Lankide:Asierr/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
== Historia ==
 
'''Arma biologikoen''' erabilera ez da duela gutxiko praktika. Lehen aztarna K.O 1500-2000 urteetan aurkitu zen [[Hititera|Hittiera]] hizkuntzako testuetan. Horietan biltzen zenaren arabera, [[tularemia]] gaixotasuna pairatzen zuten pertsonak arerioen lurretara eramaten zituzten gaixotasunaren epidemia zabal zezaten. Horrez gain, garai hartan mendebaldeko erreinuan nagusi ziren [[Asiria|arisiarrek]] [[Ergotismo]] gaixotasuna sortzen duen zekale-ainoa onddoa ezagutzen bazuten ere, ez dago onddo hori arerioak gaixotzeko erabiltzen zutenik egiaztatzen duen dokumenturik.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Mayor, Adrienne, 1946-|izenburua=Greek fire, poison arrows, and scorpion bombs : biological and chemical warfare in the ancient world|argitaletxea=Overlook Duckworth|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/52941527|edizioa=1st ed|isbn=1-58567-348-X|pmc=52941527|sartze-data=2019-12-13}}</ref>
 
Erdi Aroan, izurri bubonikoa pairatzen zuten gaixoak eraso biologikoak egiteko erabili ziren, haien gorpuak arerioen gazteluetara katapultatuz. Horrez gain, 1346. urtean [[Urrezko Horda]]<nowiki/>n Izurriaren ondorioz hil ziren gudari mongolen gorpuak [[Feodosia|Kaffa]] herriko, gaur egun Teodosia deritzona, harresira jaurti ziren. Izurria ekintza krudel horiek Europara ekarri zutela uste hedatua da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Mark|abizena=Mayor, Adrienne, 1946-Wheelis|izenburua=GreekBiological fire,Warfare poisonat arrows,the and1346 scorpionSiege bombsof Caffa|orrialdeak=971–975|data=2002-09|url=http://wwwnc.cdc.gov/eid/article/8/9/01-0536_article.htm|aldizkaria=Emerging biologicalInfectious andDiseases|alea=9|zenbakia=8|issn=1080-6040|doi=10.3201/eid0809.010536|sartze-data=2019-12-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=V.|abizena=Barras|izenburua=History chemicalof biological warfare in theand ancient worldbioterrorism|argitaletxeaorrialdeak=Overlook Duckworth497–502|hizkuntza=en|abizena2=Greub|izena2=G.|data=20032014-06|url=https://wwwlinkinghub.worldcatelsevier.orgcom/oclcretrieve/52941527pii/S1198743X14641744|edizioaaldizkaria=1stClinical edMicrobiology and Infection|isbnalea=1-58567-348-X6|pmczenbakia=5294152720|doi=10.1111/1469-0691.12706|sartze-data=2019-12-13}}</ref>
 
1763. urtean. Armada Britaniarren buruzagiek Baztanga gaixotasuna [[Frantsesen eta Indiarren Gerra|Frantzia eta Indiako gudetan]] arma biologiko modura erabiltzeko baimena eman zieten soldatuei, Amerikarrak suntsitzea helburu izanik. Hala, arma biologikoen erabileraren hedapenari bidea zabaldu eta, Frantziar eta Amerikar natiboen tropak ahuldu ziren. 1763. eta 1764. urteetan zehar [[Ohio Arana|Ohio Aranean]] eta [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] eremuetan arma biologikoen erabileraren aztarnak aurkitu ziren. Are gehiago, armada britaniarraren buruek gudan zeudenean bidalitako lau eskutitzetan agerian geratzen da praktika horiek aurrera eramateko asmoak egiazkoak izan zirela. Eskutitz horien adibideetako bat Lord Jeffrey Amherst komandanteak 1763. urteko uztailaren 26an idatzitakoa da: ''Bizkar-teila bidez indioei baztanga inokulatzea bezalako estrategiak erabil ditzatela tropek indioen arraza higuingarria behin betiko desagertarazteko.'' Gutuna Henry Bouquet general eta garai hartako tropen buruak erantzun zuela ere jakina da gaur egun: ''Jaso dut zure agindua eta zure nahiak abian jarriko dira.'' Arma biologikoak erabili zirela pentsa badaiteke ere, historialarien artean eztabaida sortu du gai honek. Izan ere, garai hartako zientzialariek Baztanga gaixotasunaren inguruan zuten ezagutza nahiko mugatua zen eta, oraindik ere, ez zegoen gaixotasunaren hedapena bideratzen duten bektoreei buruzko ezagutzarik. Horregatik, Indioen eskualdean Baztangak eragindako milaka pertsonen heriotza, gaixotasuna jada eskualde horretan zabalduta zegoelako gertatu zela uste dute zientzialariek.