Itsas ugaztun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
80. lerroa:
== Banaketa eta habitata ==
[[File:Predicted patterns of marine mammal species richness.png|thumb|Itsas ugaztunen ugaritasuna: A) espezie guztiak (n = 115), B) Odontozetoak (n = 69), C) baleak (n = 14), D) itsas txakurrak (n = 32), 1990–1999 urteetan zehar.]]
Itsas ugaztunak modu zabalean daude banatuta lur planetan zehar, nahiz eta haien banaketa ozeanoen produkzioarekin bat egiten duen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berta, Annalisa.|izenburua=Marine mammals : evolutionary biology|argitaletxea=Academic Press|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/42467530|isbn=0-12-093225-3|pmc=42467530|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Espezieen aberastasun handian 40º-ko latitudeen inguruan ageri da, bai iparraldean eta bai hegoaldean. Ipar eta Hego [[Amerika]], [[Afrika]], [[Asia]] eta [[Australia]] inguruan agertzen den [[ekoizpen primario]] handiaren ondorioz gertatzen da. Espezieen hein totala aldakorra da itsas ugaztun espezieen arabera. Batez beste, itsas ugaztunek [[Indiako ozeanoa|Ozeano Indikoaren]] azaleraren 1/5a betetzen dute.<ref name=":7">{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=Schipper|izenburua=The Status of the World's Land and Marine Mammals: Diversity, Threat, and Knowledge|orrialdeak=225–230|hizkuntza=en|abizena2=Chanson|abizena3=Chiozza|abizena4=Cox|abizena5=Hoffmann|abizena6=Katariya|abizena7=Lamoreux|abizena8=Rodrigues|abizena9=Stuart|izena2=J. S.|izena3=F.|izena4=N. A.|izena5=M.|izena6=V.|izena7=J.|izena8=A. S. L.|izena9=S. N.|data=2008-10-10|url=http://www.sciencemag.org/cgi/doi/10.1126/science.1165115|aldizkaria=Science|alea=5899|zenbakia=322|issn=0036-8075|doi=10.1126/science.1165115|sartze-data=2019-12-12}}</ref> Ikusitako tamainaren aldakortasuna baldintza ekologiko desberdinen eta ingurumen-baldintza aldakorrei aurre egiteko duten gaitasunaren araberakoa da. Itsas ugaztunen espezieen aberastasun handiaren eta gizakiak ingurunean duen eraginaren arteko harremanak gainjarri egiten dira<ref name=":6" />.
 
