«Inari»: berrikuspenen arteko aldeak

7 bytes removed ,  Duela 3 hilabete
t
Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua; mendi gehienak hegoaldean daude, babestutako eremuetan. Udalerriko sabaia Morgam-Viibus mendiaren tontorra da, 599 metrora iristen dena. Inariko beste gailur garrantzitsu batzuk, 500-600 metro bitartean dauden Látnjoaivi, Koarvikodds, Soaebbegealdinoaivi, Peäldoaivi eta Hammastunturi, eta [[Saariselkä (eski estazioa)|Saariselkä]] eski estazioa osatzen duten Kaunispää eta Iisakkipää dira<ref>[https://retkikartta.fi/ "Inari"]. ''Kansalaisen karttapaikka''. 2019.12.13</ref>.
[[Fitxategi:Aurora borealis - Inarijärvi Finland 2013.03.10-11 031.jpg|300px|eskuinera|thumb|Ipar argiak Inari aintzira izoztuaren gainean.]]
Bestalde, Inarik eskualdeko aintzira gehienak dauden eremua hartzen du bere barruan (denera, 8.033 aintzira<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Inari JärviWiki"Inari"]. Suomen ympäristökeskus''JärviWiki''. 2019.08.12</ref>) eta, horrela, ur gezaz estalitako azalera ehuneko altuena duen Lappiko udalerria da, guztira, %13,1 (2.277,33 km²)<ref name=Bibliografia1/>. Besteak beste, nabarmentzekoak dira eskualdeko aintzira handienen artean dauden [[Iijärvi (Inari)|Iijärvi]], [[Muddusjärvi]], Nitsijärvi, Pautujärvi eta [[Rahajärvi]]. Dena den, ehuneko altuaren eragile nagusia Finlandia osoko hirugarren aintzira handiena den eta udalerriari izena ematen dion Inarijärvi edo Inari aintzira da, bere azalera 1.084 km²-koa baita; gainera, herri gehienen arteko lotura egiten duen pasabidea ere bada, udalerriaren bihotza<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Inari JärviWiki"Inarijärvi - 1.084 km²"]. Suomen ympäristökeskus''JärviWiki''. 2019.01.16</ref>. Guztira, hiru mila uharte baino gehiago ditu, zenbait gizakien aspaldiko bizitoki izandakoak, eta [[Sami etnia|Inariko samien]] kulturan eta sinesmenean ere garrantzi handiko lekua da eta<ref>[http://www.nationalparks.fi/en/ukonsaariisland "Ukonsaari Island"]. ''National Parks''. 2019.01.16</ref>. Oro har, Inarijärvira isurtzen dituzte urak udalerritik igarotzen diren ibai gehienek; hala nola, [[Ivalo (ibaia)|Ivalojokik]], [[Lemmenjoki]]k, Siuttajokik, [[Vasko (ibaia)|Vaskojokik]] eta luzeena den [[Paatsjoki]]k. Hala ere, ibai garrantzitsuena eta Finlandia eta Norvegiaren arteko muga marrazten duena, [[Inari (ibaia)|Inarijoki]] edo Inari ibaia da. Azkenik, aipatzekoa da 20 metroko [[Ravadasköngäs]] ere, Lappiko ur-jauzi garaienetakoa dena<ref>[https://www.suomenvesiputoukset.fi/vesiputoukset/suomen-vesiputoukset-luettelossa/ravadaskoengaes/ "Ravadasköngäs"]. ''Suomen Vesiputoukset''. 2019.01.16</ref>.
[[Fitxategi:Kaunispaan lasketteluhissi.JPG|275px|ezkerrera|thumb|Kaunispääko eski-pista elurtuak (Saariselkä).]]
Ur eremu honetan [[amuarrain arrunt]]ak, [[Salmo trutta lacustris|aintzira amuarrainak]], [[amuarrain artiko|laponiako amuarrainak]], [[Coregonus|koregonoak]], [[arrain hiruarantza]]k, [[ezkailu]]ak, [[izokin]]ak, [[Lota lota|lotak]], [[lutxo arrunt|lutxoak]] eta [[perka arrunt|perkak]] bizi dira, urtero milaka arrantzale erakartzen dituztenak.
10.219

edits