Ehun metro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
6. lerroa:
|izena = Ehun metro
|irudia = Ehun metro saizarbitoria 001.png
|irudiaren testua = '''''Ehun metro''''' eleberriak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAkideetakide]] batek [[Donostiako Konstituzio plazanplaza]]n korrika burutzenegiten duen ihesaldiaren azken 100 metroak, poliziak hil arte, kontatzen ditu.
|izenburu originala=
|izenburua euskaraz=
20. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Ehun metro''''' [[Ramon Saizarbitoria]]k idatzitako bigarren [[eleberri]]a da, lehen aldiz [[1976]]an argitaratu zena. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAkide]] batek [[polizia|poliziengandik]] ihesi [[Donostia]]koDonostiako [[Konstituzio plaza]]n eraila izan aurretik korrika egiten dituen azken metroak kontatzen ditu, haren haurtzaroko bizipenak, [[klandestinitate]]ko egunak, iraganeko amodiozko harreman bat, egunkarietako titularrekin, beste gazte bati egindako itaunketa polizialekin eta kaleko jendearen iruzkinekin tartekatuz. Heriotza gertatu den tokitik gertu poliziak atxilotu eta itaundutako beste gaztea ETAkidearekin halabeharrez loturik suertatu da. [[Hego Euskal Herria]]n [[frankismo]]aren garaian bizi zen giro zapaltzailea ere islatzen du eleberriak, bereziki [[euskara]]ren aurkakoa. [[Narratiba|Narrazioa]] estilo berezi batez garatzen da, garai hartako [[euskal literatura]] berritu zuten moldeak baliatuz; hain zuzen ''[[flash-back]]''a, [[collage]]a, [[elipsi (narratologia)|elipsia]] eta bestelako baliabideak erruz erabiltzen dira kontakizunean, irakurleari elementu horiek guztiak lotzen uzteko.
 
''Ehun metro'' eleberriak 14 argitalpen izan ditu 2011 urtera arte eta lau hizkuntzatara itzuli da halaber. [[1985]]an [[zinema]]ra eraman zuen [[Alfonso Ungría|Alfonso Ungria]] zuzendariak ''[[Ehun metro (filma)|Ehun metro]]'' izenburuarekin.
42. lerroa:
[[Fitxategi:Cuaderno nacionalcatolico 001.JPG|thumb|300px|Eleberrian protagonistaren eskola oroitzapenak biltzen dira, tartean irudikoa bezalako [[nazionalkatolizismo]] kutsuko diktaketa bat.]]
 
Eleberria sei kapituluz osaturik dago. Kapituluen hasieran eta labur-labur, protagonista haurra zelarik (haurra protagonista bera dela zuzenean esaten ezbadaez bada ere), eskolako pasadizo bat kontatzen da, non protagonista, abizen euskalduna izateagatik mespretxatua izan ondoren, diktaketa [[nazionalkatolizismo|nazionalkatoliko]] bati inkonstzientziazinkontzientziaz men ez egiteagatik zigortua den.
 
Eleberriaren hari nagusia José izeneko ETAkide baten ihesaldi laburra da<ref>ETA erakundea ez da, ordea, espreskiespresuki aipatzen kontakizunean, baina kontakizunaren une historiko eta leku geografikoak ez du zalantzarako izpirik uzten: Euskal Herrian 1970eko hamarkadan poliziarengandik ihesi armaturik doan gazte bat da protagonista.</ref>, ehun metrokoa hain zuzen (eleberriari izenburua emanez), [[Donostia]]koDonostiako [[Konstituzio plaza]]n, poliziaren tiroz hilik geratzen den arte. Sei kapituluetan zehar, xehetasun osoz kontatzen da ihesaldia plazan zehar, polizien jazarpena eta iheslariaren sentsazio fisikoak eta pentsamenduak. Instintiboki eta hortik ihesbiderik izango ez duela jakin arren, plazan dagoen Zamudio izeneko taberna baterantz abiatzen da, baina bertara iritsi aurretik erailtzen dute, tabernako atarian dagoen gazte ikaratu baten aurrean. ETAkideaEtakidea armaturik dago eta bere pistola erabili ere egiten du polizien aurka, poliziak bera bizirik harrapatzea nahiago dutela jakinda eta erabaki horrek bere heriotza ekarriko duela jakin arren. Ihesaldian zehar giltza bat erortzen zaio lurrera, polizia batek jaso eta tabernan dagoen gaztearekin lotuko duena halabeharrez. Ihesaldiaren erritmoa metro eta, bereziki amaieran, hil arte geratzen zaizkion segundoen zenbaketak indartzen du. Protagonista hilik, gorpua jaso eta ospitalera nola eramaten den kontatzen da amaieran, bere ama eta anaiak heriotza lekutik gertu eguneroko zereginetan dabiltzan bitartean, gertatu denaren ezjakin.
 
