betetzeko, zerga berriak ezarri zizkien porturatutako salgaiei, [[Aturri|Aturri ibaia]] berriz hasi zen Baionan itsasoratzen eta, ondorioz, Nafarroako merkataritzaren trafiko nagusia Baionara bideratu zen. <ref>{{Erreferentzia
| abizena1 = Artola (ed.)
| izena1 = Miguel
| izenburua = Donostiaren historia
| url = http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskara-donostian/sekzioak/donostiaren-historia-miguel-artola
| isbn = 84-89569-56-8
| argitaletxea = Donostiako Udala
| lekua = Donostia
| liburukia =
| edizioa =
| urtea = 2001
| orrialdeak = 52-54
}}</ref>
 
Bitartean, [[Joana III.a Nafarroakoa|Joana Albretekoa]] erreginaren Nafarroak kultura eta politika dinamismo handiko estatu bihurtu zen, bi erresuma handiren artean kolokan; izan ere, [[Frantziako Erresuma|Frantzia]] eta [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroek]] beren zentralizazio ahaleginak areagotu zituzten, [[Foru|foruen]] kontra talka eginez. [[1620]] Nafarroako Erresuma-Biarnoren azkena izan zen, [[Luis XII.a Frantziakoa|Luis XII.a errege frantsesak]], armada baten buruan, [[Paue|Pauen]] [[Paueko ediktua|Nafarroa Frantziako lurraldeei lotzeko agindu]] zuenean.
 
[[Euskal Herriko baleazaleak|Bale ehizaren epelean]], Lapurdik oparoaldia bizi zuen, idazlanen argitalpenean islatu zena. [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.ak (Nafarroako III.ak)]] [[Pierre de Lancre]] epailea bidali zuen [[Sorgin-ehiza|"sorgin ehizara"]] bertara 1609an; jazarpenaren izua [[Zugarramurdiko sorginkeria prozesua|Zugarramurdira zabaldu zen]] ia berehala, ordurakoan [[Inkisizioa|Inkisizioaren]] eskutik. 1631tik 1634ra, berriz, [[Gatzaren matxinada|Gatzaren Matxinada]] piztu zen [[Bizkaiko historia|Bizkaian]], [[Espekulazio (ekonomia)|espekulazioaren]] kontra.
 
==== Absolutismoaren goraldia ====