Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
54. lerroa:
* '''[[Lemmenjokiko Parke Nazionala]]''': Kittilä eta Inariren artean dagoen Finlandiako parke nazional zabalena eta Europako zabalenetakoa da; guztira, 2.850 km²-ko azalera du. Parke nazionala udalerriaren eremu muinotsuenean dago, hego-mendebaldean, eta Norvegiako mugaraino iristen da. Muinoetako tundra eremuaz gain, zingirak eta errekastoen inguruko lautada zabaletan zehar zabaltzen den baso boreala dira Lemmenjokiren bereizgarriak; hala, habitat desberdin horietan hazitako animalia aniztasuna garrantzitsutzat jotzen da. Dena den, herrialdean ibilbide eta basabide ugaritasunagatik da ezaguna, urtero milaka bisitari erakartzen dituztenak; bertan, espreski eraikitako hamar etxola daude, parke nazionaleko itzulian atseden hartzeko ezinbestekoak direnak. Guztira, 2017an, 14.900 naturazale izan zen parke nazionalean<ref name=Bibliografia4>[https://www.luontoon.fi/lemmenjoki "Lemmenjoen kansallispuisto"]. ''Luontoon''. 2019.01.18</ref><ref name=Bibliografia5>[http://www.metsa.fi/kansallispuistoittain "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2017"]. ''Metsähallitus''. 2019.01.18</ref>.
[[Fitxategi:Peltojarvi.jpg|400px|eskuinera|thumb|Peltojärvi aintziraren udako bista Peltoaivi mendiaren gailurretik (Muotkatunturiko Eremu Basatia).]]
* '''[[Urho Kekkonen Parke Nazionala]]''': Savukoski, Sodankylä eta Inari udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Lemmenjoki ondoren, herrialdeko babestutako eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta [[Botniako golkoa|Botniako Golkora]] doazen Lappiko ibai gehienak sortzen dira bertan. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da; arrantza zenbait ibaitan onartua dagoen arren, ehiza guztiz debekatua dago. Gainera, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude, berrehun baino gehiago<ref name=Bibliografia6>[https://www.luontoon.fi/urhokekkosenkansallispuisto "Urho Kekkosen kansallispuisto"]. ''Luontoon''. 2019.01.18</ref>. Guztira, 2017an, 334.700 bisitari joan zen parke nazionalera eta, horrela, Inariren eta bizilagunen ekonomiaren pisuzko osagarri bihurtu da azken urteotan<ref name=Bibliografia5/>.
 
* '''[[Hammastunturiko Eremu Basatia|Hammastunturiko]]''', '''[[Kaldoaivi Eremu Basatia|Kaldoaiviko]]''', '''[[Muotkatunturi Eremu Basatia|Muotkatunturiko]]''', '''[[Paistunturi Eremu Basatia|Paistunturiko]]''', '''[[Tsarmitunturi Eremu Basatia|Tsarmitunturiko]]''' eta '''[[Vätsäri Eremu Basatia|Vätsäriko]] eremu basatiak''': Inariren bereizgarri nagusietako bat dira udalerrian dauden sei eremu basatiak. Gune hauek natura basatia, eta sami kultura eta bizilekua babesteko asmoz sortuak izan ziren 1991. urtean. Hertsiki natura erreserbak ez diren arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira. Dena den, natura altxor hauek ezagutarazteko helburuarekin basabide eta etxola ugari egin dira azken urteotan, abenturazale asko erakarri dituztenak<ref name=Bibliografia7>[https://www.luontoon.fi/eramaa-alueet "Lapin erämaa-alueet: Hammastunturin, Kaldoaivin, Muotkatunturin, Paistunturin, Tsarmitunturin ja Vätsärin erämaa-alueet"]. ''Luontoon''. 2019.01.15</ref>. Aipatzekoa da Vätsärik hiru herrialdeen artean dagoen eta natura ingurune basatia babesteko sortu zen [[Pasvik-Inari Hiru aldeko Parkea]] ere osatzen duela<ref>[http://pasvik-inari.net/neu/eng/main.html "Pasvik-Inari Park"]. ''Webgune ofiziala''. 2019.01.12</ref>.