Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
|||
7. lerroa:
Utrechteko Ituna [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hasi zen hitzartzen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png | thumb |
Lehenbizi, 1713ko apirilaren 11n Frantziak hitzarmen bana izenpetu zuen [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Savoia (eskualdea)|Saboia]] eta [[Prusiako Erresuma|Prusiarekin]]. [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] enperadorea izan zen hitzarmen hari kontra egin zion bakarra. Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurraldeak, eta [[Antillak|Antilletako]] [[Saint Kitts|San Kristobal uhartea]] eman zizkion. Hitz eman zuen [[Dunkerque]]ko gotorlekua desegingo zuela batetik eta, bestetik, uko egingo ziela Luis XIV.ak ilobarengandik Espainian eta Ameriketan lortu zituen merkataritza abantailei. Frantziak, ordainetan, [[Alsazia]] (Alemaniarako giltza) eskuratuko zuen, [[Estrasburgo]] barne. Saboiako dukeari [[Saboiako dukerria|dukerriari]] zegokion lurraldea itzuli behar zion eta, horrez gainera, [[Alpeak|Alpeez]] haraindiko lurraldeak, [[Barcelonnette]]ren ordainetan. Prusiari, batetik, [[Suitza]]ko Neufchâtelgo printzerria, eta, bestetik, erreinu izateko eskubidea eman zizkion (enperadoreak 1700ean emana zion), eta espainiarren mendeko [[Gelderland]] emango ziola agindu zion. [[Tournai]] eta [[Ypres]] Herbehereen esku utzi zituen.
|