Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:The Treaty of Utrecht (clean).jpg | thumb | Ezkerrean, Britainia Handiaren eta Espainiaren arteko 1713ko Utrechteko ItunaItunaren lehen argitaraldia, gaztelaniaz. Eskuinean, geroagoko argitaraldi bat, latinez eta ingelesez.]]
 
'''Utrechteko Ituna''' edo '''Utrechteko Bakea''' hitzarmen-sail bat izan zen, [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]ri amaiera eman ziona. Itunaren ondorioz, [[Espainia]]k Europan zituen hainbat lurralde galdu zituen: [[Menorca]], [[Gibraltar]], [[Sizilia]], [[Napoli]] eta [[Sardinia]], besteak beste. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina [[Frantziako Erresuma|Frantziako koroan]] zuen eskubideari uko egin behar izan zion. Utrechteko Bakeak [[Britainia Handia]]ri ekarri zion onurarik handiena: jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen [[esklabotza|esklaboen]] salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna bereganatu zuen.
 
Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. [[Rastatteko Ituna|Rastatteko Bakearekin]] sinatzearekin (1714) amaitu zen Utretchteko ItunaBakea ezartzen. Bake-hitzarmenitun horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskalEuskal Herriko arrantzaleek.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Europe c. 1700.png | thumb | Mendebaldeko Europa, [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]ren hasieran.]]
 
Utrechteko Ituna [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hasi zen hitzartzen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png | thumb | Utrecht, [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.]]
 
Lehenbizi, 1713ko apirilaren 11n Frantziak hitzarmen bana izenpetu zuen [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Savoia (eskualdea)|Saboia]] eta [[Prusiako Erresuma|Prusiarekin]]. [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] enperadorea izan zen hitzarmen hari kontra egin zion bakarra. Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurraldeak, eta [[Antillak|Antilletako]] [[Saint Kitts|San Kristobal uhartea]] eman zizkion. Hitz eman zuen [[Dunkerque]]ko gotorlekua desegingo zuela batetik eta, bestetik, uko egingo ziela Luis XIV.ak ilobarengandik Espainian eta Ameriketan lortu zituen merkataritza abantailei. Frantziak, ordainetan, [[Alsazia]] (Alemaniarako giltza) eskuratuko zuen, [[Estrasburgo]] barne. Saboiako dukeari [[Saboiako dukerria|dukerriari]] zegokion lurraldea itzuli behar zion eta, horrez gainera, [[Alpeak|Alpeez]] haraindiko lurraldeak, [[Barcelonnette]]ren ordainetan. Prusiari, batetik, [[Suitza]]ko Neufchâtelgo printzerria, eta, bestetik, erreinu izateko eskubidea eman zizkion (enperadoreak 1700ean emana zion), eta espainiarren mendeko [[Gelderland]] emango ziola agindu zion. [[Tournai]] eta [[Ypres]] Herbehereen esku utzi zituen.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png | thumb | Utrecht, [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.]]
 
Espainia ez zuten Utrechteko batzarrean onartu, harik eta Frantziak berari zegozkion bakeak izenpetu eta, Britainia Handiarekin batera, Espainiako monarkiaren etorkizuna erabaki zuen arte. Britainia Handiari, [[Gibraltar]] eta [[Menorca]] emateaz gain, merkataritzaren alorreko hainbat eskubide eman behar izan zizkion, hala nola, [[Portobelo]]rekin urtero salerosketa harremanak edukitzeko eskubidea (hogeita hamar urterako), eta Espainiaren mendeko Ameriketako lurraldeetan beltzak sartzeko eskubide berezia.
 
[[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]k, Luis XIV.aren eskutik eta Filipe V.aren izenean, [[Espainiar Herbehereak|Espainiaren mendeko Herbehereak]] hartu zituen, Karlos enperadoreari emateko, honek hitzarmena onartzen zuenean. Frantziaren balizko eraso bati eutsi ahal izateko, Probintzia Batuek gotorleku sail bat ([[Furnes]], Ypres, Menin, Tournai, [[Mons]], [[Charleroi]], [[Namur]] eta [[Gante]]) jaso zituzten, herbeheretarrek eta enperadoreak erdi bana ordaindu zutena. Saboiako dukeari errege izateko eskubidea onartu zitzaion, [[Sizilia|Sizilia uhartea]] eman zioten eta Espainiaren herentzia jasotzeko eskubideak onartu zitzaizkion, baldin eta borboitarren adarra banatzen bazen. Espainiaren eta Portugalen arteko bakea ez zen [[1715]] arte izenpetu. Bake haren arabera, bakoitzak bere konkistak itzuli behar zituen. Hala ere, onartu zen Portugalek [[Colonia del Sacramento]] gordetzea.
 
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
 
[[Fitxategi:Sitio-barcelona-11-septiembre-1714.jpg | thumb | [[1714]]ko irailaren 11n borboitar tropek [[Bartzelona]] hartu zuten.]]
 
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
 
[[Katalunia]]ko auzia ere aipatu zuten Utrechten. Enperadorea saiatu zen lehenbizi Aragoiko erreinua eskuratzen, baina gainerako herrialdeek kontra egin zioten eta, azkenean, katalanak abandonaturik utzi zituen, nahiz eta haiek artean borrokan jarraitzen zuten.
 
== Ondorioak ==
[[Fitxategi:Europe 1714.png | thumb | Mendebaldeko Europa, 1714an, Utrechteko eta [[Rastatteko Ituna|Rastatteko]] itunen ondoren.]]
 
Utrecheteko Itunak hainbat ondorio izan zituen. Frantziak Europan zuen nagusitasuna, Luis XIV.ak gogor gorde nahi izan zuena eta [[Westfaliako bakea|Westfaliako oreka]] apurtu zuena, galdu egin zuen. Izan ere, Frantziaren mugak aldatu ez ziren arren, kolonia asko galdu zituen. Luis XIV.a, hala ere, pozik gelditu zen bere iloba Espainiako erregetzara iritsi zenean. Espainia izan zen galera gehien izan zituena, Europako lurralde guztiak galdu baitzituen, baina Iberiar Penintsulako eta Ameriketako lurraldeak gorde zituen. Dena dela, azken horietan ere izan zituen galerak, Britainia Handiari hainbat eskubide eman behar izan baitzizkion ordainetan. [[Britainia Handiko Erresuma]] izan zen itun hartatik etekin hoberenak atera zituena. Europako oreka osatzen zen bitartean, berak aukera izan zuen itsasoz haraindiko inperioa zabaltzeko, ontzidia indartzeko eta merkataritza harremanak mundu osora hedatzeko. Baina Europako orekaren arima ez zegoen oinarri sendoen gainean eraikia, ezta goi mailako arrazoi moraletan ere. Hala, Europako orekaren garaia ([[XVIII. mendea]]) gerra garaia izan zen.