Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa:
Udalerria [[zirkulu polar artikoa]]ren gainean dago, 270-500 bat km iparrera<ref>[https://www.inarisaariselka.fi/en/companies/star-arctic/ "Saariselkä (...) 270 km north of the Arctic Circle"]. ''Inari Saariselkä''. 2019.01.12</ref><ref>[http://www.naatamogateway.fi/en/home/ "Näätämö (69°39′54″N, 29°6′18″E) 500 kilometers north from the Arctic Circle"]. ''Näätämö Gateway''. 2019.01.13</ref>; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren hirugarren astetik abuztu hasiera arte; [[Ivalo]] herrian, esaterako, gertakariak 62 egun irauten du (maiatzaren 21ean hasi eta uztailaren 22an amaitzen da)<ref>[https://rez-photography.com/lapland-midnight-sun/ "Lapland Midnight Sun – An Arctic Summer"]. ''Rayann Elzein Photography''. 2019.01.02</ref>. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia abenduaren 3tik urtarrilaren 11ra izaten da; guztira, 39 egun<ref>[http://www.siida.fi/contents/for-children-and-students/theme-of-the-season/archive/polar-night "Polar night"]. ''Siida''. 2019.01.02</ref>. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[https://www.visitfinland.com/article/on-the-hunt-for-the-northern-lights/ "On the hunt for northern lights"]. ''Visit Finland''. 2018.12.04</ref>.
 
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena, eta ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera, 175 bat egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; eta izotzak ere Inari aintziraren gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Eremu menditsuetan, aldiz, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>.
{{Ivaloko klimograma}}
Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua; mendi gehienak hegoaldean daude, babestutako eremuetan. Udalerriko sabaia Morgam-Viibus mendiaren tontorra da, 599 metrora iristen dena. Inariko beste gailur garrantzitsu batzuk, 500-600 metro bitartean dauden Látnjoaivi, Koarvikodds, Soaebbegealdinoaivi, Peäldoaivi eta Hammastunturi, eta [[Saariselkä (eski estazioa)|Saariselkä]] eski estazioa osatzen duten Kaunispää eta Iisakkipää dira<ref>[https://retkikartta.fi/ "Utsjoki"]. ''Kansalaisen karttapaikka''. 2019.01.16</ref>.