Itsas ugaztun gehienak, itsas txakurrak eta itsas igarabak besteak beste, kostaldean bizi dira. Itsas txakurrek habitat lehortarrak ere erabil ditzakete, bai uharteetan eta bai ingurune kontinentalean. Ingurune tropikaletan, hondartza hareatsu eta harritsuetan, itsas kobazuloetan, mareek sortutako putzuetan edo hondar-bankuetan biltzen dira [[Ugalketa|ugalketarako]] edo atseden hartzeko. Beste espezie batzuek gizakiak sortutako plataformetan ere hartzen dute atseden<ref>{{Erreferentzia|abizena=Riedman, Marianne.|izenburua=The pinnipeds : seals, sea lions, and walruses|argitaletxea=University of California Press|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/19511610|isbn=0-520-06497-6|pmc=19511610|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Itsas txakurrak ingurune lehortarrean mugitu daitezke, hareazko dunetan atseden hartu eta itsaslabarrak igo ahal dituzte<ref>{{Erreferentzia|abizena=Whitehead, Hal.|izenburua=Sperm whales : social evolution in the ocean|argitaletxea=University of Chicago Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/51242162|isbn=0-226-89517-3|pmc=51242162|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Zetazeo gehienak, bestalde, itsaso zabalean bizi dira, eta [[kaxalote]] moduko espezieak 300-760 m bitarteko sakoneretan igeri egin dezakete janaria bilatzeko. Sirenioak kostaldean bizi dira, sakonera txikiko uretan, 9 m-ra itsas mailaren azpian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dugong : status report and action plans for countries and territories|argitaletxea=United Nations Environment Programme|data=[2002]|url=https://www.worldcat.org/oclc/51040880|isbn=92-807-2130-5|pmc=51040880|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Dena den, Sirenio batzuk sakonera handiagoetan [[Alga|algak]] bilatzen ikusi dira. Itsas igarabak babestutako eremuetan bizi dira, [[Hesi-arrezife|hesi-arrezifeetan]] edo [[Kostalde arrokatsu|kostalde arrokatsuetan]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Silverstein, Alvin.|izenburua=The sea otter|argitaletxea=Millbrook Press|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/30436543|edizioa=Milbrook Press lib. ed|isbn=1-56294-418-5|pmc=30436543|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Dena den, izotz mugikorretan edo gune areatsuetan ere egon daitezke<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kenyon, Karl W.|izenburua=The sea otter in the eastern Pacific Ocean|argitaletxea=Dover Publications|data=1975|url=https://www.worldcat.org/oclc/1504461|isbn=0-486-21346-3|pmc=1504461|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.
89. lerroa:
== Moldapenak ==
[[File:Dolphin Anatomy.svg|thumb|480px|left|Izurde baten [[barne-anatomia]]: [[Hezurdura|eskeleto]]<nowiki/>a eta [[barne-organoak]]]]
Itsas ugaztunek bizitza urtarreko hainbat ezaugarri fisiologiko eta anatomiko gainditu behar dituzte. Ezaugarri horietako batzuk berezkoak dira espezie batean. Itsas ugaztunek hainbat ezaugarri garatu dituzte lokomozio eraginkorra lortzeko, hala nola, arrastea ekiditeko torpedo formako gorputzak, propultsiorako eta gidatzeko gorputz-adar eraldatuak, eta propultsiorako eta orekarako isats- eta bizkar-hegatsak<ref name=":7" />. Itsas ugaztunak termorregulazioan adituak dira, ilaje dentsoak, gantzak, edo odol-zirkulazioaren doikuntzak baitituzte; gainera, torpedo formako gorputzek, gorputz-adar motzek, eta tamaina handiak bero-galera ekiditen laguntzen diete<ref name=":7" />.
 
Itsas ugaztunak urpean denbora luzez egoteko gai dira. Pinipedioek eta zetazeoek odol-hodien sistema handiak eta konplexuak dituzte, urperatze sakonak egiteko beharrezko oxigenoa metatzeko. Beste metaketa-gune batzuk muskuluak, odola, eta barea dira, oxigeno-kontzentrazio handiak metatzeko gaitasuna dutenak. Bradikardia, hau da, bihotz-taupaden erritmoa moteltzea, eta basokonstrikzioa, oxigeno gehiena garuna eta bihotza bezalako berebiziko organoetara bideratzea, egiteko gai dira, denbora luzeagoz urperatuta mantentzeko eta oxigeno falta gainditzeko<ref name=":7" />. Oxigenoa agortzen bada, itsas ugaztunek glukogeno-erreserba ugari dituzte, murgiltze luzeetan gertatzen diren hipoxia-egoeretan glukolisi anaerobikoa egiteko<ref>{{Erreferentzia|data=2018-06-04|url=http://dx.doi.org/10.31381/gbaj.v2i1|aldizkaria=Global Business Administration Journal|alea=1|zenbakia=2|issn=2520-9019|doi=10.31381/gbaj.v2i1|sartze-data=2019-12-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=P.|abizena=Hochachka|izenburua=Metabolic consequences of diving in animals and man|orrialdeak=613–621|hizkuntza=en|abizena2=Storey|izena2=K.|data=1975-02-21|url=http://www.sciencemag.org/cgi/doi/10.1126/science.163485|aldizkaria=Science|alea=4177|zenbakia=187|issn=0036-8075|doi=10.1126/science.163485|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.
 
