«Ariane»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 11 hilabete
t
Autoritate kontrola jartzea
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Autoritate kontrola jartzea)
Frantziak, orduan, beste proiektu bat proposatu zien europar bazkideei: ''Ariane''. Onartu egin zen proiektua (1973), eta horrela, ''Ariane'' izan zen [[Europako Espazio Agentzia]] berriaren programa nagusia. Amerikarrenak eta errusiarrenak ez bezala, ''Ariane'' proiektuak helburu komertziala zuen, hots, orbita geoegonkorrean (ekuatoretik 200 kilometrora, gune hurbilenean, eta 36.000 kilometrora, urrunenean) jartzea sateliteak. 1979ko abenduaren 25ean espazioratu zen, [[Kouru]]ko zentro espazialetik, lehenbiziko ''Ariane''a. Arrakasta tekniko, industrial eta komertzial handia izan zuen ''Ariane'' proiektuak, eta 1979ko abendutik 1996ko apirila arte 85 jaurtiketa egin ziren, horietarik 77 arrakastatsuak. Jaurtiketa bakoitzaren kostua 100-150 milioi dolar inguru zen. Ameriketako Estatu Batuei aurrea hartu zien Europak, ''Ariane''ri esker, satelite komertzialen espazioratzeari zegokionez. Estatubatuarrek, izan ere, kohete astronautez gidatuetan jarriak zituzten sateliteak jaurtitzeko esperantzak, baina porrot egin zuen proiektuak. Bestalde, elkarte pribatu bat (Arianespace) arduratu izan da 1997az geroztik ''Ariane''ren kudeaketa eta komertzializazioaz, eta agentzia publikoek baino emaitza hobeak lortu ditu arlo horietan ere. Atsekaberik ere eragin du, ordea, proiektuak: 1996ko ekainaren 4an airean lehertu zen ''Ariane-5''aren kohete esperimentala, gidaritza-sistemaren akatsen bat zela medio, 37 segundoko hegaldia egin eta gero.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Astronautika]]
344.861

edits