Utsjoki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua; mendi gehienak Sodankylären ipar- eta hego-ekialdean daude. Dena den, Utsjokin badaude 600 metro goitiko hiru tontor: 619 metroko [[Kaimioaivi]], samientzat sakratua den 620 m-ko [[Ailigas]], eta Ipar Lappiko bigarren eta Finlandiako hamaikagarren goragune altuena den [[Guivi]] edo Kuivi, 640 metro neurtzen duena. Bestalde, 500 eta 600 metro arteko hainbat gailur daude udalerrian sakabanatuta; besteak beste, altuenetik baxuenera, Duottarmavnna, Njavgoaivvi, Ruohtir, Avzegasoaivi, Varddoaivi, Nuvvus-Ailigas, Geatgebassi, Orosoaivi eta Birkeoaivi<ref>[http://kansalaisen.karttapaikka.fi/kartanhaku/osoitehaku.html?lang= "Utsjoki"]. ''Kansalaisen karttapaikka''. 2019.01.15</ref>.
[[Fitxategi:Bo-Göran Lillandt 6949 m1000.jpg|275px|ezkerrera|thumb|Ipar argiak Njuorggán/Nuorgam herrian.]]
Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuz gero, Utsjoki ez da aintzira handiko udalerria. Zehazki, azalera osoaren %4,2 baino ez da ur-azalera; guztira, 226,02 km²<ref name=Bibliografia1></ref>. Hala ere, 1.820 aintzira daude bertan, gehienak ekialdean biltzen diren aintzira txikiak<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Utsjoki JärviWiki"Utsjoki"]. Suomen ympäristökeskus''JärviWiki''. 2018.12.11</ref>; besteak beste, aipatzekoak dira [[Veahčajávri]] edo Vetsijärvi, Norvegiarekin muga egiten duen [[Pulmankijärvi|Buolbmátjávri]] edo Pulmankijärvi, Geavojávri edo Kevojärvi, Inarirekin muga egiten duten [[Čárajávrrit]] eta Juttjávri/Jottijärvi, eta mendebaldeko Luopmošjávrrit edo Luomusjärvet multzoa, Stuorrajávri eta Nuorttahjávri aintzirek osatzen dutena. Ur eremu honen artean, bestalde, nabarmenak dira udalerria zeharkatzen duten ibaiak, batik bat, herrialdearen iparraldeko muga marrazten duten [[Tenojoki|Deatnu]] edo Teno (250 km-ko luzera du) eta [[Kárášjohka]], eta [[Inari (ibaia)|Anár]] edo Inari ibaia (152,9 km luzekoa). Beste ibai garrantzitsu batzuk Inaritik iristen den Gámasjohka edo Kaamasjoki, [[Kevoko arroila]] sortzen duen [[Geavojohka]] edo Kevojoki, Veahčajohka/Vetsijoki, eta udalerriak izenak zor dizkion Ohcejohka edo Utsjoki dira. Azkenik, aipatzekoa da 26 metroko altuera duen eta herrialde osoko erorketa malda altuenetakoa duen [[Fiellu]] ur-jauzia<ref>[https://www.luontoon.fi/utsjoki/palvelut/luontotupa "Utsjoen luontotupa"]. ''Luntoon''. 2019.01.15</ref><ref>[https://www.suomenvesiputoukset.fi/vesiputoukset/suomen-vesiputoukset-luettelossa/fiellun-putous/ "Fiellun putous"]. ''Suomen Vesiputoukset''. 2019.01.16</ref>.
 
Ur eremu honetan, [[amuarrain arrunt]]ak eta [[amuarrain artiko|laponiakoak]], [[Coregonus lavaretus|koregonoak]], [[arrain hiruarantza]]k, [[ezkailu]]ak, [[Lota lota|lotak]], [[lutxo arrunt|lutxoak]], [[perka arrunt|perkak]], [[Thymallus thymallus|timaloak]] eta fama handiko [[izokin]]ak bizi dira, urtero milaka arrantzale erakartzen dituztenak<ref name=Bibliografia6>[http://www.nationalparks.fi/en/utsjoki/nature "Utsjoki Area - Natural Features of Utsjoki"]. ''nationalparks.fi''. 2018.12.10</ref><ref>[https://www.eraluvat.fi/en/fishing/fishing-permits-and-fees/angling-permit/alueet/utsjoki.html "Utsjoki wilderness"]. ''Eraluvat''. 2018.12.10</ref>.