Lankide:Asierr/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
Gerra biologikoa toxinen edo agente infekziosoen erabileran datza. Besteak beste, erabiltzen dira gizakiak, landareak edo animaliak hil edo ezgaitu ditzaketen bakterioak, birusak eta onddoak. [[Arma biologiko|Arma biologikoak]] organismo biziak edo erreplikatu daitezkeen izakiak (birusak, unibertsalki biziduntzat hartzen ez direnak) dira, haien biktimetan ugal edo erreplika daitezkeenak. [[Gerra entomologiko|Gerra entomologikoa]] ere arma biologikoen artean sailkatu ohi da. Gerra biologikoa ez da [[Gerra nuklear|gerra nuklearraren]] eta [[Gerra kimiko|gerra kimikoaren]] berdina. Horiek hiruk NBC taldea osatzen dute, zeren hirurekin sor baitaitezke [[Suntsipen handiko arma|suntsipen handiko armak]]. Gerra biologikoak eta kimikoak zenbaitetan gainjar daitezke, adibidez, toxinak ekoizten dituzten mikroorganismoen kasuan.
[[Fitxategi:WMD world map.svg|thumb|NBC taldeko ikurrak]]
 
Arma biologikoak etsaiekiko abantaila taktikoa edo estrategikoa izateko erabil daiteke, horiek erabiliz edo erabiltzeko mehatxuak eginez. Arma kimikoen antzera, arma biologikoak erabilgarriak dira etsaiak zonalde batetik igaro ez daitezen. Agente biologikoak hilgarriak edo ez-hilgarriak izan daitezke eta pertsona bakar baten, talde baten edo populazio oso baten aurka zuzenduta egon daitezke. Estatu-erakundeek edo estatu kanpoko erakundeek garatu, eskuratu, biltegira edo erabil ditzateke. Estatu kanpoko erakundeek edo estatuko erakundeek ezkutuan erabiliz gero, bioterrorismotzat hartzen da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Alibek, Ken.|izenburua=Biohazard : the chilling true story of the largest covert biological weapons program in the world, told from the inside by the man who ran it|argitaletxea=Random House|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/40602746|edizioa=1st ed|isbn=0-375-50231-9|pmc=40602746|sartze-data=2019-12-13}}</ref>
 
34. lerroa:
 
==== Pertsonen kontrakoak ====
[[Fitxategi:Biohazard symbol.svg|thumb|Arrisku biologikoko ikur internazionala]]
Pertsonen kontrako agente biologikoek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte idealak izan daitezen: efizientzia altua, birulentzia altua eta horren kontrako txertorik eza. Gainera, bilatzen diren beste ezagugarri batzuk hurrengoak dira: agentearen egonkortzea, sortzeko erraztasuna eta hedatzen denean kontrolagarria izatea. Arma horiek sortzen dituzten zailtasun nabarienak ez daude ekoizpenean, era azkar eta merkean sor baitaitezke, garraioan eta pilaketan baizik. [[AEBko arma biologikoen programan]] agenteak bitan banatzen dira: Agente Hilgarriak eta Ezgaitasunen Eragileak.