Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
170. lerroa:
Udalbatza 27 ordezkarik osatzen dute eta egungo talde politiko nagusia Koalizio Nazionala da. Hain zuzen, Inari izan zen 2017ko udal hauteskundeetan alderdiak irabazi zuen Lappiko udalerri bakarra; guztira, hamar eserleku lortu zituen, aurrekoan baino bat gutxiago, eta inariar botoen %36,1. Dena den, emaitza ez zen nahikoa izan gehiengo osoa eskuratzeko. Bigarren alderdia Zentroko Alderdia izan zen, aurreko udalbatzako zortzi batzarkideetatik bi galdu zituena; guztira, boto-emaileen %20,3ren babesa lortu zuen. Launa ordezkarirekin, Ezker Elkartasuna eta Alderdi Sozial-Demokrata izan ziren udalbatzan batzarkide gehien lortu zituzten hurrengo alderdiak; lehenengoak botoen %14,3 eskuratu zuen, eta sozial-demokratek, aldiz, %13,9. Azkenik, udalbatza ixteko, bi ordezkari irabazi zituen Liga Berdea alderdi ekologista, boto-emaileen %10,9ren babesa eskuratu zuena. Inariarren %56,8k hartu zuen parte udal hauteskundeetan.
{{Inariko herriak biztanleriaren arabera}}
Udal hauteskundeen ostean, eratu berria zen udalbatzak gehiengo osoz Toni K. Laine alkate berretsi zuen. Gobernu berriaren buru Koalizio NazionalekoNazionalaren kide den Aslak Pekkala jauna izendatu zuten, eta udalbatzaren presidente, aldiz, Jari Huotari alderdikidea. Hurrengo udal hauteskundeak 2021. urtean ospatuko dira<ref>[https://www.inari.fi/fi/paatoksenteko/valtuuston-jasenet.html "Valtuusto 2017–2021"]. ''Inarin kunta''. 2019.03.04</ref>.
 
== Biztanleria ==