Narrazioan zehar, Konstituzio plazari eta Donostiari buruzko informazio turistikoa azaltzen da han eta hemen, gaztelaniaz. Aldi berean, ETAkidearenetakidearen jazarpen, tiroketa eta heriotza kontatuz, prentsak biharamunean plazaratzen dituen titularren zatiak tartekatzen dira, poliziaren [[bertsio ofizial]]ari jarraiki eta gaztelaniaz. Bestelako berri solteei buruzko titularrak ere agertzen dira, garaiko giro politiko eta soziala islatzen du. Gaztelaniazko pasarte horiek Euskal Herrian bizi zen [[diglosia]] egoera nabarmentzen dute.
 
Kapituluetan zehar ikasle bati egindako itaunketa poliziala zehazten da, izenik ganekogabeko bozenahotsen elkarrizketa moduanelkarrizketatzat eta gaztelaniaz beti. Eleberrian aipatzen ez bada ere, ikaslea plazako tabernan dagoen gaztea da, jazarpena eta erailketa ikusi dituena. Ikasleak ez du zerikusi zuzenik hildakoarekin baina poliziek hildakoa berarengana korrika egiten zuelako atxilotuko dute. Soinean, gainera, hildakoak zeraman giltzaren berdin-berdina den beste giltza bat darama, polizien susmoak indartzen dituena. Itaunketa gogorra da eta ikaslea nahastuta agertzen da, egoerari aurre egin ezinik. Bi giltzek M ikurra dute eta Michele izeneko neska gazteak emandakoa da, bi gazteekin harremanak izan zituena, biek elkarren berri ez badute ere.
 
Eleberrian zehar iheslari protagonistaren iraganeko bizitzaren xehetasunak azaltzen dituzten pasarteak daude endekaturik, [[collage]] moduan, protagonistak berak gogoratzen dituenak:
* lehenengoan (lehenengo kapituluan), protagonista txikia zelarik, [[Kontxa|Kontxako hondartzako]] arrapalan olatuekin jolastuz oinetakoak bustitzeagatik aitak zaplastekoazaplaztekoa nola eman zion kontatzen da;
* bigarrenean (bigarren kapituluan), oso labur, eskolan fraide irakasleak ematen zituen soinketa klaseak gogoratzen ditu;
* hirugarrenean (bigarren kapituluan), Danieli izena duen lagun baten etxean Michele izeneko neska ezagutu zuenekoa kontatzen da, non taberna batera joaten diren ogia eta ardoa erostera, atzetik tabernako lagunek txutxumutxukatxutxu-mutxuka dituztela eta Danieliren etxera bueltan, Michelek bere giltza bat uzten dion, maitasun adierazgarri moduan;
* laugarrenean (hirugarren kapituluan), Michele (Michele Manassé, zehatzago) berarekin gaua pasa zuenekoa kontatzen da, non Micheleren jatorriari buruzko xehetasunak ere aipatzen diren ([[Aljer]]eko [[judu]] baten alaba dela, esaterako);
* bosgarrenean (laugarren kapituluan), Manuel ETAkideetakide eta lagun zaurituarekin Frantzian eta Suitzan izandako gorabeherak kontatzen dira, nola azkenik arduragabekeriaz erakundetik egotzia izan zen eta azkenik espainiar batekin ezkondu zen;
* seigarrenean (bosgarren kapituluan), mutil koskorra zelarik aita hil zitzaionekoa gogoratzen du eta ingurukoek orduan berarekin izan zuten jokabidearekin eta bere sentimenduekin batera.
 
