Pedro Calderón de la Barca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
Calderón de la Barca-ren antzerkia ideologia kutsu handiaz dago hornitua. Espainiako erregearen zerbitzari leiala eta [[Kontrarreforma|Kontraerreformaren]] aldeko sutsua izan zen, eta xede nagusi horietara jarri zuen bere dohain ukaezina. [[Europa]]ko antzerkigile nagusietakoa izan zen garai hartan Calderón.
 
== Bizitza eta obra ==
[[Fitxategi:Casa Calderón-2009-Madrid.jpg|thumb|220px|Calderon bizi zeneko Madrilgo etxe estua.]]
 
26. lerroa:
Hala ere, erregearen heriotzak nolabaiteko gainbehera ekarri zuen bere ekoizpen dramatikoaren erritmoan. [[Karlos_II.a_Espainiakoa|Karlos II.a]] errege berriaren kapilau nagusi izendatua izan zen 1666an. 1672an laugarren komedia argitaratu zen eta 1677an bosgarrena. Bere bizitzaren amaieran, estutasun ekonomiko batzuk jasan zituen, 1679an, errege zedula bidez, Ganberako gauzazko errazio bat eman zitzaion, jauregiko despentsan hornitu ahal izateko, hainbeste urtetako zerbitzuak kontuan hartuta, eta adinekoa eta behartsua zelako. <ref>{{es}} Valbuena-Briones, Ángel.- Calderón y la comedia nueva, Madrid: Austral, 1977, "Revisión biográfica de Pedro Calderón de la Barca" atalean.</ref>.
 
== Obra ==
Bere obra dramatikoa aztertzean, lehenik eta behin, jasotako antzerki-formula hobetzeko kezka handiagoa nabarmentzen da, argumentu edo trama berriak bilatu edo asmatzekoa baino.
Bertan eta bere garaikideetan ohikoa izango da aurreko dramaturgoetan agertzen ziren gai, motibo eta azpijokoen aprobetxamendua eta egungo kritikak berridazketarako joera bati buruz hitz egiten du.
Izan ere, halakoxea zen, ze [[Lope de Vega]]k eta bere jarraitzaileek espainiar eszenari emandako istorio eta argumentuen kopuru eta aniztasun itzelak, askotan, ikusleen oroimenean oraindik bizirik zeuden eta ondorengo antzerkigileek, gaiak eta intrigak berregitea edo birsortzea erabaki zuten.
Calderon izango da askotan istorio zaharrak ezaugarri berri batzuetara eta molde tekniko berri batzuetara egokituko dituenetako bat.
Baina ez da antzinako komedietara jotzea bakarrik, baizik eta bere aurreko komediak bere kasa edo beste egile batzuekin elkarlanean konposatutakoak ere berregiten ditu.
<ref>{{es}}Perez-Castilla Alvarez, Javier .- ''El Alcalde de Zalamea de Calderon de la Barca'', aldizkari-artikulua Revista Cálamo FASPE aldizkarian argiatartua (ISSN-e 1136-9493), 57 zk., 2011. Orr. 75</ref>.
 
=== Dramak ===