Sodankylä: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa:
* '''[[Pyhä-Luostoko Parke Nazionala|Pyhä-Luosto Parke Nazionala]]''': [[Kemijärvi]], [[Pelkosenniemi]] eta Sodankylä artean dagoen parke nazionala da, guztira, 142 km²-ko azalera duena. Finlandian sortu zen lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1938. urtean, eta Pyhätunturi izenpean ireki zituen ateak. Dena den, 2005. urtean, babestutako lurraldea zabaltzea adostu zen eta parke nazionalak Luosto natura eremuarekin bat egin zuen; hortaz, era berean, herrialdeko parke nazional zaharrena eta berriena da. Sorrera egunetik Lappi iparraldeko naturaren babesgune garrantzitsua izan da, eta bereizgarrien artean, aipatzekoak dira 220 metroko sakonera duen [[Isokuru]] euri-bidea, baso zaharrak, eremu paduratsuak eta [[Sokosti]] eta [[Pyhätunturi|Pyhä]] muinoak, eskualdeko eski muino ospetsuak direnak. Iaz, 109.400 bisitari jaso zituen <ref>[http://www.luontoon.fi/Retkikohteet/kansallispuistot/pyhaluosto/Sivut/Default.aspx Luontoon.fi] Pyhä-Luoston kansallispuisto. 2013.10.14</ref>.
[[Fitxategi:Sokostin huippu.JPG|400px|eskuinera|thumb|Luirojärvi aintzira Sokosti muinoaren gailurretik.]]
* '''[[Urho Kekkonengo Parke Nazionala|Urho Kekkonen Parke Nazionala]]''' eta '''[[Sompio Natura Erreserba Hertsia]]''': Urho Kekkonen [[Inari]], [[Savukoski]] eta Sodankylä udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Lemmenjoki ondoren, herrialdeko babestutako eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, [[Ozeano Artikoa|Ozeano Artikora]] eta [[Botniako golkoa|Botniako Golkora]] doazen Lappiko ibai gehienak bertan sortzen dira bertan. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da.; Azkenarrantza urteotanzenbait ibaitan onartua dagoen arren, naturaehiza parkeaguztiz udalerrikodebekatua ekonomiarendago. pisuzkoGainera, osagarriaoinezkoentzako, bihurtueskiatzaileentzako daeta txirrindularientzako ibilbideak daude, iazberrehun baino gehiago<ref>[https://www.luontoon.fi/urhokekkosenkansallispuisto "Urho Kekkosen kansallispuisto"]. ''Luontoon''. 2019.01.18</ref>. 2017an, esaterakoguztira, 300334.400700 bisitari jasojoan baitzituen.zen Halaparke nazionalera eta, oinezkoentzakohorrela, eskiatzaileentzakoSodankylären eta txirrindularientzakobizilagunen ibilbideekonomiaren ugaripisuzko irekiosagarri dira,bihurtu berrehunda bainoazken gehiagourteotan<ref>[http://www.metsa.fi/kansallispuistoittain "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2017"]. ''Metsähallitus''. 2019.01.18</ref>. Bestetik, Urho Kekkonenen barruan, Sompio izeneko natura erreserba hertsia dago. 1956. urtean sortu zen 179 km²-ko eremua, eta asmoa bertako natura guztiz babestea izan zen. Hain zuzen, bisitariek bertara sartzea debekatua dute<ref>[http://www.metsa.fi/sivustot/metsa/fi/Eraasiatjaretkeily/Asiakastieto/Kayntimaarat/Kansallispuistoittain/Sivut/kayntimaaratkansallispuistoittain2010.aspx Metsa] Kansallispuistoittain. 2013.04.24</ref><ref name=Bibliografia5>[httphttps://www.luontoon.fi/Retkikohteet/kansallispuistot/urhokekkosenkansallispuisto/Sivut/Default.aspx Urho Kekkonen kansallispuisto] 2013.04.27</ref><ref>[http://www.outdoors.fi/destinations/otherprotectedareas/sompio/Pages/Default.aspx Outdoors] "Sompion luonnonpuisto"]. 2013''Metsähallitus''.11 2019.0112.13</ref>.
 
