«Lucia Moholy»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (zuzenketak)
t
 
== Biografia ==
1910.urtean, Pragako unibertsitatera joan zen A[[Artearen historia|rtearen historia]], [[Filologia]] eta [[Filosofia]] ikastera. 1915tik 1918ra editore moduan lan egin zuen [[Berlin|Berlinen]], Hyperion eta Kurt Wolff argitaletxeetan, besteak beste. 1919an [[Heinrich Vogeler|Heinrich Vogelerren]] museoan jarraitu zuen [[Worpswede|Worpsweden]], [[Bremen (hiria)|Bremen]]<nowiki/>ondoan, eta urte berberean ''Literatura espresionista'' argitaratu zuen, “Ulrich“[[Ulrich Steffen”Steffen]]” izengoitiarekin. 1920an Berlineko Rowohlt argitaletxearen editore bihurtu zen.
 
Hurrengo urtean, [[László Moholy-Nagy|László Moholy-Nagy]]<nowiki/>rekin ezkondu zen, Bauhauseko irakasle bihurtuko zena 1923an, eta 1922tik 1923ra argazkilaritza esperimentalaren arloan batera lan egin zuten.
 
 
1925 eta 1926 urteen artean, argazkigintza eta inprimatzeko teknikak ikasi zituen ''[[Akademie für graphische Künste und Buchgewerbe]] Leipzig''en (Ikusizko Arteak).
 
 
1928an Bauhaus utzi ondoren, ''Mauricio'' argazkilaritza agentzian egin zuen lan, eta 1929an ''Deutscher Werkbund''eko (Alemaniako Lan Federazioa) erakusketan parte hartu zuen, [[Stuttgart|Stuttgartten]]. Urte berean, bere senarrarengandik banandu zen. Beranduago, Berlineko [[Johannes Itten]] eskolan argazkilaritza aditu gisa lan egin zuen.
 
 
1959an Suitzara bizitzera joan eta argitalpenetan lan egiten egon zen, arte-kritika eta arte-hezkuntzan aztertzen ibiltzeaz gain.
 
Bere negatiboak Alemanian geratu ziren, bere senarraren eskuetan, eta hark [[Walter Gropius|Gropiusen]] esku utzi zituen geroago. Honek gatazka handia ekarriko zuen; izan ere, urteetan zehar elkarrekin argazki asko egin zituzten baina autoretza beti bere senarrari soilik egokitzen zitzaion, nahiz eta Lucia izan bietatik teknika eta laborategiko aditu bakarra. Halaber, arkitektoak ez zion inoiz jakinarazi Moholyri argazkien kokalekua. Oraindik ez da ezagutzen horietako 100 argazkiren kokapena. Bere bizitzako azken urteetan Moholy bere egile eskubideak erreklamatzen ibili izan zen.
 
<br />
 
== Obra ==
Bere argazkietan argi naturala erabiltzen du beti, eta mota guztietako konbentzioak gainditzen ditu, bai [[Erretratu|erretratuetan]], bai [[Arkitektura|arkitekturan]], bai [[Natura hil|natura hiletan]] ere. Ikuspegi ez ohikoak erabiltzen ditu. Erretratutan subjektua objektu bat balitz bezala islatzen du, pertsonari buruzko informazioa ezkutatzen. Horretarako, hondo neutralak erabiltzen ditu.
 
Haren lana, hizkuntza klasikoarekin egindako haustura nabarmena izan zen, iraultza txiki bat bezala non lehenengo planoen, angelu konplexuen, abktrakzioaren eta distrortzio optikoen alde egin zuen. Ohizkoak ziren irudi guztiengatik ihes egiten.
9

edits