Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
361. lerroa:
==== Barrokoa ====
{{sakontzeko|Barroko}}
Barrokoa''' [[XVI. mendea]]ren amaieratik [[XVIII. mendea]]ren erdialdera arte [[Europa]]n eta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistiko berezi bat eratuz.
 
Margolaritzan XVII. mendean arte joera berri bat sortu zen, berriz ere, Italian. [[Caravaggio]]k errealitatea gordin azaltzeari eta argiari balio handia ematen zion joera naturalista bultzatu zuen. Hala, [[Pizkundea|Errenazimentuko]] lerro zuzentasunaren ordez, higidura eta indarra adierazten zuten irudiak hobetsi ziren. Teknikari dagokionez, [[Olio-pintura|olioa]] nagusitu zen. Era guztietako gaiak landu ziren, erlijiozkoak gehienbat, [[rokoko]] estiloan izan ezik, hartan paganismo klasikoaren gaiak landu batziren. Bestalde, Barrokoaren bukaeran, sabaiak eta kanoi gangak margolanez apaintzen hasi ziren.
 
Barroko aldiko eskulturak, bai irudietan, bai hilobietan, [[aldare]]etan edo iturrietan ([[Gian Lorenzo Bernini|Berninik]] eta bere laguntzaileek [[Erroma]]ko Navona plazan eraikitako Lau ibaiena) higidura bortitza, keinu gehiegikeria, aurpegikera behartuak eta jantzi eta ile nahasiak erakusten dituzte adierazpen patetikoak irudikatu nahiz. Bernini izan zen barrokoaren eskultore handia, eta haren eragin erabakiorra beste herrialdeetara hedatu zen. Espainian eskultura erlijioso berezia garatu zen, imaginería deiturikoa (elizetako irudiak, prozesioetako pasoak edo andak…): [[Gregorio Fernández]], [[Juan Martínez Montañés]], [[Alonso Cano]], etab. Frantzian, aldiz, gai profanoak erabili zituzten [[Antoine Coysevox]], [[Nicolas Coustou]] eta abarrek.
 
Arktekturan sakontasuna lantzen duen konposizio modua, itxurazko efektuak —''trompe l’oeil'' delakoa—, obra bere osotasunean hartzea —eta ez bere osagaiek banan banan harturik osatzen duten multzo gisa— dira barrokoaren ezaugarri formal batzuk. Apaindurazko oparotasuna nabarmena da, eraikuntzaren kanpoko aldetik eta barne aldetik, halako moldez non apaingarriak guztiz nagusitzen baitzaikie eraikuntzazko osagaiei. Lerro bihurriak eta apaindura zutabeak erruz agertzen dira. Ekaietan kolorezko marmola, urreztadura eta iztukuak ugari erabiltzen dira. [[Jacopo Barozzi|Vignolaren]] Gesù eliza ([[Erroma]], [[1568]]) arkitektura barrokoaren aitzindaritzat hartua izan ohi da.
 
Literaturan ere barrokoa ez da adiera bakarreko hitza. Maiz asko, apaindurazko ugaritasunaz hornitua edo mami-azalak nahasiak ageri diren literatura idatziari barrokoa deitu ohi zaio, edozein delarik ere delakoaren sorrera aldia. Ikuspegi estilistiko hori alde batera utzita, artearen beste arloetan bezala, XVII. mendearen inguruan sorturiko literatura da berez literatura barrokoa. Dena den, garai hartan Europako herrialdeetan oso egoera desberdinak zirenez, barroko literarioak ezagugarri bereziak izan zituen herri bakoitzean.
 
Barroko musikala [[1600]]tik [[1760]] arte hedatu zen, [[Claudio Monteverdi]]rengandik [[Antonio Vivaldi]], [[Johann Sebastian Bach]] eta [[Georg Friedrich Händel]]ganaino. Italia, Alemania eta Frantzia izan ziren berrikuntza aro honen gune garrantzitsuenak. [[Opera]], [[oratorio]]a eta [[kantata]] garai honetan sortu edo finkatu ziren, hirurak Italian. Orduan ere, beste zenbait genero garatu ziren: [[sonata]], [[suite (musika)|suitea]], [[concerto grosso]]a eta [[sinfonia]]. Lehengoez gain, aipagarriak dira [[Tomaso Albinoni]], [[Arcangelo Corelli]], [[Domenico Scarlatti]], [[Giovanni Battista Pergolesi]], [[Georg Philipp Telemann]], [[Johann Pachelbel]] edo [[Henry Purcell]].
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Panorama_of_Trevi_fountain_2015.jpg|[[Erroma]]ko [[Fontana di Trevi]] ([[Nicolò Salvi]]).
Fitxategi:Las Meninas 01.jpg|[[Las Meninas]], [[Diego Velázquez]]en margolana.
Fitxategi:Estasi di Santa Teresa.jpg|[[Gian Lorenzo Bernini|Berniniren]] ''[[Teresa Avilakoa|Santa Teresaren]] estasia''<br />(Santa Maria della Vittoria, [[Erroma]]).
Fitxategi:Johann_Sebastian_Bach.jpg|[[Johann_Sebastian_Bach]] musikagilea.
</gallery></center>
 
==== Rokokoa ====