Itsas ugaztun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
82. lerroa:
Itsas ugaztunak modu zabalean daude banatuta lur planetan zehar, nahiz eta haien banaketa ozeanoen produkzioarekin bat egiten duen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berta, Annalisa.|izenburua=Marine mammals : evolutionary biology|argitaletxea=Academic Press|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/42467530|isbn=0-12-093225-3|pmc=42467530|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Espezieen aberastasun handian 40º-ko latitudeen inguruan ageri da, bai iparraldean eta bai hegoaldean. Ipar eta Hego [[Amerika]], [[Afrika]], [[Asia]] eta [[Australia]] inguruan agertzen den [[ekoizpen primario]] handiaren ondorioz gertatzen da. Espezieen hein totala aldakorra da itsas ugaztun espezieen arabera. Batez beste, itsas ugaztunek [[Indiako ozeanoa|Ozeano Indikoaren]] azaleraren 1/5a betetzen dute.<ref>{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=Schipper|izenburua=The Status of the World's Land and Marine Mammals: Diversity, Threat, and Knowledge|orrialdeak=225–230|hizkuntza=en|abizena2=Chanson|abizena3=Chiozza|abizena4=Cox|abizena5=Hoffmann|abizena6=Katariya|abizena7=Lamoreux|abizena8=Rodrigues|abizena9=Stuart|izena2=J. S.|izena3=F.|izena4=N. A.|izena5=M.|izena6=V.|izena7=J.|izena8=A. S. L.|izena9=S. N.|data=2008-10-10|url=http://www.sciencemag.org/cgi/doi/10.1126/science.1165115|aldizkaria=Science|alea=5899|zenbakia=322|issn=0036-8075|doi=10.1126/science.1165115|sartze-data=2019-12-12}}</ref> Ikusitako tamainaren aldakortasuna baldintza ekologiko desberdinen eta ingurumen-baldintza aldakorrei aurre egiteko duten gaitasunaren araberakoa da. Itsas ugaztunen espezieen aberastasun handiaren eta gizakiak ingurunean duen eraginaren arteko harremanak gainjarri egiten dira<ref name=":6" />.
 
Itsas ugaztun gehienak, itsas txakurrak eta itsas igarabak besteak beste, kostaldean bizi dira. Itsas txakurrek habitat lehortarrak ere erabil ditzakete, bai uharteetan eta bai ingurune kontinentalean. Ingurune tropikaletan, hondartza hareatsu eta harritsuetan, itsas kobazuloetan, mareek sortutako putzuetan edo hondar-bankuetan biltzen dira [[Ugalketa|ugalketarako]] edo atseden hartzeko. Beste espezie batzuek gizakiak sortutako plataformetan ere hartzen dute atseden<ref>{{Erreferentzia|abizena=Riedman, Marianne.|izenburua=The pinnipeds : seals, sea lions, and walruses|argitaletxea=University of California Press|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/19511610|isbn=0-520-06497-6|pmc=19511610|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Itsas txakurrak ingurune lehortarrean mugitu daitezke, hareazko dunetan atseden hartu eta itsaslabarrak igo ahal dituzte<ref>{{Erreferentzia|abizena=Whitehead, Hal.|izenburua=Sperm whales : social evolution in the ocean|argitaletxea=University of Chicago Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/51242162|isbn=0-226-89517-3|pmc=51242162|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Zetazeo gehienak, bestalde, itsaso zabalean bizi dira, eta [[kaxalote]] moduko espezieak 300-760 m bitarteko sakoneretan igeri egin dezakete janaria bilatzeko. Sirenioak kostaldean bizi dira, sakonera txikiko uretan, 9 m-ra itsas mailaren azpian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dugong : status report and action plans for countries and territories|argitaletxea=United Nations Environment Programme|data=[2002]|url=https://www.worldcat.org/oclc/51040880|isbn=92-807-2130-5|pmc=51040880|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Dena den, Sirenio batzuk sakonera handiagoetan [[Alga|algak]] bilatzen ikusi dira. Itsas igarabak babestutako eremuetan bizi dira, [[Hesi-arrezife|hesi-arrezifeetan]] edo [[Kostalde arrokatsu|kostalde arrokatsuetan]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Silverstein, Alvin.|izenburua=The sea otter|argitaletxea=Millbrook Press|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/30436543|edizioa=Milbrook Press lib. ed|isbn=1-56294-418-5|pmc=30436543|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Dena den, izotz mugikorretan edo gune areatsuetan ere egon daitezke<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kenyon, Karl W.|izenburua=The sea otter in the eastern Pacific Ocean|argitaletxea=Dover Publications|data=1975|url=https://www.worldcat.org/oclc/1504461|isbn=0-486-21346-3|pmc=1504461|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.
 
Itsas ugaztun askok migratu egiten dute urtaroen arabera. Baleek eguraldi-aldaketen ondorioz agertu eta desagertu egiten diren izotz blokeen arabera migratzen dute. Gainera, balea batzuek distantzia luzeko migrazioak egiten dituzte, ur tropikaletan erditu eta kumea hezi ahal izateko. Hartz zuriek, aldiz, haien harrapakinei jarraituz migratzen dute. Badia batzuetan, urteko aldi batzuetan izotza guztiz desagertzen da eta hartz zuriek bere burua behartua ikusten dute lehorrera migratzeko, hurrengo izozte-garaia heltzen den arte<ref>{{Erreferentzia|abizena=Stirling, Ian.|izenburua=Polar bears|argitaletxea=University of Michigan Press|data=1988|url=https://www.worldcat.org/oclc/17873883|isbn=0-472-10100-5|pmc=17873883|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.