Itsas ugaztun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Hydrurga leptonyx edit1.jpg|thumb|300px|[[Itsas lehoinabar]]ra (''Hydrurga leptonyx'')]]
 
'''Itsas ugaztunak''' [[ozeano]]an eta beste itsas ingurune batzuetan bizi diren [[ugaztun urtar]]rak dira. Multzo horretan daude [[isasitsas txakur]]ak, [[balea]]k, [[sirenio]]ak, [[itsas igaraba]]k eta [[hartz zuri]]ak. Elkarrekin komunean duten ezaugarri bakarra da itsas inguruneak behar dituztela janaria aurkitzeko.
 
Animalia hauek bizimodu urtarrerako dituzten egokitzapenak mota askotakoak dira. Zetazeoak eta sirenioak erabat urtarrak dira eta, beraz, uretan derrigorrez bizi behar dute. Itsas txakurrak eta itsas lehoiak erdiurtarrak dira; denborarik gehiena uretan igarotzen dute, baina lehorrera itzuli behar dute jarduera garrantzitsuak gauzatzeko, adibidez bikoteak sortzea, kumeak haztea eta azala berritzea. Hartz zuriak eta itsas igarabak, berriz, gutxiago daude moldatuta uretako bizitzara. Animalion dieta ere oso aldakorra da espezie batetik bestera. Batzuk [[zooplankton]]a jaten dute, beste batzuk arrainak, itsaskiak, itsas belarra, eta gutxi batzuk beste ugaztun batzuk ere jan ditzakete.