62. lerroa:
== Protagonista antiheroi moduan ==
 
Anitz dira eleberrian protagonista [[antiheroi]] moduan irudikatzen duten baliabideak. Lehenengo kapituluan, ordea, hondartzan oinetakoak bustitzen dituela baliatuz, bere geroko konpromisoarenkonpromisoa goraipemena egitengoraipatzen da:<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
 
{{esaera2|Abilenak, trebeenak, bizienak, bizkorrenak, ez dira bustitzen, batzuetan, eta beste batzuetan, busti egiten dira, ahulenak eta kobardeenak ez dira bustitzen sekula<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|izena=Ramon
|abizena=Saizarbitoria
71 ⟶ 69 lerroa:
|edizioa=3
|urtea=1980
|orrialdea=19}}.</ref>.}}
 
{{esaera2|Abilenak, trebeenak, bizienak, bizkorrenak, ez dira bustitzen, batzuetan, eta beste batzuetan, busti egiten dira, ahulenak eta kobardeenak ez dira bustitzen sekula<ref>{{eu.}} {{Erreferentzia
 
Heroia berehala zapuzten da, ordea. Lerro batzuk geroago, protagonistak "galtzaile bezala, burua makurtuz igotzen du ranpa".<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|izena=Ramon
|abizena=Saizarbitoria
|izenburua=ibid.}}</ref>. Eskola nazionalkatolikoaren kontakizuna ere mutikoa zigortuta bukatzen da. Mutil gaztearen jardunaren nahiz heriotzaren kontakizunak ez dagozkio, bestalde, [[epika|epopeia]] bati<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|izena=Lourdes
|abizena=Oinederra
83. lerroa:
|edizioa=3
|argitaletxea=Kriselu
|urtea=1980}}</ref>: heriotza hoztasunez eta beste berri zenbaitekin batera kontatzen duten egunkarietako titularrek eta jendearen iruzkinek ez dute heriotza inondik inora mitifikatzen ("''Nada que se han chingado a uno''", aurretik beste batek "Ez, ez. Potroena ez dik inork diskutitzen." aipatu arren; "gizajoa" eta "gajoa" deitzen dioten emakume eta neska gazteen esanak); heriotzaren izaera fisikoa ("Aho zabalik omen zegonan. Horrela, odol hari bat zeriola.") eta isuritako odolaren alperrikakotasuna ("Urrutitikan uso beraren ibilera urduria. Odol koagolatuez zikindurikako adokin gainean mokoka.") ere nabarmendu egiten dira. Eleberriak heriotzarekin berarekin ez bukatzeak ere protagonismo heroikoa kentzen dio hildakoari, bizimoduak normal jarraitzen duela erakusten duten irudiek indartuta ("Vamos circulen" dio polizia batek; "Radio reloj le saluda. Berrogeitamar minituminutu. Comienza a llover suavemente sobre la ciudad, una lluvia imperceptible pero que moja amigos." eta eleberriari amaiera ematen dioten ingelesezko bertsoak:
 
{{esaera2|''It turns the earth</br>It turns with its trees ... its gardens ... its houses </br> It turns with its great pools of blood.'' </br><small>'''Itzulpena''': Biraka dabil Lurra</br>Biraka bere zuhaitza ... lorategi ... eta etxeekin</br>Biraka bere odolezko putzu handiekin.</small>}}
 
== Protagonistaren "ni" eza: narratzailea eta heteroglosia ==