Dunbal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Bonboa''', perkusiozko musika tresna bat da, membranofonoen azpifamiliakoa, danborra, danbolina, atabala eta tinbala bezala. Tinbala bezala, feltrozko mut...
(Ez dago alderik)

21:42, 17 maiatza 2008ko berrikusketa

Bonboa, perkusiozko musika tresna bat da, membranofonoen azpifamiliakoa, danborra, danbolina, atabala eta tinbala bezala. Tinbala bezala, feltrozko muturra duen mailu batekin jotzen da.

Tamaina

Bere tamaina, oso aldagarria izan daiteke. Orkestra sinfonikoetan agertzen dena, bonbo guztien artean, tamaina handienekoa da. Banda musikal eta pop-rock eta jazz taldeetan erabiltzen dena berriz, txikiagoa. Bonbo legüeroa deritzona, beste bonbo guztien ezberdina da, hau, zilindrikoa bait da, beste guztiak borobil-borobilak diren bitartean. Bonbo hau, danbolinaren antzerakoa da, baina luzeagoa eta Argentina aldean oso erabilia da

Ezaugarriak

Perkusiozko musika tresna membranofono gehienak bezala, bere bi aldeetan du mintza, bonbo motaren arabera, material sintetikozkoa izan daitekeena edota animaliren baten larruarekin eginikoa.

Bonbo motak

Bonboa agertzen den musikalan ezagunak

  • 1812 Obertura

Bonboa Orkestra Sinfonikoan

Ohi, bakarra egoten da, orkestraren azkeneko lerroan, zuzendariagandik urrutien aurkitzen den lerroan, perkusiozko beste musika tresnekin batera.

Bonboa pop-rock eta jazz musika taldeetan

Bonboa, kasu hontan, bateriaren erdialdean egoten da. Gainean, danborrak izaten ditu, eta, albo banatan, txindatak. Perkusiozko beste musika tresna batzuk ere izaten dira, danbor erredoblantea edo kaxa, adibidez.

Bonboa musika bandetan

Hemen ere, bakarra egoten da. Eta pop-rock eta jazz musika taldeetan egoten denaren oso antzekoa izaten da.