* '''[[Hammastunturiko Eremu Basatia|Bátneduottar]]''' edo '''[[Hammastunturiko Eremu Basatia|Hammastunturi Eremu Basatia]]''', eta '''[[Ilmakkiaapa]]''': babestutako naturaren sarea osatzen duten eremuak dira. Hammastunturi gunea, esaterako, Inari, [[Kittilä]] eta Sodankyläk sortu zuten 1991. urtean, besteak beste, bertako natura basatia, eta samien kultura eta bizilekua babesteko asmoz. Hertsiki natura erreserba ez den arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira bertan. Ilmakkiaapa, aldiz, hegoaldeko zohikaztegiak eta bertako fauna babesten dituen 12,4 km²-ko eremua da<ref name=Bibliografia3>[http://www.outdoors.fi/destinations/wildernessareas/hammastunturi/Pages/Default.aspx Outdoors] Hammastunturin erämaa-alue. 2013.11.01</ref><ref>[http://www.outdoors.fi/destinations/otherprotectedareas/ilmakkiaapa/Pages/Default.aspx Outdoors] Ilmakkiaapa. 2013.11.01</ref>.
 
Natura eremu hauetan ehizatzea erabat debekatua dago; beraz, babestutako animalia ugari dago. Ugaztunen artean, aipatzekoak dira [[altze]]ak, [[amerikar bisoi]]ak, [[azeri arrunt|azeri gorri]] eta [[azeri artiko|zuriak]], [[erbinude|erbinude arrunt]] eta [[erbinude zuri|zuriak]], [[hartz arre]]ak, [[igaraba arrunt|igarabak]], [[ipar-katamotz]]ak, [[jatun]]ak, [[leming arrunt|lemingak]], [[lepahori]]ak, [[lepazuri]]ak, [[otso|otso arruntak]], [[satitsu txiki]]ak, [[Canis lupus albus|tundrako otsoak]], [[ur-ipurtats]]ak, [[ur-satitsu|ur-satitsu hankazuriak]] eta [[elur-orein]] basati eta etxekotu ospetsuak ([[basoko elur-orein]]ak)<ref name=Bibliografia5/>.
 
Hegazti espezie desberdin asko daude baso ilun eta aintzira oparoetan. [[Elur-berdantza]]k, [[elur-hontz]]ak, [[eper zuri]]ak, [[eskandinaviar lagopodo|eskandinaviako lagopodoak]], [[ipar-kaskabeltz|kaskabeltz handiak]], [[laponiako kaskabeltz]]ak, [[okil hiruhatz|okil hiruatzak]], [[txirri lepokodun]]ak eta [[zapelatz galtzadun]]ak dira bertako negu latzetan bizirautea lortu duten hegazti bakarrak, alegia, urte osoan zehar ikus daitezkeenak udalerrian. Dena den, uda pasatzera iristen diren hegazti-espezieak dira nagusi; besteak beste, [[aliota txiki]]ak, [[antxeta txiki]]ak, [[arrano beltz]]ak, [[belatz handi]] eta [[belatz txiki|txikia]] motako harrapariak, [[basoilar]]rak, [[erroi|beleak]], [[kuliska pikart|bernagorriak]], [[birigarro hegal gorri|birigarro txikiak]], luma dotoreko [[borrokalari (hegaztia)|borrokalariak]], [[elur-berdantza]]k, [[hontz gabirai]]ak, [[ipar-belatz]]ak, [[pinu-gailupa|ipar-gailupak]], [[istingor arrunt]] eta [[istingor txiki|txikiak]], [[kuliska gorri]] eta [[kuliska pikart|pikartak]], [[kurlinta bekaindun]]ak, [[ipar-berdantza|laponiako berdantzak]], [[larre-buztanikara]]k, [[larreoilo]]ak, [[marikoi isatsluze|marikoi isats-luzeak]], [[kurrilo arrunt|kurriloak]], [[mendebal-txori mokomehe]]ak, [[negu-txonta|mendi-txontak]], [[mirotz zuri]]ak, [[mokoker|mokoker arrunt]] eta [[mokoker hegalzuri|hegalzuriak]], [[negu-txirta]]k, [[negu-txonta]]k, [[okil beltz]]ak, [[papourdin]]ak, [[Perisoreus infaustus|siberiar eskinosoak]], [[txiki-berdantza]]k, [[txio hori]]ak, [[txirri hankalabur]]rak, [[txirritxo handi]]ak, [[txoka txiki|txoka gorritzak]], [[urre-txirri arrunt]]ak, [[zingira-hontz]]ak eta [[zozo paparzuri]]ak. Azkenik, ur-hegazti espezie desberdin ugari aurkitu daiteke aintzira eta ibaietan, haien artean, [[izotz-ahate|ahate gorriztak]], [[ahatebeltz arrunt]] eta [[ahatebeltz hegazuri|hegalzuriak]], [[beltxarga oihulari]]ak, [[izotz-ahate]]ak, [[murgilari handi]]ak, [[zerra txiki]]ak, eta [[antzara hankagorrizta]]k, [[antzara hankahori|hankahoriak]], [[antzara muturzuri|muturzuriak]] eta [[antzara nano|nanoak]]<ref name=Bibliografia3/>.