Soinuak desberdin bidaiatzen du uretan; horregatik, itsas ugaztunek hainbat egokitzapen garatu dituzte komunikazio, ehiza, eta harraparien detekzio eraginkorrak lortzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cetacean societies : field studies of dolphins and whales|argitaletxea=University of Chicago Press|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/42309843|isbn=0-226-50340-2|pmc=42309843|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Baleen eta izurdeen egokitzapen esanguratsuena ekolokalizazioaren garapena da<ref name=":7" />. Horzdun baleek maiztasun altuko izpi-pultsuak igortzen dituzte beraien burua begira dagoen noranzkoan. Soinuak hezurrezko sudur-hobietako airea ezpain fonikoetatik bideratuz eratzen dituzte<ref name=":8">{{Erreferentzia|abizena=Au, Whitlow W. L.|izenburua=Hearing by Whales and Dolphins|argitaletxea=Springer New York|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/840278009|isbn=978-1-4612-1150-1|pmc=840278009|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Soinu horiek garezurreko hezur konkabo dentsoak eta haren oinarrian dagoen aire-zaku batek islatzen dituzte. Izpi enfokatu hori “meloi” izeneko organo gantzatsu batek modulatzen du. Organo gantztsuak leiar akustiko bezala jokatzen du, dentsitate desberdinetako lipidoz osatuta baitago<ref name=":8" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Sirpa|abizena=Nummela|izenburua=Sound transmission in archaic and modern whales: Anatomical adaptations for underwater hearing|orrialdeak=716–733|hizkuntza=en|abizena2=Thewissen|abizena3=Bajpai|abizena4=Hussain|abizena5=Kumar|izena2=J.G.M.|izena3=Sunil|izena4=Taseer|izena5=Kishor|data=2007-06|url=http://doi.wiley.com/10.1002/ar.20528|aldizkaria=The Anatomical Record: Advances in Integrative Anatomy and Evolutionary Biology|alea=6|zenbakia=290|doi=10.1002/ar.20528|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.
 
Itsas ugaztunek ezaugarri ugari garatu dituzte elikatzeko, beraien hortzaldian ikus daitezkeenak. Esaterako, pinipedioen eta odontozetoen masail-haginak propio moldatuta daude arrainak eta txibiak harrapatzeko. Alderantziz, bale-bizarrak planktona eta arrain txikiak iragazteko garatu dira<ref name=":7" />.
 
Hartz zuriek, itsas igarabek, eta itsas txakur iletsuek ilaje luzea, oliotsua, eta iragazgaitza dute airea harrapatu eta isolamendu termikoa ahalbidetzeko. Baleek, izurdeek, mazopek, manatiek, itsasuskiek, eta mortsek, ordea, ilaje luzea galdu dute, eta epidermis lodi eta dentsoa eta gantz-geruza lodia garatu dute, arrastea ekiditeko. Itsas hondoan elikatzen direnak, manatiak adibidez, ura baino pisutsuagoak izan behar dira hondoarekin kontaktua mantentzeko edo urperatuta egoteko. Itsas azalean bizi diren animaliek, itsas igarabek adibidez, alderantzizkoa behar dute, eta animalia igerilariek, izurdeek esaterako, flotagarritasun neutroa behar dute uretan gora eta behera ibiltzeko. Oro har, hezur lodi eta dentsoak dituzte itsas hondoko animaliek, eta dentsitate baxuko hezurrak, aldiz, ur sakonetan bizi diren ugaztunek. Hartz zuriak eta itsas igarabak bezalako itsas ugaztun batzuk pisua mantentzen duten gorputz-adarrak mantendu dituzte, eta horiei esker lurrean ibiltzeko gai dira, lehorreko animaliek bezala<ref>{{Erreferentzia|izena=Joy S.|abizena=Reidenberg|izenburua=Anatomical adaptations of aquatic mammals|orrialdeak=507–513|hizkuntza=en|data=2007-06|url=http://doi.wiley.com/10.1002/ar.20541|aldizkaria=The Anatomical Record: Advances in Integrative Anatomy and Evolutionary Biology|alea=6|zenbakia=290|doi=10.1002/ar.20541|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.