Lankide:Asierr/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
1969. urtean, [[Varsoviako Ituna|Varsoviako Itunean]] arma biologikoen erabilera guztiz debekatzeko proposamena onartu zen, eta haien erabilera ikerketa zientifikoetara soilik bideratzea erabaki zen. [[Arma biologikoen hitzarmena|Arma biologikoen hitzarmena,]] Estatu Batuek, Britania Handiak eta Sobietar Errepublikak sinatu zuten beste hainbat herrialderekin batera. Hala ere, 1972. urtean Sobietar Errepublikak ituna hautsi zuen agente biologikoak gerrarako ekoizten hasi zelako [[Biopreparat]] izeneko programa baten bidez.
== Terrorismoa ==
[[Arma biologiko|Arma biologikoak]] terroristentzat gustuko bilakatu dira, detektatzeko zailak, ekonomikoak eta erabiltzeko errazak baitira. [[Arma biologiko]]<nowiki/>en eta ohiko armen kostuak konparatzen baldin baditugu, soilik ohiko arma baten kostuaren %0,05 behar da [[arma biologiko]] bat ohiko armen kilometro karratuko biktima kopuru berberera ailegatzeko. Gainera, ekoizteko erabili behar den teknologia txertoak, janaria edo antibiotikoentzat erabilitakoa bezain arrunta izanik, arma hauen fabrikazioa oso erraza da. Terroristek erraz erabiltzeko faktore oso garrantzitsua da arma hauek funtzionatzen duten arte 3-7 eguneko inkubazioa behar dutela. Horrek izugarrizko abantaila ematen die lekutik alde egiteko, eta, beraz, gobernu-agentziek edo espioi-agentziek ezingo dute jakin nor den erruduna.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Overview of Potential Agents of Biological Terrorism {{!}} SIU School of Medicine|url=https://www.siumed.edu/im/overview-potential-agents-biological-terrorism.html|aldizkaria=www.siumed.edu|sartze-data=2019-12-13}}</ref><br />
 
Duela gutxi, merkea eta edonorentzat eskuragarria den teknika sortu izan zen, Errepikapen Palindromiko Labur Elkartuak eta Erregularki Tartekatuak ([[CRISPR]]), hain zuzen ere. Teknika horren bidez, mikroorganismoaren genomaren DNA-sekuentzia bat mozten da eta, ondoren, moztutako sekuentzia berri batekin ordezkatzen da. Sekuentzia horrek kodetuta darama mikroorganismoarentzako ezaugarri berriren bat, potentzialki ager daitekeena. Nahiz eta teknika honek aurkikuntza ikaragarria izan den, edonork aurrera eraman ahal izateak erabilera maltzurren auzia sortzen du. Edonork garatu ahal ditu genomaren edizioaren bitartez arriskutsuak izan daitezkeen arma biologikoak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Seven Myths and Realities about Do-It-Yourself Biology - Synthetic Biology Project|url=http://www.synbioproject.org/publications/6676/|aldizkaria=www.synbioproject.org|sartze-data=2019-12-13}}</ref>
2002an arrisku biologikoko lehen kasua aurkitu zen. Urte horretan CNNak estalgabetu zuen Al-Qaeda (AQ) talde terroristak posoi gordinekin esperimentuak egiten zebiltzala [[Errizina|errizinarekin]] eta [[Zianuro|zianuroarekin]] erasoak egin nahian. Taldeko kideak zenbait herrialdetan infiltratu ziren, besteak beste, Turkian, Italian, Espainian eta Frantzian. 2015ean bioterrorismoaren arazoari aurre egiteko proiektu nazional bat abian jarri zen [[Bipartisan Commission on Biodefense]] Estatu Batuetako erakundeak. Halaber, aipatzekoa da [[Aukerako Agenteen Programa Federala|Aukerako Agenteen Programa Federalak]] deskribatu zituen lehen mailako hesietatik kanpoko 233 agente biologikoren esposizio potentzialak urteko txostenean.
69. lerroa:
* Hainbat [[mikotoxina]]
 
==== NekazaritzaNekazaritzaren kontrakoak ====
[[Gerra Hotza|Gerra hotzean]] Amerikako Estatu Batuek uztaren kontra joaten ziren arma biologikoak garatu zituen, etsaien nekazaritza erabat deuseztatuz. Erasotzean bai uzten suntsipena, bai defoliazioa eragin daiteke. Gainera, bai arrantza baita ur azpiko flora arma biologiko horien itua izan daitezke.
 
Ameriketako Esatatu Batuak eta Bretainak landareen hazkuntzan laguntzen zuten erregulatzaileak ([[Herbizida|herbizidak]]) aurkitu zituzten Bigarren Mundu Gerra hasita zegoenean. Hori dela eta, herbiziden gerraren programa hasi zuten erabilia izan zena [[Malaya|Malayan]] eta [[Agente laranja|Vietnamen]].
 
==== AbeltzaintzaAbeltzaintzaren kontrakoak ====
1980. urteean Agrikulturako Sobietar Ministerioak aldaerak sortu zizkion gaixotasun hauei: [[Sukar aftoso|sukar aftosoari]], [[Behi-izurria|behi-izurriari]] behien kontra erabiltzeko, [[Afrikako txerrien sukar-birusa|afrikako txerrien sukar-birusari]] txerrien kontra erabiltzeko eta [[Psitakosi|psitakosiari]] oiloen kontra erabiltzkeo. Agente hauek erabiliak izan ziren hegazkinetik ihinztatzeko.