«Artearen historia»: berrikuspenen arteko aldeak

4.691 bytes added ,  Duela 1 hilabete
==== Manierismoa ====
{{sakontzeko|Manierismo}}
[[Fitxategi:Arcimboldo Aan Pot ful Gräinieten.jpg|thumb|250px|[[Arcimboldo|Arcimboldoren]] ''Aan Pot ful Gräinieten,'' erretratu alderantzikarria]]
'''Manierismoa''' [[Goi Pizkunde]]aren amaieratik [[Barrokoa]]ren hasteraino [[Europa]] gehienean hedatu zen estilo artistikoa izan zen. [[Italia]]n izan zuen hasiera eta han [[1520]] eta [[1600]] artean iraun zuen<ref>Ross FINOCCHIO: [http://www.metmuseum.org/toah/hd/zino/hd_zino.htm Mannerism: Bronzino (1503–1572) and his Contemporaries] ''Heilbrunn Timeline of Art History''. New York: The Metropolitan Museum of Art, 2000.</ref>. Manierismoan forma eta adierazpidea azpimarratzen dira ideiaren edo adierazi nahi denaren gainetik. Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi, harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai, batzuk.
 
Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere baitan. Hala ere, badira joera guztietan agertzen diren ezaugarri orokor batzuk. Manierismoa arazo artistiko nahaspilatsuak konpontzeaz arduratzen zen, postura zailetan erretratatutako biluziak kasu. Irudiek, sarri, gorputz-adar barregarriak baina bitxiki luzeak dituzte, buru txikiak eta aurpegi jarrera estilizatua, beren posturak zailak edo artifizialak diruditen bitartean. Arte diziplina guztietarik, pinturan izan zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri hauek ditu:
 
* Irudiak elkarren ondoan eta planoak elkarren gainean jartzea bezalako konbentzio espazialak hartzera behartzen duen dekorazio mota baten nagusitasuna.
* Talde harmoniarik eza, ez konposizioan ez koloreetan.
* Irudien luzapena.
* Konposizio angelutsuak.
* Marrazkiaren, kolorearen eta formaren abstrakzioa, edota, inoiz, hirurak batera.
* Irudiaren helize-forma berezia (''serpentinatta''), ikuspegi desberdinetatik eta kontrako erritmoz azalarazten duena.
* Xehetasunen edertasuna eta perfekzioa, manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako zaletasunaren seinale. Azkeneko ezaugarri hau, orobat islatzen da urregintzan eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun nagusietakoa baita.
 
[[Pintura]] manierista ere parametro hauetara egokitu zen garaiko produkzioa izugarria izanik. Margogintza askeago batek artisten irudimena piztu zuen, nolabaiteko esperimentazio garai bati hasiera emanez. Artista hauek giro gortesau-intelektualean mugitu ziren, [[Arcimboldo]] horien artean aipagarri izanik <ref name=":0" />.
 
Koloreek ez dute natura gogorarazten, baizik eta bitxiak, hotzak, artifizialak eta beren artean bortizki kontrajarriak izaten baitira, gamatan oinarritu beharrean. Michelangelok berak, edo Rafael akademikoak, beren azken lanetan transgresioaren plazera nabaritu zuten, irudiak lausotuz edo margolanak amaitu gabe utziz. [[Tiziano]]k, [[Il Correggio]]k edo [[Giorgione]]k beren lanetako batzuk oraindik deszifratuak izan ez diren sinbolismo konplexuz bete zituzten, azken honen ''Ekaitza'' izeneko lanean nabari daitekeen bezala.
 
Eskulturan, pinturan bezala, Michelangeloren azkeneko obrek (''Pieta Rondanini'') eman zuten figura ''serpentinattaren'' eredu perfektua, Pizkundeko naturalismoaren aurkakoa erabat.
 
[[Arkitektura manierista|Arkitekturan kontuan]] hartu behar dira errealitate praktikoak, estiloen bila hasi aurretik. Nolanahi ere, [[arkitektura manierista]]ren oinarrizko ezaugarriak Michelangeloren obretan aurkitzen dira eta bi hauek dira: erlijio arkitekturaren laikotzea, batetik, eta erromatarren arkitekturatik hartutako motibo klasikoen erabilera antiklasikoa, bestetik. Arkitektura manieristak, dotoretasun handiko zibilizazio baten oinordekoa bera, eskailerak, landetxeak-eta landu zituen, gehienbat. Landetxeen kanpoaldean, arkitekto manieristek lorategi oparoak diseinatu zituzten, iturri, estatua, harkaizpe artifizial eta guzti.
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Giambologna raptodasabina.jpg|[[Giambologna]]ren ''Ratto delle Sabine'' (1574-82). [[Uffizi Galeria]], [[Florentzia]].]].
Fitxategi:Angelo Bronzino - Venus, Cupid, Folly and Time - National Gallery, London.jpg|[[Bronzino]]: ''Allegoria del trionfo di Venere'', 1540-1545, [[National Gallery]], [[Londres]].
Fitxategi:Madeira - Funchal - Jesuit Church DSC 0133 (46986499285).jpg|São João Evangelista eliza, [[Funchal]] (Madeira, Portugal).‎
Fitxategi:El_Greco_-_The_Burial_of_the_Count_of_Orgaz.JPG|[[Orgazko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]]-[[1588|88]], olioa ohialean, 480×360 cm, Santo Tomé eliza, [[Toledo]]).
</gallery></center>
 
==== Barrokoa ====
32.044

edits