Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena, eta ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; eta izotzak ere Inari aintziraren gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Eremu menditsuetan, aldiz, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>.
{{Ivaloko klimograma}}
Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua; mendi gehienak hegoaldean daude, babestutako eremuetan. Udalerriko sabaia Morgam-Viibus mendiaren tontorra da, 599 metrora iristen dena. Inariko beste gailur garrantzitsu batzuk, 500-600 metro bitartean dauden Látnjoaivi, Koarvikodds, Soaebbegealdinoaivi, Peäldoaivi eta Hammastunturi, eta [[Saariselkä (eski estazioa)|Saariselkä]] eski estazioa osatzen duten Kaunispää eta Iisakkipää dira<ref>[https://retkikartta.fi/ "UtsjokiInari"]. ''Kansalaisen karttapaikka''. 2019.0112.1613</ref>.
[[Fitxategi:Aurora borealis - Inarijärvi Finland 2013.03.10-11 031.jpg|300px|eskuinera|thumb|Ipar argiak Inari aintzira izoztuaren gainean.]]
Bestalde, Inarik eskualdeko aintzira gehienak dauden eremua hartzen du bere barruan (denera, 8.033 aintzira<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Inari JärviWiki]. Suomen ympäristökeskus. 2019.08.12</ref>) eta, horrela, ur gezaz estalitako azalera ehuneko altuena duen Lappiko udalerria da, guztira, %13,1 (2.277,33 km²)<ref name=Bibliografia1/>. Besteak beste, nabarmentzekoak dira eskualdeko aintzira handienen artean dauden [[Iijärvi (Inari)|Iijärvi]], [[Muddusjärvi]], Nitsijärvi, Pautujärvi eta [[Rahajärvi]]. Dena den, ehuneko altuaren eragile nagusia Finlandia osoko hirugarren aintzira handiena den eta udalerriari izena ematen dion Inarijärvi edo Inari aintzira da, bere azalera 1.084 km²-koa baita; gainera, herri gehienen arteko lotura egiten duen pasabidea ere bada, udalerriaren bihotza<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Inari JärviWiki]. Suomen ympäristökeskus. 2019.01.16</ref>. Guztira, hiru mila uharte baino gehiago ditu, zenbait gizakien aspaldiko bizitoki izandakoak, eta [[Sami etnia|Inariko samien]] kulturan eta sinesmenean ere garrantzi handiko lekua da eta<ref>[http://www.nationalparks.fi/en/ukonsaariisland "Ukonsaari Island"]. ''National Parks''. 2019.01.16</ref>. Oro har, Inarijärvira isurtzen dituzte urak udalerritik igarotzen diren ibai gehienek; hala nola, [[Ivalo (ibaia)|Ivalojokik]], [[Lemmenjoki]]k, Siuttajokik, [[Vasko (ibaia)|Vaskojokik]] eta luzeena den [[Paatsjoki]]k. Hala ere, ibai garrantzitsuena eta Finlandia eta Norvegiaren arteko muga marrazten duena, [[Inari (ibaia)|Inarijoki]] edo Inari ibaia da. Azkenik, aipatzekoa da 20 metroko [[Ravadasköngäs]] ere, Lappiko ur-jauzi garaienetakoa dena<ref>[https://www.suomenvesiputoukset.fi/vesiputoukset/suomen-vesiputoukset-luettelossa/ravadaskoengaes/ "Ravadasköngäs"]. ''Suomen Vesiputoukset''. 2019.01.16</ref>.