«Utsjoki»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 3 hilabete
t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==))
Udalerria [[zirkulu polar artikoa]]ren gainean dago, 350-500 bat km iparrera<ref name=Bibliografia3></ref>; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bigarren astetik abuztu hasiera arte; [[Utsjoki (herria)|Ohcejohka]] edo Utsjoki herrian, esaterako, gertakariak 71 egun irauten du (maiatzaren 18an hasi eta uztailaren 28an amaitzen da)<ref>[https://yle.fi/uutiset/osasto/news/laplands_midnight_sun_sets/9746546 "Lapland's midnight sun sets"]. ''Yle''. 2018.12.04</ref>. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia azaroaren 27tik urtarrilaren 17ra izaten da; guztira, 51 egun<ref>[https://www.expedia.fi/vc/c/kaamoslaskuri/ "Polar Night Counter"]. ''Expedia''. 2018.12.04</ref>. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[https://www.visitfinland.com/article/on-the-hunt-for-the-northern-lights/ "On the hunt for northern lights"]. ''visitfinland.com''. 2018.12.04</ref>.
 
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Dena den, neguak ez dira Lappi erdialdean bezain izozgarriak, [[Ozeano Artikoa|Ozeano Artikotik]] iristen den haize epelak neguak leuntzen dituelako. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 bat egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; izotzak, bestetik, aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, maiatza. Eremu menditsuetan, bestalde, klima polarra da nagusitzen dena, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami (herria)|Samiek]] antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>. Azkenik, aipatzekoa da udalerrian klima aztertzen duen gune garrantzitsua dagoela, [[Turkuko Unibertsitatea]]k 1956. urtean ireki zuen Kevo Ikerketa Azpiartikoko Institutua<ref name=Bibliografia16>[http://www.utu.fi/fi/yksikot/biodiversiteettiyksikko/kevo/Sivut Lapin tutkimuslaitos Kevo]. Turun Yliopisto. 2018.12.04</ref>.
{{Utsjokiko klimograma}}
[[Fitxategi:Fiellus waterfall.jpg|175px|eskuinera|thumb|Fiellu ur-jauzia udan.]]
10.175

edits